93. ALDIZKARIA - 2026ko maiatzaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

FUNES

2026ko lan publikoaren eskaintza

Alkatetzaren maiatzaren 5eko 2026/0485 Ebazpenaren bidez, 2026rako lan publikoaren eskaintza onetsi zen. Honako plaza hauek eskaintzen dira:

KODEA

LANPOSTUA

MAILA

ARAUBIDE JURIDIKOA

EGOERA

SARBIDEA

LANPOSTUKO OSAGARRIA

ARRISKU BEREZIKO OSAGARRIA

MAILAKO
OSAGARRIA

3-13

Zerbitzu anitzetako enplegatua

D

LKF

Hutsik

OL

13,77

10

15

Aditzera ematen da orok jakin dezan, eta interesdunei ohartarazten zaie ezen, administrazio-bideari amaiera ematen dion ebazpen honen aurka, honako errekurtso hauek jar daitezkeela:

a) Aukeran, berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 123. eta 124. artikuluak).

b) Aukeran, gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita (Nafarroako Toki Administraziori buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 333. artikulua eta hurrengoak).

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, ebazpen hau jakinarazi eta bi hilabeteko epean (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 30., 114.1.c eta 112.3 artikuluak eta Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8., 10. eta 46. artikuluak).

Funesen, 2026ko maiatzaren 6an.–Alkatea, Ignacio Felipe Domínguez Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2606676