93. ALDIZKARIA - 2026ko maiatzaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

CINTRUÉNIGO

Lekualdatze-lehiaketa, garbiketako peoiaren hiru plaza betetzeko

Tokiko Gobernu Batzarrak, 2026ko apirilaren 28an hartutako erabakiaren bidez, deialdi bat onetsi zuen, lekualdatze-lehiaketa bidez bete daitezen garbiketako peoiaren hiru plaza huts (lan-araubidekoak; horietako bat lanaldi osokoa, eta bi lanaldi partzialekoak), Cintruénigoko Udalaren zerbitzuan aritzeko.

Deialdia gauzatzeko, aplikatu beharreko araudian eta oinarri hauetan ezarritakoa beteko da.

OINARRIAK

1. oinarria. Deialdiaren xedea eta arau orokorrak.

1.1. Deialdi honen xedea da lekualdatze-lehiaketa bidez betetzea garbiketako peoiaren hiru plaza huts; lan-araubidekoak dira, eta kode hauek dituzte plantilla organikoan: A74 kodea (lanaldi osokoa), eta A30 eta A78 kodeak (lanaldi partzialekoak).

Deialdi honen bidez bete nahi diren plazak 2023ko eta 2024ko lan publikoaren eskaintzetan sartuta daude (eskaintza horiek argitaratu ziren, hurrenez hurren, 2024ko 4. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 5ean, eta 2024ko 246. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 5ean).

1.2. Deialdi honetan hasiera batean eskainitako plaza kopurua aurrerago osatzen ahalko da; izan ere, kalifikazio-epaimahaiak deialdia egin duen organoari lehiakideen zerrenda –lorturiko puntuen hurrenkeraren araberakoa– igortzen dion egunean hutsik daudenak gehitzen ahalko dira.

Lekualdatze-lehiaketa honetan beste lanpostu bat eskuratzen duten izangaiek hutsik utzitako lanpostuak ere bete beharko dira.

2. oinarria. Aplikatu beharreko araudia.

Honako arau hauetan ezarritakoa beteko da lekualdatze-lehiaketa honetan: 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, abuztuaren 30ekoa, onesten duena Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina; 215/1985 Foru Dekretua, azaroaren 6koa, onesten duena Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua; 7/2025 Foru Legea, ekainaren 4koa, onesten dituena Nafarroako administrazio publikoetan behin-behinekotasuna murrizteko langileen arloko aparteko eta premiazko neurriak; aplikatzekoak diren gainerako arauak, eta jarraian ematen diren oinarriak.

3. oinarria. Lanpostuaren betekizunak eta eginkizunak.

3.1. Indarra duen araudian xedatutakoaren arabera, lekualdatze-lehiaketa honetan parte hartzeko, ondoko beharkizunak bete beharko dira, parte hartzeko eskabideak aurkezteko epearen azken egunean eta esleitutako lanpostuen jabetza hartzeko unean:

a) Cintruénigoko Udaleko edo haren erakunde autonomoetako langile finkoa izatea, jardunean, zerbitzu berezietan edo eszedentzia berezian.

b) E mailan egotea, garbiketako peoiaren edo garbitzailearen lanpostuan.

c) Adingabeekin ohiko harremana duten lanpostuetan aritzeko baldintza da epai irmo baten bidez kondenatua ez izatea sexu askatasunaren eta sexu ukigabetasunaren aurkako delitu batengatik, ez eta gizakien salerosketarengatik ere. Hori dena, uztailaren 28ko 26/2015 Legearen arabera (lege horrek aldatzen du Haurrak eta Nerabeak Babesteko Sistema).

d) Subrogazio-prozesuetatik datozen langile finkoen kasuan, bakarrik beren ekoizpen-unitateari atxikitako lekualdatze-lehiaketetan hartu ahal izanen dute parte.

3.2. Orobat, deialdian parte hartzen ahalko dute, baldin aipatutako baldintzak betetzen badituzte, lanpostu erreserbarik gabe borondatezko eszedentzian daudenek edo nahitaezko eszedentzian daudenek, baldin gutxienez ere urtebetez egon badira administrazio-egoera horretan; gisa horretara, jardunera itzuliko dira, lanpostu baten behin betiko adjudikazioa lorturik.

Lekualdatze-lehiaketan parte hartzean borondatezko eszedentzian egonez gero, gutxienez urtebetez egon beharra dute egoera horretan.

