93. ALDIZKARIA - 2026ko maiatzaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

LESAKA

Andra Mari zahar-egoitzaren lan publikoaren eskaintza 2026erako

Alkateak 2026ko apirilaren 23an emandako 322/2026 Ebazpenaren bitartez, 2026ko lan publikoaren eskaintza onetsi zen Andra Mari zahar-egoitzarako.

Hona hemen lanpostuak:

1.–Lan-kontratuko langile finkoak. Plaza kopurua: 3. Lanpostua: sukaldaria. Lanaldi osoa, hizkuntza-eskakizuna: euskara B2 ahoz eta B1 idatziz. Sartzeko sistema: oposizio-lehiaketa. Noiz aurreikusten den betetzea: 2026. Birjarpen-tasa espezifikoa.

2.–Lan-kontratuko langile finkoak. Plaza kopurua: 8 (1 plaza lanaldi osoan eta 7 plaza lanaldi partzialean: %79). Lanpostua: zaintzaile gerontologikoa. Hizkuntza-eskakizuna: euskara B2 ahoz eta B1 idatziz. Sartzeko sistema: oposizio-lehiaketa. Noiz aurreikusten den betetzea: 2026. Birjarpen-tasa espezifikoa

Argitara ematen da, bete dadin arlo horretan indarrean dagoen araudia.

Ebazpen honen aurka honako errekurtso hauetako bat paratzen ahal da, aukeran:

–Berraztertzeko errekurtsoa, egintza gauzatu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina; edo, bestela,

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta hortik aitzina.

Lesakan, 2026ko apirilaren 24an.–Alkatea, Ladis Satrustegui Alzugaray.

Iragarkiaren kodea: L2606156