2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
ESA
Oposizio-lehiaketa, zerbitzu anitzetako enplegatuen plaza bat betetzeko. Izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda
Alkatetzaren 14/2026 Ebazpena.
Aurrekariak:
Lehenengoa.–2026ko otsailaren 6ko osoko bilkuran erabakita, oinarri arautzaileak eta deialdia onetsi ziren zerbitzu anitzetako enplegatuen plaza bat bete zedin oposizio-lehiaketa bidez (2026ko 57. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, martxoaren 20koa).
Bigarrena.–Aipatu oinarrietan eskabideak aurkezteko ezarritako epean, hautapen-prozesuan parte hartzeko eskabideak jaso dira.
Hirugarrena.–Izangaiek aurkeztutako eskabideak eta dokumentazioa aztertu dira, deialdiaren oinarrietan ezarritako baldintzekin bat.
Zuzenbideko oinarriak:
Lehenengoa.–Deialdiaren oinarrietan ezarritakoari jarraituz, eta aplikatu beharrez xedatuta dagoena Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bateginean, funtzio publikoa arautzen duen foru araudian eta aplikatu beharreko gainerako xedapen bateragarrietan.
Bigarrena.–Alkatetza honek langileria arloan esleiturik dituen eskumenak erabiliz, eta zehazki, ezarrita daudenak Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/85 Legearen 21. artikuluan.
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.–Izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onestea, zerbitzu anitzetako enplegatuen plaza bat oposizio-lehiaketaren bidez betetzeko deialdian. Hona hemen:
BEHIN-BEHINEKO ZERRENDA
Onartuak:
ALONSO ORTIZ, SANTIAGO
ARISTU LOZANO, JOSÉ
ARMENDÁRIZ PELLÓN, REBECA
AZNAREZ LANDÍVAR, DANIEL
ESQUÍROZ IDIAZABAL, ALVARO
JIMÉNEZ SERRANO, ALEJANDRO
LARRAZ LARRÁN, FRANCISCO JAVIER
MORILLO SÁNCHEZ, JOSÉ ANGEL
REDÍN MACHÍN, MIKEL
Baztertuak: inor ez.
Bigarrena.–10 egun balioduneko epea ematea, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, izangaiek egoki juzgatzen dituzten alegazioak egin ditzaten.
Epe hori igarotzen bada inork erreklamaziorik aurkeztu gabe, behin-behineko zerrenda behin betiko bihurtuko da automatikoki.
Hirugarrena.–Agintzea ebazpen hau argitara dadila Udalaren iragarki-taulan eta egoitza elektronikoan. Ebazpen hau administrazio zerbitzuei igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Esan, 2026ko apirilaren 20an.–Alkatea, Roberto Martínez Luyando.
Iragarkiaren kodea: L2606243