3.3. Lehiaketa honetan parte hartzeak ez du ekarriko parte hartu aurretik lehiakideek zuten araubide juridikoa aldatzea. Hala bada, lehiakideek segituko dute eskubide pasiboen eta osasun laguntzaren araubide berean.

3.4. Izangaiek deialdi honen oinarrietan ezartzen den unean frogatu beharko dituzte betebehar horiek.

3.5. Lanpostuen eginkizunak.

Udal-eraikinak eta espazio publikoak garbitzea.

A30 plaza lanaldi partzialekoa da (%49,90ekoa). Plaza horren eginkizuna udaletxeko eraikina garbitzea da, eta ordutegia egokituko zaio atxikita dagoen zerbitzuaren eskakizunetara, halako moduan non, behar izatera, lanaldi zatituko erregimenean bete beharko baita, astelehenetik ostiralera... Esleitu zaion lanpostuko osagarriaren arrazoia da bere funtzioetan sartzen dela garbiketa-lanetarako prestasuna, eta horrek larunbat eta/edo jaiegunean lan egitea ere eska dezake tarteka.

A74 plaza lanaldi osokoa da. Plaza horren eginkizuna ikastetxeak eta udal-eraikinak garbitzea da, eta ordutegia egokituko zaio atxikita dagoen zerbitzuaren eskakizunetara, halako moduan non, behar izatera, lanaldi zatituko erregimenean bete beharko baita, astelehenetik ostiralera... Esleitu zaion lanpostuko osagarriaren arrazoia da bere funtzioetan sartzen dela garbiketa-lanetarako prestasuna, eta horrek jaiegunean lan egitea ere eska dezake tarteka.

A78 plaza lanaldi partzialekoa da (%88,19koa). Plaza horren eginkizuna ikastetxeak eta udal-eraikinak garbitzea da, eta ordutegia egokituko zaio atxikita dagoen zerbitzuaren eskakizunetara, halako moduan non, behar izatera, lanaldi zatituko erregimenean bete beharko baita, astelehenetik ostiralera... Esleitu zaion lanpostuko osagarriaren arrazoia da bere funtzioetan sartzen dela garbiketa-lanetarako prestasuna, eta horrek jaiegunean lan egitea ere eska dezake tarteka.

4. oinarria. Eskabideak.

4.1. Eskabideak aurkezteko epea.

Deialdian parte hartzeko eskabideak hamar egun naturaleko epean aurkeztu beharko dira, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Azken eguna baliogabea bada, hurrengo lehen egun balioduna arte luzatuko da epea.

Eskabideak aurkezteko epea luzaezina da.

4.2. Eskabidea aurkeztea eta formalizatzea.

Deialdian parte hartzeko eskabideak modu telematikoan aurkeztu behar dira, Cintruénigoko Udalaren erregistro orokor elektronikoaren bidez, zein Cintruénigoko Udalaren egoitza elektronikoan baitago (https://cintruenigo.sedelectronica.es).

Hautapen-prozesu honetan parte hartu nahi dutenek eskabidea nahitaez aurkeztu beharko dute I. eranskineko eredu normalizatuaren arabera.

Parte hartzeko eskabidean, izangaiek adierazi beharko dute baldintza guztiak betetzen dituztela eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean.

4.3. Eskabidearekin batera aurkeztu beharreko agiriak.

Izangaiek, eskabidearekin batera, alegatzen dituzten merezimendu guztien frogagiriak aurkeztu behar dituzte (betiere deialdi honetan ezarritako baremoaren arabera), salbu Cintruénigoko Udalean egindako zerbitzuen frogagiriak, deialdia egin duen organoak zuzenean igorriko baitizkio epaimahaiari.

Izangaiek merezimenduak alegatu eta justifikatu beharko dituzte, aurreko paragrafoan ezarritakoaren arabera.

Aski izanen da agirien kopia soilak aurkeztea, baina aurkeztutako datuak edo agiriak ez-zuzenak edo faltsuak badira, behar diren erantzukizun penal, zibil edo administratiboak eskatuko dira.

Ez da inolaz ere onartuko adierazitako epearen ondoren ezer gehitzea.

Sexu Delitugileen Erregistro Zentralaren ziurtagiri negatibo bat aurkeztu beharko da 3.1.c oinarriko beharkizuna betetzen dela frogatzeko. Abenduaren 11ko 1110/2015 Errege Dekretuaren bitartez arautu zen erregistro hori.

Parte hartzeko eskabidearekin batera aurkeztu beharko da ziurtagiri hori.

