2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
ORKOIEN
2026ko lan publikoaren eskaintza
Alkateak 2026ko maiatzaren 12an emandako 332/2026 Ebazpenaren bidez, onetsi zen Orkoiengo Udalaren 2026ko lan publikoaren eskaintza. Hona hemen:
Lehena.–Onestea Orkoiengo Udalaren 2026ko lan publikoaren eskaintza:
A) Ordezte-tasaren kargura:
LANPOSTUAREN ZENBAKIA | IZENA | PLAZA KOPURUA | ARAUBIDE JURIDIKOA | MAILA | LANALDIA | SARBIDEA | OSAGARRIAK | HIZKUNTZA ESKAKIZUNA | BETETZEKO AURREIKUSPENA |
8 | Administrari-ofiziala | 1 | F | C | Osoa | OL | Mailakoa (12); lanpostukoa (38,39) | - | 2026 |
3 | Kulturako eta kiroleko teknikaria. | 1 | F | B | Osoa | OL | Lanpostukoa (23,57) | - | 2026 |
2 | Gizarte-langilea | 1 | F | B | Osoa | OL | Lanpostukoa (23,57) | C1 | 2026 |
48 | Gizarte-langilea | 1 | F | B | Osoa | OL | Lanpostukoa (23,57) | - | 2026 |
32 | Berdintasuneko teknikaria | 1 | LKF | B | Osoa | OL | Lanpostukoa (23,57) | - | 2026 |
Barne-igoera murriztuaren bidez betetzeko lanpostuak (ez dira aintzat hartzekoak):
LANPOSTUAREN ZENBAKIA | IZENA | PLAZA KOPURUA | ARAUBIDE JURIDIKOA | MAILA | LANALDIA | SARBIDEA | OSAGARRIAK | HIZKUNTZA ESKAKIZUNA | BETETZEKO AURREIKUSPENA |
57 | Zerbitzu anitzetako enplegatua | 1 | F | C | Osoa | OL | Mailakoa (12); lanpostukoa (28,39) | - | 2026 |
54 | Garbiketako langilea | 1 | LKF | D | Osoa | OL | Mailakoa (12); lanpostukoa (28,33) | - | 2026 |
55 | Garbiketako langilea | 1 | LKF | D | Osoa | OL | Mailakoa (12); lanpostukoa (28,33) | - | 2026 |
56 | Garbiketako langilea | 1 | LKF | D | Osoa | OL | Mailakoa (12); lanpostukoa (28,33) | - | 2026 |
B) Berariazko tasaren kargura:
LANPOSTUAREN ZENBAKIA | IZENA | PLAZA KOPURUA | ARAUBIDE JURIDIKOA | MAILA | LANALDIA | SARBIDEA | OSAGARRIAK | HIZKUNTZA ESKAKIZUNA | BETETZEKO AURREIKUSPENA |
52 | Administrari-ofiziala | 1 | F | C | Osoa | OL | Mailakoa (12); lanpostukoa (38,39) | - | 2026 |
36 | Musika Hizkuntzako irakaslea | 1 | LKFALP | B | Partziala | OL | Lanpostukoa (37,57) | C1 | 2026 |
37 | Gitarrako irakaslea | 1 | LKFALP | B | Partziala | OL | Lanpostukoa (37,57) | C1 | 2026 |
39 | Akordeoiko irakaslea | 1 | LKFALP | B | Partziala | OL | Lanpostukoa (37,57) | C1 | 2026 |
44 | Txistuko irakaslea | 1 | LKFALP | B | Partziala | OL | Lanpostukoa (37,57) | C1 | 2026 |
13 | Administrari laguntzailea | 1 | LKF | D | Osoa | OL | Mailakoa (12); lanpostukoa (28,33) | B2 | 2026 |
Laburdurak:
OL = oposizio-lehiaketa.
F = funtzionarioa.
LKF = lan-kontratudun finkoa.
LKFALP = Lan-kontratudun finkoa, aldizkakoa, lanaldi partzialekoa.
Bigarrena.–Lan publikoaren eskaintza argitaratzea udal honen egoitza elektronikoan, iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean, denek jakin dezaten, eta interesdunek egokitzat jotzen dituzten errekurtsoak jartzerik izan dezaten.
Hirugarrena.–Ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Iruñeko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Orkoienen, 2026ko apirilaren 24an.–Alkatea, Alejandro López Orejuela.
Iragarkiaren kodea: L2606198