93. ALDIZKARIA - 2026ko maiatzaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IRUÑA

Oposizio-lehiaketa, azpiegituretako zerbitzuburuaren 1 plaza betetzeko

Iruñeko Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak, 2026ko apirilaren 27an, deialdia onestea erabaki zuen, honako oinarri hauekin bat:

OINARRIAK

1.–Deialdiaren xedea.

1.1. Deialdi honen xedea da azpiegituretako zerbitzuburuaren 1 plaza, funtzionario araubidekoa eta B mailakoa, oposizio-lehiaketa bidez betetzea, Iruñeko Udalaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzura aritzeko. Deialdia honako hauetan xedatutakoaren arabera gauzatuko da: 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, abuztuaren 30ekoa, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duena; 7/2025 Foru Legea, 2025eko ekainaren 4koa, Nafarroako Administrazio Publikoetan behin-behinekotasuna murrizteko langileen arloko aparteko eta premiazko neurriak onesten dituena; 113/1985 Foru Dekretua, ekainaren 5ekoa, Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua onesten duena; aplikatzekoak diren gainerako arauak, eta deialdi honetako oinarriak.

1.2. Plaza Hezkuntzako, Herritarren Partaidetzako eta Euskarako Alorrari atxikita dago, eta plantilla organikoan honako zenbaki honen bidez identifikatuta: 1-218000-1. Honako txanda honetan banatuko da:

–1 plaza txanda irekian.

1.3. Lanpostuan bete beharreko eginkizunak.

1.–Kultur ekitaldietan azpiegiturak kudeatzea.

1.1.–Kultur ekitaldietan azpiegitura eszenikoak planifikatzea, kontratatzea eta muntatzea.

1.2.–Kulturako Alorrak antolatzen dituen kultur ekitaldi guztien muntaketa koordinatzea eta gainbegiratzea.

2.–Kulturako Alorrari atxikitako eraikinen mantentze-lanen kudeaketa.

2.1.–Kulturako Alorrari atxikitako guneak eta hango instalazioak mantentzeko, kontserbatzeko eta garbitzeko lanak administratzea.

2.2.–Kulturako Alorrari atxikitako eraikinetako garbiketa zerbitzua gainbegiratzea eta kudeatzea.

2.3.–Azpiegiturei eta mantentze-lanei lotutako erosketa guztiak kudeatzea eta gainbegiratzea, eta baliabideak optimizatzen direla bermatzea.

2.4 Kulturako Alorrari atxikitako eraikinen mantentze-lanari eta funtzionamenduari lotutako inbertsioak kudeatzea.

3.–Kulturako Alorrari atxikitako funtzionamenduko laguntzaileak kudeatzea.

3.1.–Kulturako Alorreko funtzionamenduko laguntzaileei emandako lanak koordinatzea.

3.2.–Laguntzaileen gainbegiratze administratiboa.

3.3.–Laguntzaileen lanak betetzeko beharrezkoak diren materialak, tresnak eta baliabideak kudeatu eta horiek berriz hornitzea.

3.4.–Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzko Legea betetzen dela bermatzea Kulturako Alorrari esleitutako laguntzaileek lanak betetzeko.

4.–Antolamendu behar berriak eta lanpostuaren bilakaera kontuan harturik, bere lanbide eremuaren barnean agintzen zaion beste edozein eginkizun.

1.4. Izendapenak eta plazaz jabetzeak nomina eta plantillako funtzionario bihurtuko dute izendatua, Iruñeko Udaleko funtzionarioei buruz indarra duten xedapenetan adierazitako eskubide eta betebehar guztiekin, eta Gizarte Segurantzaren Araubide Orokorrean afiliatuko zaie, eta alta emanen bertan, aipatu araubide horretan aurreikusitako babesaren pean.

Aurrekoa gorabehera, eta Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutua onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuko Bederatzigarren Xedapen Gehigarriaren 3. puntuan ezarritakoarekin bat, baldin eta Montepio bateko eskubide pasiboen araubidean afiliatuta badaude, aukeratzen ahalko dute Montepio horretan geratzea, martxoaren 5eko 10/2003 Foru Legeak araututako eskubide pasiboen araubidearen babespean, edo Gizarte Segurantzaren Araubide Orokorrean afiliatzea.

2.–Betekizunak.

2.1. Izangaiek betekizun hauek bete beharko dituzte oposizioan onartuak izateko:

2.1.1. Izangai guztiek bete beharreko betekizunak:

a) Espainiako nazionalitatea izatea, Europar Batasuneko estatu batekoa, edo Europako Erkidegoak sinatu eta Espainiak berretsitako nazioarteko itunak direla medio langileen zirkulazio librea aplikatzen ahal den eremuko estatu batekoa.

Halaber, parte hartzen ahalko dute Espainiako nazionalitatea, Europar Batasuneko estatu batekoa edo aipatu nazioarteko itunak sinatutako beste estatuetako nazionalitatea duten herritarren ezkontideek ere, baldin eta zuzenbidez bereizita ez badaude, eta, orobat, haien ondorengoek eta ezkontideenek –zuzenbidez bereizita ez badaude–, hogeita bat urtetik beherakoak badira, edo adin horretatik gorakoak izanda haien kargura bizi badira.

b) Hamasei urte beteak izatea eta nahitaezko erretiroa hartzeko ezarritako adina gainditua ez izatea.

c) Honako titulu hauetako bat edukitzea:

–Unibertsitate-gradua Eraikuntzan, Arkitektura Teknikoan edo Eraikuntzaren Ingeniaritzan, edo arkitekto teknikoaren lanbidean jarduteko gaitzen duen beste edozein titulazio.

