2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
LESAKA
Oposizio-lehiaketa, bete dadin gizarte-langilearen plaza bat. Izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda
Lesakako Andra Mari egoitzako Batzarrak 2025eko irailaren 22an harturiko erabaki baten bidez, onetsi dira deialdi bat eta haren oinarriak, gizarte-langileen plaza bat betetzeko oposizio-lehiaketa bidez, lan-kontratudun finkoaren araubidean.
Eskabideak aurkezteko epea iraganik, egoki da izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onestea.
Onartuen behin-behineko zerrenda:
| EUSKARA MAILA FROGATUA |
BEIZAMA REZABAL, ALICIA | BAI |
ARZALLUS ODRIOZOLA, GOIURI | BAI |
SALINAS INDACOECHEA, IGONE | BAI |
IBARRA SANCHOTENA, M.GUADALUPE JOSUNE | BAI |
Baztertuen behin-behineko zerrenda:
| EUSKARA MAILA FROGATUA |
PAGOAGA URTIZBEREA, KARLA (1) | BAI |
OTAMENDI GARITANO, IZADI (1)-(2)-(3) | BAI |
CAMINOS ETXEZARRETA, IRATI (1)-(2)-(3) | EZ |
(1) Ez du aurkeztu eskabidea, I. eranskineko ereduaren araberakoa.
(2) Ez du aurkeztu NANaren kopia.
(3) Ez du aurkeztu 15,00 euro ordaindu izanaren frogagiria, azterketarako eskubideak izateko (akats hori ezin da zuzendu).
Behin-behineko zerrenda Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo hamar egun balioduneko epean, izangai baztertuek erreklamazioak egin ditzakete eta beren eskabideetan egindako akatsak zuzendu, horrelakorik baldin bada, idazkia aurkezturik Lesakako Udaleko erregistro orokorrean.
Lesakan, 2026ko apirilaren 28an.–Burua, Ladis Satrustegui Alzugaray.
Iragarkiaren kodea: L2606280