2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
CORELLA
Lan publikoaren eskaintza handitzea
Alkatearen 615/2026 Ebazpena.
Corellako Udaleko alkate udalburu Gorka García Izal naizen honek, legeriak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,
IKUSIRIK:
1. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zirela plantilla organikoa eta lan publikoaren eskaintza 2026ko ekitaldirako.
2. 58 zenbakidun plaza duenak erretiro partziala eskatu duenez, errelebo-kontratua egiteko beharra dagoela.
Kontuan harturik 7/1985 Legearen 21.1.g) artikuluan xedatutakoa (Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legea).
EBATZI DUT:
1. Corellako Udaleko lan publikoaren eskaintza handitzea lanpostu honekin:
- Zerbitzu anitzetako enplegatuen plaza bat (plaza zenbakia: 58).
2. Lan publikoaren eskaintza argitaratzea Corellako Udalaren iragarki-taulan eta egoitza elektronikoan, bai eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean ere.
Corellan, 2026ko maiatzaren 7an.–Alkatea, Gorka García Izal.
Iragarkiaren kodea: L2606741