5. oinarria. Izangaiak onartzea.

5.1. Eskabideak aurkezteko epea bukaturik, Cintruénigoko alkateak izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onetsiko du ebazpen bidez, eta aginduko du argitara dadila Cintruénigoko Udalaren iragarki-taulan eta deialdiaren web-fitxan (udalaren atarian).

5.2. Behin-behineko zerrenda argitaratu eta biharamunetik hasita, izangai baztertuek bost egun balioduneko epea izanen dute erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, haiek zuzentzeko. Erreklamazioak esteka honen bidez eta eskabide orokorraren bidez aurkeztu beharko dira: https://cintruenigo.sedelectronica.es/info.0

5.3. Izangai bazterturik ez badago, zuzenean onetsiko dira onartuen behin betiko zerrenda, eta aginduko du argitara dadila Cintruénigoko Udalaren iragarki-taulan eta deialdiaren web-fitxan (udalaren atarian).

5.4. Erreklamazioak aurkezteko epea iraganik eta haiek ebatzi ondoren, Cintruénigoko alkateak izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsiko du ebazpen bidez, eta aginduko du argitara dadila Cintruénigoko Udalaren iragarki-taulan eta deialdiaren web-fitxan (udalaren atarian).

5.5. Ezarritako epean ez bada eskabiderik aurkezten, Cintruénigoko alkateak ebazpen bat emanen du, lehiaketa bete gabe gelditu dela deklaratzeko. Ebazpen hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko da.

6. oinarria. Kalifikazio-epaimahaia.

6.1. Epaimahaia honako kide hauek osatuko dute:

Epaimahaiburua: Oscar Bea Trincado, Cintruénigoko Udaleko alkatea.

Ordezko epaimahaiburua: Anabel Lacarra Ridruejo, Cintruénigoko Udaleko zinegotzia eta Barne Araubideko batzordeburua.

Epaimahaikidea: Manuel Contreras Sampayo, Cintruénigoko Udaleko arkitektoa.

Ordezko epaimahaikidea: Jorge Chivite Ayala, Cintruénigoko Udaleko brigada-burua.

Epaimahaikide-idazkaria: Isabel Garbayo Aliaga, Cintruénigoko Udaleko administrari-ofiziala, langileen ordezkari gisa.

Epaimahaikide-idazkariaren ordezkoa: Elia Bea Sesma, Cintruénigoko Udaleko administrari laguntzailea, langileen ordezkari gisa.

6.2. Onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda argitaratu eta ondoko bost egunean osatu beharko da epaimahaia.

6.3. Epaimahaia ezin izanen da eratu, ez eta jardun ere, bertan ez badago gutxienez kideen gehiengo osoa.

Kide anitzeko organoaren eraketak eta jardunak balio izateko, bertan egon beharko dute epaimahaiburuak eta idazkariak edo haien ordezkoek.

6.4. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdiko oinarrien interpretazioari eta aplikazioari buruz sortzen diren auzi guztiak.

6.5. Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza izan dezake, baina horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko, eta haietan bakarrik emanen diote laguntza epaimahaiari.

6.6. Kalifikazio-epaimahaiko kideek parte hartzeari uko egin beharko diote, eta organo deitzaileari hala adierazi, baldin eta abstentziorako arrazoiren bat badago, urriaren 1eko 40/2015 Legean ezarritakoaren arabera (Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko Legea). Izangaiek, halaber, zilegi izanen dute epaimahaikideak errekusatzea, egoera horietako bat gertatzen denean.

7. oinarria. Merezimenduen balorazioa.

7.1. Epaimahaiak izangaien merezimenduak baloratuko ditu, honako baremo honen arabera:

Antzinatasuna Cintruénigoko Udaleko eta haren erakunde autonomoetako peoi garbitzailearen edo garbitzailearen lanpostuan: puntu 1 urteko, 40 puntu gehienez.

Urteen kopurua osoa ez bada, egindako zerbitzualdiari proportzioan dagokion puntuazioa emanen da.

Deialdi-argitalpenaren eguna eta gero egindako zerbitzuak ez dira baloratuko.

7.2. Epaimahaiak ez du behin ere onartuko alegatu ez den merezimendurik, edo agiri bidez frogatu ez denik.

7.3. Epaimahaiak azalpenak eta datu osagarriak eskatzen ahalko ditu, lehiakideek alegatutako eta frogatutako merezimenduez.