–Unibertsitate-gradua Ingeniaritza Industrialean, Ingeniaritza Mekanikoan, Industria Teknologietako Ingeniaritzan edo ingeniari industrialaren lanbidean jarduteko gaitzen duen beste edozein titulu baliokide.

–Unibertsitate-gradua Ingeniaritza Elektrikoan edo ingeniari elektrikoaren lanbidean jarduteko gaitzen duen beste edozein titulu baliokide.

Atzerrian eskuratutako tituluen kasuan, dagokien baliozkotzea edo, bestela, horren homologazio-egiaztagiria eduki beharko dute.

d) Behar besteko gaitasun fisiko eta psikikoa izatea bete behar dituzten eginkizunetan aritzeko.

e) Eginkizun publikoetan aritzeko desgaitu edo gabeturik ez egotea, ezta inongo administrazio publikoren zerbitzutik bereizita ere.

f) B motako gidabaimena edukitzea.

2.2. Betekizun horiek eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean beteta eduki beharko dituzte izangaiek, eta plazaren jabetza hartu arte.

2.3. Izangaiek deialdi honen oinarrietan ezartzen den unean frogatu beharko dituzte aurreko betekizun horiek.

3.–Eskabideak.

3.1. Eskabideak aurkezteko epea.

Deialdian parte hartzeko eskabideak hogei egun naturaleko epean aurkeztu beharko dira, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina kontatuta. Eskabideak aurkezteko ezarritako epea luzaezina da.

3.2. Eskabidea aurkeztea eta formalizatzea.

Hautapen-prozesu honetan parte hartu nahi dutenek eskabidea modu telematikoan aurkeztu beharko dute, Internet bidez, www.pamplona.es/eu webgunean, honako nabigazio-bide honi jarraikiz: "Izapideak eta lizitazioak", "Lan-eskaintzak", "Enplegu publikoa", "Enplegu publikoko deialdiak", deialdi honi dagokion aipamena.

Desgaitasunen bat duten izangaiek denboraren nahiz bitartekoen egokitzapenak eskatuz gero horiek beharrezkoak diren probetarako, hala jakinarazi beharko dute eskabidean, eta zehaztu, horretarako prestatutako tokian, zein den eskatutako egokitzapena edo zein diren eskatutako denboraren edo bitartekoen doikuntzak. Horretarako, izangaiak egoki jotzen dituen agiriak aurkezten ahalko ditu eskabidea aurkezteko unean, 3.4 apartatuan ezarritakoarekin bat.

3.3. Tasak.

Azterketa-eskubideengatik eta espedientea formalizatzeagatik ordaindu beharreko tasa 22,85 eurokoa da. Tasa telematikoki ordainduko da, eskabidea formalizatzeko unean, ordaintzeko sistema seguru baten bidez.

3.4. Eskabidearekin batera aurkeztu beharreko agiriak.

Eskabidea online aurkezteko unean, izangaiek honako agiri hauek aurkeztu beharko dituzte:

–2.1.1.c oinarrian adierazitako titulazio akademikoetakoren bat.

–B motako gidabaimena.

Nahi duenak, eskabidea aurkezteko unean, kudeatzaileari baimena ematen ahalko dio titulua Hezkuntza Ministerioaren Datuak Egiaztatzeko Zerbitzuan kontsultatzeko, baina aukera horrek ez du beti bermatzen egiaztatuko denik. Hori gertatzen baldin bada eta izangaiak ez badu titulazioaren kopiarik aurkezten, onartuen zerrendatik kanpo geratuko da.

Atzerrian eskuratutako tituluen kasuan, dagokien baliozkotzea edo, bestela, horren homologazio-egiaztagiria aurkeztu beharko dute.

%33ko desgaitasuna edo handiagoa duten izangaiek, hura frogatzeko, agiri hauetako bat aurkeztu behar dute:

a) IMSERSOk edo autonomia-erkidegoan eskumena duen organoak emandako ziurtagiria.

b) Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalaren ebazpena, prestazio bat jasotzeko eskubidea onartzen diona hauetakoren bat izateagatik: ezintasun iraunkor osoa, ezintasun iraunkor absolutua edo baliaezintasun handia.

c) %33ko edo hortik gorako desgaitasunaren aitorpena organo eskudunari eskatu izana egiaztatzen duen agiria.

Genero-indarkeriaren biktima diren emakume izangaiek baldintza hori egiaztatu beharko dute, genero-indarkeriako delitu batengatik kondena-epaia, babes-agindua edo genero-indarkeriaren biktimaren aldeko kautelazko neurri bat erabakitzen duen beste edozein ebazpen judizial aurkeztuz, edo Ministerio Fiskalaren txostena aurkeztuz, non adieraziko baita demandatzailea genero-indarkeriaren biktima delako zantzuak daudela. Halaber, genero-indarkeriazko egoerak egiaztatzen ahalko dira gizarte zerbitzuen, zerbitzu espezializatuen edo genero-indarkeriaren biktimentzako Administrazio Publiko eskudunaren harrera-zerbitzuen ziurtagiriaren eta txostenaren bidez.

3.5. Agiri horiek aurkezten ez dituztenak ez dira deialdian onartuak izanen, eta baliorik gabe geldituko dira haiek gauzatutako egintza guztiak, deusetan galarazi gabe parte hartzeko eskabidean faltsukeria egiteagatik legokiekeen erantzukizuna.

