2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
LESAKA
Oposizio-lehiaketa, erizainen plaza bat betetzeko. Onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda eta lehenbiziko proba egiteko eguna
Lesakako Udaleko alkate udalburuak 325/2026 Ebazpena eman zuen, 2026ko apirilaren 28koa,
EBAZTEN DUENA:
1. Onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onestea Lesakako Andra Mari Egoitzan erizainen plaza bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian:
Izangai onartuak:
IZEN-DEITURAK | EUSKARA MAILA EGIAZTATUA |
ELIZALDE INDABURU, AMAIA | BAI |
TABERNA IRIBARREN, SONIA | BAI |
Izangai baztertuak: inor ere ez.
2. Xedatzea hautapen-prozesuko lehen proba (teorikoa) 2026ko ekainaren 2an eginen dela, goizeko 10:00etan, Lesakako udal liburutegian (Komentu karrika 1, Lesaka).
Lesakan, 2026ko apirilaren 28an.–Burua, Ladis Satrustegui Alzugaray.
Iragarkiaren kodea: L2606277