7.4. Merezimenduen kalifikazioa bukatu ondoren, epaimahaiak argitara emanen ditu partaideek lortutako puntuazioak, Cintruénigoko Udalaren iragarki-taulan eta deialdiaren web-fitxan (udalaren atarian), eta bost egun balioduneko epea irekiko du, puntuazioak argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek aukera izan dezaten erreklamazioak egiteko eta eskubidekotzat jotzen duten guztia alegatzeko.

Erreklamazioak esteka honen bidez eta eskabide orokorraren bidez aurkeztu beharko dira: https://cintruenigo.sedelectronica.es/info.0

7.5. Izangaiek guztira lortzen dituzten puntuetan berdinketarik bada, administrazio publikoen zerbitzuan antzinatasunik handiena dutenen alde joko da. Berdinketak jarraitzen badu, zozketa bakar baten bidez erabakiko da, hots, kalifikazio-epaimahaiak horretarako berariaz eginen duen zozketa bakarraren bidez.

8. oinarria. Izangaien zerrenda, lortutako puntuazioaren arabera ordenatuta, eta plaza hutsak hautatzea.

8.1. Kalifikazio-epaimahaiak, aurkezten diren erreklamazioak ebatzi ondoren, argitara emanen ditu behin betiko puntuazioak Cintruénigoko Udalaren iragarki-taulan eta deialdiaren web-fitxan (udalaren atarian). Orobat, izangaien zerrenda igorriko dio organo deitzaileari, lortutako puntuazioaren arabera ordenatuta, espediente osoarekin batera, behar den ebazpena eman dezan hasieran deitutako lanpostuen kopurua handitzeari dagokionez. Ebazpen horretan zehaztuko da, halaber, plaza hutsak aukeratzeko epea eta deituko da horretarako ekitaldia.

Plaza hutsak hautatzeko ekitaldirako deituko da, eta, bertan, partaideen eskura jarriko dira aukeratu beharreko plazen zerrenda eta hautatzera deitutako izangaien zerrenda, lanpostu hutsak aukeratzeko lehentasun-hurrenkerari jarraituz (lortutako puntuazioaren arabera). Zerrenda horiek argitara emanen dira Cintruénigoko Udalaren iragarki-taulan eta deialdiaren web-fitxan (udalaren atarian), eta bost egun balioduneko epea emango da partaide interesdunek eskaera telematikoki egin dezaten, erregistro elektronikoaren bidez.

8.2. Izangaiek, ezarritako epearen barnean, nahiago dituzten lanpostu hutsen hurrenkera komunikatuko dute.

Eskabidea ezarritako epean bidaltzen ez dutenek galduko dituzte lehiaketaren xede diren plaza hutsak betetzeko eskubide guztiak.

Plaza hutsak aukeratzeko epea bukatuta, lehiakideek ezin izanen diote uko egin aukeratutako plazari.

9. oinarria. Adjudikazioa eta lanpostuaz jabetzea.

9.1. Tokiko Gobernu Batzarrak esleituko dizkie plazak lehiakideei, nori dagokiona, interesdunen eskaeren arabera eta lehiaketan lortutako puntuazio-hurrenkeraren arabera. Horretarako, izendapenak eginen ditu, eta aginduko du argitara eman dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Cintruénigoko Udalaren iragarki-taulan eta deialdiaren web-fitxan (udalaren atarian).

9.2. Izendaturiko lehiakideek hamar egun naturaleko epea izanen dute lanpostuaz jabetzeko, izendapena jakinarazten zaienetik, salbu eta organo deitzaileak izendapenean egun jakin bat ezartzen badu horretarako.

9.3. Lekualdatze lehiaketa honetan parte hartzen duten langileei ez zaie aldatuko lehiaketan parte hartu aurretik zuten araubide juridikoa.

10. oinarria. Datu pertsonalak babestea.

Izangaiei honako hauek jakinarazten zaizkie, 2016/679 (EB) Erregelamenduaren 13. artikuluan ezarritakoari jarraikiz (Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra, DBEO):

–Cintruénigoko Udala da deialdi honetan parte hartzeagatik izangaiek emandako datu pertsonalen tratamenduaren arduraduna.

–Datuen tratamenduaren helburua da deialdiko plaza hutsak betetzea, langileak hautatzea eta deialdiko lanpostuak betetzea.