3.6. Aski izanen da agirien kopia soilak aurkeztea; hala ere, emandako datuak edo agiriak okerrak edo faltsuak badira, horrek berekin ekarriko du horrelako kasuetarako ezarritako erantzukizun penalak, zibilak edo administratiboak eskatzea.

4.–Izangaien onarpena.

4.1. Eskabideak aurkezteko epea amaitutakoan, Giza Baliabideetako zuzendariak ebazpena emanen du, izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesteko, eta deialdiaren fitxan argitara dadin aginduko du, Udalaren webgunean.

4.2. Baztertutako izangaiek aukera izanen dute hamar egun balioduneko epean, behin-behineko zerrenda deialdiaren web-fitxan argitaratu eta hurrengo egunetik aitzina zenbatuta, erreklamazioak aurkezteko edo, hala behar izatera, egindako akatsak zuzentzeko.

4.3. Erreklamazioak aurkezteko epea amaituta eta haien gainean ebatzi ondoren, Giza Baliabideetako zuzendariak izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko ebazpena emanen du, eta deialdiaren web-fitxan argitara dadin aginduko.

4.4. Izangaiei ez zaizkie azterketa-eskubideak itzuliko baldin eta baztertuak izan badira beraiei egozten ahal zaizkien arrazoiengatik.

4.5. Onartuen zerrendan agertzeak ez du esan nahi bertan ageri direnei aitortzen zaienik betetzen dituztela ebazpen honen bidez iragartzen den prozeduran eskatutako betekizunak. Hautapen-prozedura gainditu ondoren izangaiek aurkeztu beharreko dokumentazioa aztertzen denean egiaztatzen bada ez dutela betekizunen bat betetzen, interesdunek galdu eginen dituzte prozedura honetan parte hartzeagatik izaten ahal dituzten eskubide guztiak, ezertan galarazi gabe faltsukeria dela-eta legozkiekeen erantzukizun penal, zibil edo administratiboak.

5.–Kalifikazio-epaimahaia.

5.1. Kalifikazio-epaimahaia kide hauek osatuko dute:

Epaimahaiburua: Íñigo Gómez Eguiluz, Iruñeko Udaleko Kulturako, Jaietako eta Kiroleko Alorreko zuzendaria.

Epaimahaiburu ordezkoa: Francisco Iriarte Echenique, Iruñeko Udaleko Hiri Kontserbazioko eta Osasuneko Alorreko zuzendaria.

Epaimahaikidea: Víctor Piñero Larrasoaña, Iruñeko Udaleko Kulturako, Jaietako eta Kiroleko Alorreko idazkari teknikoa.

Epaimahaikide ordezkoa: José Luis Mosquera Sande, Iruñeko Udaleko Kulturako, Jaietako eta Kiroleko Alorreko teknikaria.

Epaimahaikidea: Nacho Basterrechea Ostolaza, soinuan espezializatutako teknikaria.

Epaimahaikide ordezkoa: Edurne Martínez de Lizarrondo, Babes Zibileko teknikaria.

Epaimahaikidea: Pablo Arza Otano, Iruñeko Udaleko Langileen Batzordeko ordezkaria, Batzordeak berak izendatua.

Epaimahaikide ordezkoa: Roberto Berche Oriol, Iruñeko Udaleko Langileen Batzordeko ordezkaria, batzordeak berak izendatua.

Idazkaria: Raquel Pérez García, Iruñeko Udaleko Giza Baliabideetako teknikaria.

Idazkari ordezkoa: Beatriz Martínez Buldain, Iruñeko Udaleko Giza Baliabideetako teknikaria.

5.2. Epaimahaia hautaprobak hasi baino lehen eratu beharko da.

Epaimahaia ezin izanen da eratu, ez eta jardun ere, gutxienez kideen gehiengo osoa bertaratu gabe.

Kide anitzeko organoaren eraketak eta jardunak balio izateko, epaimahaiburuak eta idazkariak bertan egon beharko dute, edo, hala behar izatera, haien ordezkoek, kontuan harturik ordezko izan daitezkeela, baita ere, epaimahaikide ordezko gisara izendatutakoak, bigarren ordezpena egitea beharrezkoa izanez gero.

5.3. Kalifikazio-epaimahaiko kideek parte hartzeari uko egin beharko diote, eta organo deitzaileari hori jakinarazi, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23. artikuluan horretarako ezarriak dauden arrazoiak suertatzen badira.

Izangaiek, halaber, zilegi izanen dute epaimahaikideak errekusatzea, aipatu inguruabar horiek gertatzen badira.

5.4. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdiaren oinarriak interpretatzeko eta aplikatzeko moduari buruz sor daitezkeen gorabehera guztiak.

5.5. Epaimahaiak aholkulari adituak deitzen ahalko ditu proba guztietarako nahiz batzuetarako. Aholkulari horiek laguntza emanen diote epaimahaiari, betiere beraien espezialitate teknikoei bakarrik helduta.

6.–Lehiaketa-oposizioaren garapena.

6.1. Lehiaketaldia: gehienez, 15 puntu.

Izangaiei II. eranskinean agertzen den baremoaren arabera baloratuko zaizkie merezimenduak.

Lehiaketaldiaren behin-behineko emaitzen aurka erreklamazioa paratzen ahalko da, 5 egun balioduneko epean, emaitzak Udalaren webgunean argitaratu eta biharamunetik aitzina, Udalaren edozein erregistrotan eskabidea aurkeztuta.

6.2. Oposizioaldia 2026ko urrian hasiko da.

6.2.1. Izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko emanen den ebazpenean zehaztuko dira oposizioko proba egiteko tokia, eguna eta ordua.

