93. ALDIZKARIA - 2026ko maiatzaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ZIZUR NAGUSIA

Oposizio-lehiaketa, izangaien zerrenda bat eratzeko, Tronboiko irakasleen lanpostuan aldi baterako kontratuarekin aritzeko

Zizur Nagusiko Musika Eskolako Patronatuaren Batzarrak 2026ko apirilaren 24an hartutako erabaki baten bidez, deialdi bat onetsi zen izangaien zerrenda bat eratzeko, oposizio-lehiaketa bidez, Tronboiko irakasleen lanpostuan aldi baterako kontratuarekin aritzeko, erantzun dakien sortzen diren beharrei.

Hautapen-prozesua honako hauetan xedatutakoari jarraikiz eginen da: 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, abuztuaren 30ekoa, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duena; aipatu estatutua garatu eta gauzatzeko Sartzeko Erregelamendua; aplikatzekoak diren gainerako arauak, eta deialdi honen oinarriak.

Deialdi honen oinarriak argitaratuko dira Udalaren egoitza elektronikoan (https://sedeelectronica.zizurmayor.es/).

Zizur Nagusian, 2026ko apirilaren 24an.–Patronatuko burua, Jon Gondán Cabrera.

Iragarkiaren kodea: L2606238