–Honako hau da tratamendua ahalbidetzen duen oinarri juridikoa:

  • DBEOren 6.1.c) artikulua (tratamendua beharrezkoa da, bete dadin tratamenduaren arduradunari aplikagarria zaion lege-betebeharra).
  • DBEOren 6.1.b) artikulua (tratamendua beharrezkoa da, interesduna parte den kontratu bat gauzatzeko edo interesdunaren eskariz kontratuaren aurreko neurriak aplikatzeko).

–Datuak zer helburutarako bildu diren, helburu hori lortzeko beharrezkoa den denbora guztian gordeko dira, bai eta deialdiaren edo datuen tratamenduaren ondoriozko erantzukizun guztiak zehazteko beharrezkoa den denbora guztian ere. Artxiboen eta dokumentazioaren gaineko araudian ezarritakoa aplikatuko da (Nafarroako toki-entitateen agiriak ebaluatu eta ezabatzeko jarraibideak).

–Legez ezarritako kasuetan komunikatuko dira datuak, eta deialdian xedatutakoaren arabera argitaratuko.

–Titularrek eskubidea izanen dute datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, ezerezteko, tratamendua mugatzeko, aurka egiteko eta datuak eramateko, udal bulegoetan, egoitza elektronikoaren bidez, edo datuak babesteko ordezkariaren helbidera joz (dpd@cintruenigo.com).

–Halaber, uste badute datuen tratamendua ez datorrela bat indarrean den araudiarekin, eskubidea dute erreklamazioa aurkezteko Datuak Babesteko Espainiako Bulegoari (aepd.es) edo, bestela, aldez aurretik, datuak babesteko ordezkariari, lehen adierazitako helbidean.

11. oinarria. Errekurtsoak.

Deialdi honen, oinarrien edo deialdia aplikatzeko kalifikazio-epaimahaitik etortzen ez diren egintzen kontra, hautara, honako errekurtsoetako bat aurkez daiteke:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza egin duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenduko zaiona Nafarroako administrazioarekiko auzien jurisdikzioko organo eskudunari, bi hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik hasita.

Kalifikazio-epaimahaiaren egintzen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke, deialdia egin duen udal organoari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazten denetik hasita.

Cintruénigon, 2026ko apirilaren 29an.–Alkatea, Óscar Bea Trincado.

I. ERANSKINA.–LEKUALDATZE LEHIAKETAREN DEIALDIA - PARTE HARTZEKO ESKABIDEA

Izen-deiturak:

NANa/nortasun-agiria

Jaioteguna

Jaioterria

Nazionalitatea

Egungo helbidea (kalea, zenbakia, solairua)

Posta-kodea/herria

Telefono mugikorra

Telefono finkoa

Helbide elektronikoa

AZALTZEN DUT:

Deialdiko baldintza guzti-guztiak betetzen ditudala eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean.

Eskabidearekin batera aurkezten ditudala deialdian parte hartzeko eskatutako agiriak.

Eskabidearekin batera, lehiaketa-faserako merezimenduen kopiak aurkezten ditudala, deialdiaren 4.3 oinarrian aurreikusitakoaren arabera beharrezkoa bada.

Lanpostu honetarako izendatu nindutela (adierazi):

Administrazio-egoera (adierazi dagokizuna):

Jardunean. Borondatezko eszedentzia.

Zerbitzu berezietan. Nahitaezko eszedentzia.

Eszedentzia berezia.

Lanpostuaz jabetu zinen eguna: Alorra:

..................................................... ................................................................................................

ESKATZEN DUT:

Onartua izatea garbiketako peoiaren hiru plaza lekualdatze-lehiaketaren bidez betetzeko deialdian. Lanpostua lan-araubidekoa da, eta deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizial honetan argitaratu zen: .................. zenbakia, ................................................................................................................................. egunekoa.

Cintruénigon, 2026ko ..............................................aren ....................(e)an

(Sinadura)

DATUEN BABESARI BURUZKO OINARRIZKO INFORMAZIOA.

Tratamenduaren arduraduna: Cintruénigoko Udala. Xedea: deialdiko lanpostu hutsa betetzea, langileak hautatzea. Eskubideak non erabili: Datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, ezerezteko, aurka egiteko eta tratamendua mugatzeko eskubideak eta beste batzuk baliatzen ahalko dira, deialdiaren 10. oinarrian adierazitako gisan eta honako hauetan eskuragarri dagoen informazio gehigarrian adierazitakoaren arabera: www.cintruenigo.com egoitza elektronikoko gardentasun-atarian eta dpd@cintruenigo.com helbidean.

Iragarkiaren kodea: L2606308