6.2.2. Oposizioak bi proba izanen ditu; lehen probak bi atal izanen ditu:

a) I. atala: test erako galdetegia.

Ariketa teorikoa eta praktikoa izanen da. Izangaiek test erako 100 galdera erantzun beharko dituzte gehienez ere, idatziz, 120 minutuko tartean, gehienez, deialdi honen I. eranskinean jasotako gaitegiko gaiei buruz. Galdera bakoitzak erantzun posible batzuk izanen ditu aukeratzeko, baina bat bakarra izanen da baliozkoa. Proba egin aurretik zehaztuko dira proba hori balioesteko irizpideak eta hainbat erantzun-aukera dituzten galderetan akatsak nola zigortuko diren.

Ariketa honetan gehienez ere 60 puntu eskuratzen ahalko dira. Bazterturik geldituko dira ariketan gutxienez 30 puntu erdiesten ez dituzten izangaiak.

b) II. atala: bi kasu teoriko-praktiko ebaztea.

Ariketa teoriko-praktikoa: idatziz eta ordenagailuz ebatzi beharko dira epaimahaiak deialdi honen I. eranskineko gaitegiari buruz proposatutako bi kasu praktiko. Garatzeko galderak izanen dira. Proba ordenagailuz egiten bada, gaitegian sartutako aplikazioak eta sistema eragilea erabiliko dira. Epaimahaiak ariketaren hasieran zehaztuko du izangaiek zenbat denbora izanen duten ariketa egiteko.

Bigarren ariketa honetan gehienez ere 40 puntu eskuratzen ahalko dira.

Aurrez aipatutako bi probak egun bakarrean edo bi egunetan egiten ahalko dira. Epaimahaiak zehaztuko du eguna.

6.2.3. Bigarren proba: gaitasun pertsonalen testa.

Nortasun orokorreko, lan-gaitasunetako edo trebetasuneko galdetegiak egin beharko dira, izangaiak lanpostuaren gaitasun-profilaren eskakizunetara zenbateraino egokitzen diren zehazteko.

Nafarroako Administrazio Publikoko Institutuak eginen ditu probak, eta haien balorazioak lotesleak izanen dira epaimahaiarentzat.

Bigarren proba hau egiteko honako hauek soilik onartuko dira: lehen probako bi atalak gainditu dituztenen artean, lehen probako kalifikazioak batuta guztizko puntuaziorik onena lortu duten 30 izangaiak. 30. tokian puntuazio bera duten izangai bat baino gehiago baleude, horiek denak onetsiko dira. Gainontzeko izangaiak deialditik kanpo geratuko dira.

Proba honen puntuazioa 15 puntukoa izanen da, gehienez ere. Bazterturik geldituko dira gehieneko puntuazio globalaren erdia (7,5 puntu), gutxienez, lortzen ez duten izangaiak.

Proba egin aurretik, plazaren gaitasun-profila jakinaraziko zaie parte-hartzaileei, deialdiaren web-fitxan (www.pamplona.es/eu helbidean).

6.3. Izangaiak nortasun-agiri nazionala, pasaportea edo gidabaimena aldean dutela azalduko dira. Oposiziotik baztertuko dira iragarritako egunean, orduan eta tokian agertzen ez diren izangaiak eta aipatu diren agirien bidez identifikatzen ez direnak.

6.4. Oposizioko proba deialdiko I. eranskinean zehazten den gaiei buruzkoa izanen da.

Deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta egun horretan indarra duen araudiaren arabera eskatuko dira gaiak.

6.5. Proba bakoitza kalifikatzen amaituta, epaimahaiak Iruñeko Udalaren webgunean (www.pamplona.es/eu), deialdiaren laburpenean, argitaratuko ditu izangaiek erdietsitako puntuazioak, eta 5 egun balioduneko epea emanen du interesdunek balioespenei buruz erreklamazioak egin ditzaten eta eskubidez komeni zaien guztia alega dezaten.

6.6. Hautaproba egin bitartean, beharrezko egokitzapenak ezarriko zaizkie, probak egiteko denboraren eta bitartekoen aldetik, desgaitasunen bat aitortua eduki eta eskabidean hala eskatu duten izangaiei.

7.–Gainditu dutenen zerrenda.

7.1. Behin hautaprobak bukatuta, kalifikazio-epaimahaiak Iruñeko Udalaren webgunean (www.pamplona.es/eu) argitaratuko du probak gainditu dituzten izangaien zerrenda, oposizioan lortutako kalifikazioekin eta eskuratutako puntuazio-hurrenkerarekin bat, eta zerrenda hori Giza Baliabideetako zuzendariari helaraziko dio.

7.2. Amaierako emaitzetan puntu berdinketarik gertatuz gero, probaren II. atalean puntuazio handiagoa lortu dutenen alde ebatziko da.

Hala ere, berdinketa ez bada hausten, zozketa bakar batez ebatziko da, horretarako deituko den ekitaldi publikoan.

8.–Izendapen-proposamena eta agirien aurkezpena.

8.1. Epaimahaiak Tokiko Gobernu Batzarrari igorriko dio izendapen-proposamena, espediente osoarekin batera, probak gainditu dituen izangaiak izendatze aldera, deialdian jasotako plaza kopuruaren arabera.

Aipatutako izendapen-proposamena Udalaren webgunean argitaratuko da, deialdiaren fitxan.

