2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
BARAÑAIN
Izangaien zerrenda bat eratzea, kirol koordinatzaile gisa kontratatzeko aldi baterako
Barañaingo Udalak, Tokiko Gobernu Batzarraren 2026ko apirilaren 15eko erabaki baten bidez, onetsi zituen honako deialdi honen oinarri arautzaileak: deialdia, izangaien zerrenda bat eratzeko, aldi baterako kontratatzeko kirol koordinatzaile gisa, Barañaingo Udalaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzura.
Eskabideak aurkezteko hamabost egun balioduneko epea egonen da, deialdi hau iragartzen duen aipua Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Deialdiaren eta haren oinarrien testu osoa eskura egonen da Udalaren web-orrian (https://www.baranain.es/eu/), bai eta Barañaingo Udaleko Herritarren Arretarako Bulegoan ere (Udaletxeko plaza z.g., Barañain).
Barañainen, 2026ko apirilaren 28an.–Alkate udalburua, María Lecumberri Bonilla.
Iragarkiaren kodea: L2606258