8.2. Proposatzen diren izangaiek agiri hauek aurkeztuko dituzte Iruñeko Udalaren Erregistro Orokorraren bidez, izendapen-proposamena Udalaren webguneko fitxan argitaratu ondoko 10 egun balioduneko epean:

8.2.1. Iruñeko Udalaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langile finkoak ez diren izangaiak:

a) Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia edo izangaiaren nazionalitatea eta nortasuna egiaztatzen dituen agiri baliokidearena.

b) Iruñeko Udaleko zerbitzu medikoek egindako txostena, lanpostuaren eginkizunetan aritzea eragozten dion eritasun edo arazo fisiko edo psikikorik ez duela egiaztatuta.

c) Zinpeko edo zinezko adierazpena, eginkizun publikoetarako ezgaiturik edo gabeturik ez dagoela eta inongo administrazio publikoren zerbitzutik bereizia izan ez dela adierazita.

d) Zin egiteko edo hitza emateko agiria Nafarroako Foru Eraentza errespetatu, Konstituzioari eta Legeei men egin eta karguaren eginkizunak zintzo beteko dituela adierazita.

8.2.2. Desgaitasunen bat alegatu duten izangaiak. Desgaitasun hori deialdi honen xede den lanpostuarekin bateragarria dela egiaztatzen duen agiria ofizioz eginen dute balioespen- eta orientazio-talde eskudunek, eta espedienteari erantsiko zaio.

8.3. Agiri horiek aipatu epean –behar bezala justifikatuta egon behar duten ezinbesteko kasuetan salbu– aurkezten ez dituztenak eta deialdiaren 2. oinarrian eskatutako betekizunen bat betetzea egiaztatzen ez dutenak ezin izanen dira izendatuak izan, eta haien egintza guztiak baliogabeturik geldituko dira, betiere ezertan galarazi gabe haien eskabideetan egindako faltsukeriagatik legokiekeen erantzukizuna.

8.4. Aurreko apartatuan aurreikusitako kasuan, Tokiko Gobernu Batzarrak hutsunea beteko du oposizioa gainditu dutenen zerrendan, hots, 7. oinarrian aipatzen den horretan, hurren dagoen eta baldintzak betetzen dituen izangaiarekin, aurreko apartatuetan adierazitako prozedura bera baliatuta.

8.5. Deialdiaren xedezko lanposturako betekizunak eta baldintzak egiaztatzekoa ez den baina Iruñeko Udalak bere eskumenak gauzatuz eskatzen ahal duen beste edozein agiri eskatuko zaio proposatutako izangaiari, eta hark aurkeztuko du, deialdiaren 8.2 apartatuan ezarritakoarekin bat.

9.–Izendatzea eta lanpostuaz jabetzea.

9.1. Tokiko Gobernu Batzarrak, erabaki bidez, Iruñeko Udaleko funtzionario izendatuko du, lanpostuan aritzeko, eta lanpostu hutsa esleituko dio aurreko oinarrietan ezarritakoa betetzen duen izangaiari.

9.2. Izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, eta izendatutakoek izendapen-ebazpenean horretarako ezartzen den egunean hartu beharko dute plazaren jabetza.

Epe horretan, ezinbesteko kasuetan izan ezik, plazaren jabetza hartzen ez dutenek Iruñeko Udaleko funtzionario bilakatzeko eskubide guztiak galduko dituzte. Hala bada, deialdiaren 8.4 apartatuan ezarritakoari jarraituko zaio.

9.3. Izangaiak funtzionario bihurtu eta, plazan batere aritu gabe, zuzenean eta beraiek eskatuta borondatezko eszedentzia ematen bazaie plazaren jabetza hartzen duten egunetik beretik –indarreko araudian ezarritako kasuetan–, kasuan kasuko plaza hutsa ere deialdiaren 8.4 apartatuan xedatzen den moduan beteko da.

9.4. Aurreko bi apartatuetan aipatutako kasuetan, ez da aldatuko izendapenaren aurretik egindako plaza hutsen hautua, eta funtzionario berriei egoera horien ondoriozko plazak esleituko zaizkie zuzenean.

10.–Jarduketen publikotasuna.

Ezertan galarazi gabe Nafarroako Aldizkari Ofizialaren bidez modu ofizialean argitaratu beharreko izapideak, www.pamplona.es/eu udal-webgunean argitaratuko dira, deialdiaren fitxan, ariketen deialdiei eta kalifikazioei buruz epaimahaiak eman beharreko ebazpenen eta jarduketen gaineko informazioa eta interesdunendako jakingarriak izaten ahal diren argibide orokor guztiak.

11.–Aldi baterako kontratuetarako izangaien zerrendak.

11.1. Bat etorrita Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamenduaren 42. artikuluan ezarritakoarekin, oinarri honetan ezarritako prozedurarekin, eta 2017-2019 aldirako Iruñeko Udaleko eta haren erakunde autonomoetako funtzionarioen eta administrazio-araubidean kontratatutako langileen lan-baldintzei buruzko Hitzarmenaren III. eranskinean jasotako prozedurarekin –non arautzen baita Iruñeko Udaleko langileen administrazio-araubideko kontratazioa–, Giza Baliabideetako zuzendariaren ebazpenaren bidez onetsiko dira aldi baterako kontratazioetarako zerrenda hauek, hautapen-prozesuan parte hartu eta plazarik eskuratu ez duten izangaiekin:

a) Plazarik lortu ez, baina oposizioa gainditu duten izangaien zerrenda.

b) Plazarik lortu ez, oposizioa gainditu ez, baina hautapen-prozesuko probako I. atala gainditu duten izangaien zerrenda.

c) Hautapen-prozesuko probako I. atalean ezarritako gehieneko puntuazioaren %30 gutxienez lortu duten izangaien zerrenda.

Aldi baterako kontratazio-zerrendak Giza Baliabideetako zuzendariaren ebazpenaren bidez onetsiko dira.

Kontrataziorako deitutako izangaiek egiaztatu beharko dute deialdian eskatutako betekizunak betetzen dituztela kontratua egiteko unean.

11.2. Deialdian eskatutako betekizunak sarrera-prozedurako eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean bertan bete behar direla ulertuko da, eta, orobat, hautaprobak egin bitartean eta kontratazio-aldiak iraun bitartean.

11.3. Aldi baterako kontratuetarako izangaien zerrendak Iruñeko Udalaren webgunean argitaratuko dira.

11.4. Oposizioa gainditu baina plazarik lortu ez dutenen zerrendan, hautapen-prozesuan lortutako puntuazio altuenaren araberakoa izanen da izangaien hurrenkera.

Halaber, plazarik eskuratu ez eta proba gainditu ez dutenen zerrendan izangaien hurrenkera probaren I. atalean erdietsitako puntuaziorik handienaren arabera zehaztuko da.

Berdinketarik bada, deialdi honetan ezarritako irizpideekin bat ebatziko dira.

11.5. Aurreko apartatuan ezarritako hurrenkerari dagokionez, 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuko zazpigarren xedapen gehigarrian xedatutakoari men eginen zaio, eta, horrenbestez, aldi baterako kontratazioetarako izangaien zerrendan, hiru plazatik bat (lehena) gordeko da %33ko desgaitasuna edo handiagoa duten zerrendako pertsonendako, baldin eta dagozkien hautaprobak gainditu eta dagozkien zeregin eta funtzioekin bateragarri direla egiaztatzen badute, betiere lortutako puntuazioa kontuan hartuta.

11.6. Halaber, 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuko hogeita zazpigarren xedapen gehigarrian xedatutakoari men eginen zaio, eta, horrenbestez, aldi baterako kontratazioetarako izangaien zerrendetan hamar plazatik bigarrena gordeko da genero-indarkeriaren biktima diren emakumeek beteak izateko, betiere kasuan kasuko hautaprobak gainditu badituzte eta haien egoera frogatzen badute.

12.–Errekurtsoak.

Kalifikazio-epaimahaiaren egintzen eta ebazpenen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko da, deialdia egin duen udal-organoari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritu nahi den egintza jakinarazi eta hurrengo egunetik aitzina kontatuta.

Deialdi honen, haren oinarrien eta horiek aplikatzeko egintzen aurka, errekurtso hauetariko bat paratzen ahal da, aukeran:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza gauzatu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik aitzina.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Iruñeko Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurritu nahi den egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Udalaren webgunean argitaratuko dira hala jarritako errekurtsoak nola haien gainean emandako ebazpenak, hautapen-prozesu honetako interesdunei jakinarazteko eta dei egiteko.

Iruñean, 2026ko apirilaren 27an.–Tokiko Gobernu Batzarreko idazkaria, Garbiñe Bueno Zabalza.

I. ERANSKINA.–GAITEGIA

Gaitegi orokorra.

1. gaia.–1978ko Espainiako Konstituzioa: printzipio orokorrak. Oinarrizko eskubide eta betebeharrak.

2. gaia.–Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoa: atariko titulua eta II. titulua. Nafarroaren ahalmenak eta eskumenak.

3. gaia.–7/1985 Legea, apirilaren 2koa, Toki-araubidearen Oinarriak arautzen dituena. Beharrezko udal-organoen antolakuntza eta jarduera (X. titulua, II. kapitulua). Iruñeko Udalaren Udal Antolaketari buruzko Dekretua.

4. gaia.–40/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoarena: Atariko titulua. Xedapen orokorrak, sektore publikoaren jarduketa-printzipioak eta funtzionamendua, IV. kapitulua (Administrazio publikoen ondare-erantzukizuna). III. titulua, Administrazioen arteko harremanak.

5. gaia.–251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, abuztuaren 30ekoa, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duena: I. titulua: Xedapen orokorrak. II. titulua: Funtzionario publikoak. III. titulua: Aldi baterako langileak. IV. titulua: Kontratatutako langileak.

6. gaia.–39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena. Administrazio-prozedurari buruzko xedapen orokorrak. I. titulua: Prozeduran interesdun direnak. II. titulua: Administrazio publikoen jarduera: jarduketa-arau orokorrak; zehaztapenak eta epeak. III. titulua: Administrazio-egintzak: Administrazio-egintzen betekizunak. Egintzen efikazia. Deuseztasuna eta deuseztagarritasuna. IV. titulua. Administrazio-prozedura erkideari buruzko xedapenak: Prozeduraren bermeak. Prozeduraren hasiera, antolamendua, instrukzioa eta amaiera. Betetzea. V. titulua. Egintzak administrazio-bidetik berrikustea: ofiziozko berrikuspena eta administrazio-errekurtsoak.

7. gaia.–113/1985 Foru Dekretua, ekainaren 5ekoa, Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko erregelamendua onesten duena.

8. gaia.–Iruñeko Udaleko Administrazio prozedura erkidea eta araubide juridiko elektronikoa arautzen dituen Ordenantza.

9. gaia.–5/2018 Foru Legea, maiatzaren 17koa, Gardentasunari, Informazio Publikoa Eskuratzeari eta Gobernu Onari buruzkoa. I. titulua: Xedapen orokorrak. II. titulua: Gardentasuna: Gardentasuna jarduera publikoan eta publizitate aktiboa. III. titulua: Informazio publikoa eskuratzeko eskubidea: arau orokorrak, hura gauzatzeko prozedura eta aurkaratze-araubidea. VI. titulua. Nafarroako Gardentasunaren Kontseilua.

10. gaia.–3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestu eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzkoa. I. titulua: Xedapen orokorrak. II. titulua: Datuak babesteko printzipioak. III. titulua: Pertsonen eskubideak.

11. gaia.–Genero-berdintasuna: 3/2007 Lege Organikoa, martxoaren 22koa, Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Eragingarrirako. Atariko titulua. I. titulua: Berdintasun-printzipioa eta diskriminazioaren kontrako babesa. II. titulua: Berdintasunerako politika publikoak. Printzipio orokorrak. V. titulua: Berdintasun-printzipioa enplegu publikoan (I., II. eta III. kapituluak).

12. gaia.–2/2018 Foru Legea, apirilaren 13koa, Kontratu Publikoei buruzkoa. Atariko titulua eta I. titulua: Kontratistak. Kontratu-tipologia eta araubide juridikoa. Kontratu publikoen kontratu-kudeaketaren printzipioak eta arauak. Publikotasun-arauak eta esleipen-prozedurak. Kontratuak gauzatzea. II. titulua: Administrazio publikoek egiten dituzten kontratuen arau berariazkoak.

13. gaia.–Iruñeko Udalaren Energia Trantsiziorako eta Klima Aldaketarako 2030 Estrategia. Diagnostikoa eta Ekintza Plana.

14. gaia.–Informatika-kontzeptuak: Word 2016 testuen tratamendua, Excel 2016 kalkulu orriak, espedienteen kudeaketa, Internet eta posta elektronikoa.

Gaitegi espezifikoa.

1. gaia.–Iruñeko Udaleko Kulturako Alorra. Egitura, xedea, eskumenak, jarduketarako oinarrizko printzipioak.

2. gaia.–Udal titulartasuneko kultur azpiegiturak Iruñean. Tipologia, banaketa geografikoa udalerrian eta bakoitzaren ezaugarri nagusiak, bai eta kudeaketa ereduak ere.

3. gaia.–Kultur programazioa Iruñeko Udalean. Kaleko kultur zikloak. Jaialdiak. Sanferminak eta beste lankidetza batzuk aire zabalean.

4. gaia.–Eraikingintzaren Kode Teknikoa: SUA oinarrizko agiria. Erabileraren segurtasuna eta irisgarritasuna.

–Sarrera.

–SUA 1. sekzioa: Erortzeko arriskutik babesteko segurtasuna.

–SUA 2. sekzioa: Segurtasuna inpaktu- edo harrapatze-arriskuaren aurrean.

–SUA 3. sekzioa: Kateatzeko arriskutik babesteko segurtasuna.

–SUA 4. sekzioa: Argiztapen desegokiak eragindako arriskutik babesteko segurtasuna.

–SUA 8. sekzioa: Tximistek eragindako arriskutik babesteko segurtasuna.

–SUA 9. sekzioa: Irisgarritasuna.

5. gaia.–Eraikingintzaren Kode Teknikoa: HO oinarrizko dokumentua. Osasungarritasuna.

–Sarrera.

–HO-4. SEKZIOA: Ur-hornidura.

–HO-5. SEKZIOA: Urak hustea.

6. gaia.–Eraikingintzaren Kode Teknikoa: HE oinarrizko dokumentua. Energia aurreztea.

–Sarrera.

–HE-0 SEKZIOA: Energia-kontsumoa mugatzea.

–HE-1 SEKZIOA: Energia-eskaria kontrolatzeko baldintzak.

–HE-3 SEKZIOA: Argi-instalazioetako baldintzak.

–HE-4 SEKZIOA: Ur bero sanitarioaren eskariari erantzuteko energia berriztagarriaren gutxieneko ekarpena.

–HE-5 SEKZIOA: Iturri berriztagarrietatik sortutako energia elektrikoaren gutxieneko sorrera.

7. gaia.–Eraikingintzaren Kode Teknikoa; Oinarrizko agiria (DB) Segurtasuna, suterik egonez gero.

8. gaia.–355/2024 Errege Dekretua, apirilaren 2koa, ITC AEM 1 «Igogailuak» Jarraibide Tekniko Osagarria onesten duena. Jarraibide osagarri horrek igogailuak martxan jartzea, aldatzea, mantentzea eta ikuskatzea arautzen du, bai eta gaur egungo igogailu-parkearen segurtasuna handitzea ere.

9. gaia.–513/2017 Errege Dekretua, maiatzaren 22koa, Suteen kontrako babes-instalazioen Erregelamendua onesten duena.

10. gaia.–4/2022 Foru Legea, Klima-aldaketari eta energia-trantsizioari buruzkoa.

11. gaia.–487/2022 Errege Dekretua, ekainaren 21ekoa, legionellosia prebenitu eta kontrolatzeko betebehar sanitarioak ezartzen dituena.

12. gaia.–244/2019 Errege Dekretua, apirilaren 5ekoa, energia elektrikoaren autokontsumoaren baldintza administratibo, tekniko eta ekonomikoak arautzen dituena: Atarikoa. I. kapitulua: Xedapen orokorrak. II. kapitulua: Sailkapena eta definizioak. III. kapitulua: Autokontsumo modalitateen araubide juridikoa. IV. kapitulua: Energia neurtzeko eta kudeatzeko betekizunak. V. kapitulua: Ekoitzitako eta kontsumitutako energia kudeatzea. VI. kapitulua. Energia garraiatzeko eta banatzeko sareetara sartzeko bidesarien ezarpena eta autokontsumorako modalitateei karguak ezartzea. VII. kapitulua: Erregistroa, ikuskapena eta zehapen-araubidea.

13. gaia.–1027/2007 Errege Dekretua, uztailaren 20koa, Eraikinetako Instalazio Termikoen Erregelamendua onesten duena. I. zatia. Xedapen orokorrak. II. zatia. IT1, IT2, IT3 eta IT4.

14. gaia.–2/1989 Foru Legea, Ikuskizun publikoak eta josteta-jarduerak arautzen dituena.

15. gaia.–Bide publikoan ekitaldiak antolatzea eta planifikatzea. Eranskinak eta fitxa teknikoak interpretatzea. Artistak edo ekitaldiak kontratatzeagatik eratorritako behar teknikoak aztertzea, koordinatzea eta planifikatzea.

16. gaia.–Hornitzaileak kudeatzea eta ekitaldietarako zerbitzuak kontratatzea. Soinua, argiztatzea, irudia, anplifikadoreak, agertokiak, egiturak, langileak eta laguntza-baliabideen aurrekontuak eskatzea, aztertzea eta baloratzea; eskaintzen azterketa teknikoa eta ekonomikoa.

17. gaia.–Bide publikoan egiten diren ekitaldien kudeaketa operatiboa. Prozesu guztia gainbegiratzea eta ezarritako araudia betetzea.

18. gaia.–Ekitaldiak ebaluatzea eta ixtea. Emaitza teknikoak baloratzea, balantze ekonomikoa eta azken txostenak egitea ekitaldiak amaitutakoan.

19. gaia.–Gune itxiak kudeatzea eta ekipamendu teknikoa. Udal ekipamendu eszenikoak eta beren ekipamenduak zein diren jakitea, Civivox sarean, bereziki.

20. gaia.–Zaratari buruzko azaroaren 17ko 37/2003 Legea garatzen duen urriaren 19ko 1367/2007 Errege Dekretua, B1 taula, III. eranskina eta IV. eranskina, soinu-indizeak ebaluatzeko metodo eta prozedurak.

21. gaia.–Ekitaldi publikoei eta jasangarritasunari buruzko 36/2024 Foru Dekretua (91. NAO, 2024ko maiatzaren 3koa)

22. gaia.–393/2007 Errege Dekretua, martxoaren 23koa, larrialdi egoerak eragin ditzaketen jarduerak egiten dituzten zentro, establezimendu eta egoitzen Autobabeserako Oinarrizko araua onesten duena.

23. gaia.–Gatazken konponbidea. Negoziazioa eta bitartekaritza. Akordio eraginkorrak. Elkar ulertzeko giroa sortzea. Estresaren kudeaketa.

24. gaia.–Iruñeko Udalaren laneko jazarpen moralaren (mobbing) eta etsaitasunezko jokabideen aurkako jarduera-protokoloa.

25. gaia.–31/1995 Legea, azaroaren 8koa, Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzkoa. Xedea, esparrua eta definizioak. Langileen eta enpresen eskubideak eta betebeharrak. Prebentzio-zerbitzuak. Langileak kontsultatzea eta langileen partaidetza. Erantzukizunak eta zehapenak.

26. gaia.–Norbera babesteko ekipamendua erabiltzea (NBE): Lanean norbera babesteko ekipamenduaren kontzeptua eta erabiltzeko lehentasuna. NBE motak. NBEak diseinatu eta komertzializatzeko Europako merkatu bakarraren araubidea. 773/1997 Errege Dekretua, maiatzaren 30ekoa, langileek norberaren babeserako ekipamenduak erabiltzeko segurtasun eta osasuneko gutxieneko xedapenei buruzkoa ezartzea. Babes kolektiboaren kontzeptua eta hautaketa irizpideak.

27. gaia.–Lan-arriskuen prebentzioa nola kudeatu Iruñeko Udalean. Lan- eta osasun-baldintzak.

II. ERANSKINA- MEREZIMENDUEN BAREMOA

1.–Lan-esperientzia (15 puntu, gehienez).

1.1. Lan-esperientzia azpiegituren burutza lanpostuetan titulartasun publikoko kultur erakundeetan.

(Esperientzia hori egiaztatzeko, enpresaren ziurtagiria beharrezkoa izanen da, lanpostua eta betetako eginkizunak adierazita). (1 puntu lan horretan egindako urte bakoitzeko).

Zenbat hilabeteko esperientzia: ........................... Puntu-kop.: ...........................

1.2. Lan-esperientzia azpiegituren burutza lanpostuetan titulartasun pribatuko kultur erakundeetan.

(Esperientzia hori egiaztatzeko, enpresaren ziurtagiria beharrezkoa izanen da, lanpostua eta betetako eginkizunak adierazita). (0,5 puntu lan horretan egindako urte bakoitzeko).

Zenbat hilabeteko esperientzia: ........................... Puntu-kop.: ...........................

1.3. Lan-esperientzia azpiegiturekin lotutako beste lanpostu batzuetan, titulartasun publiko edo pribatuko organismo edo erakundeetan.

(Esperientzia hori egiaztatzeko, enpresaren ziurtagiria beharrezkoa izanen da, lanpostua eta betetako eginkizunak adierazita). (0,5 puntu lan horretan egindako urte bakoitzeko).

GUZTIRA (1.1+1.2+1.3)...................... (gehienezko puntuazioa: 15 puntu).

Oharrak:

1. Urteen kopurua osoa ez bada, zerbitzuan egindako aldiari proportzioan dagokion puntuazioa esleituko zaio.

Iragarkiaren kodea: L2606239