Iragarkia
93. ALDIZKARIA - 2026ko maiatzaren 14a
2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
BARAÑAIN
Oposizioa eta oposizio-lehiaketa, bete daitezen administrari-ofizialaren bederatzi plaza
Tokiko Gobernu Batzarrak, 2026ko apirilaren 15ean hartu erabakiaren bidez, onetsi zuen deialdi bat, oposizio eta oposizio-lehiaketa bidez bete daitezen administrari-ofizialaren bederatzi plaza, C mailakoak, Barañaingo Udalaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzura aritzeko.
Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.
Barañainen, 2026ko apirilaren 20an.–Alkate udalburua, María Lecumberri Bonilla.
Deialdia gauzatzeko, aplikatu beharreko araudian eta oinarri hauetan ezarritakoa beteko da.
OINARRIAK
1.–Deialdiaren xedea.
Deialdi honen xedea da oposizio eta oposizio-lehiaketa bidez betetzea administrari-ofizialaren bederatzi plaza, C mailakoak, Barañaingo Udalaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzura aritzeko. Hauek dira plazak betetzeko sarbideak:
–Zortzi (8) plaza oposizio bidez.
–Plaza bat (1) lehiaketa-oposizio bidez.
Deialdiko plazen ezaugarriak:
PLAZA | ALORRA | SARBIDEA | ARAUBIDE JURIDIKOA | OSAGARRIAK | HIZKUNTZA ESKAKIZUNA |
1.4 | Alkatetza eta Idazkaritza | Oposizioa | Funtzionarioa | Lanpostukoa (%17,43) eta mailakoa (%12) | - |
2.4 | Giza baliabideak | Oposizioa | Funtzionarioa | Lanpostukoa (%17,43) eta mailakoa (%12) | - |
3.6 | Ekonomia eta Ogasuna | Oposizioa | Funtzionarioa | Lanpostukoa (%17,43) eta mailakoa (%12) | - |
3.9 | Ekonomia eta Ogasuna | Oposizioa | Funtzionarioa | Lanpostukoa (%17,43) eta mailakoa (%12) | Euskara (B2) |
12.5 | Modernizazioa eta Herritarrentzako Arreta (HAB) | Oposizio-lehiaketa | Funtzionarioa | Lanpostukoa (%17,43) eta mailakoa (%12) | - |
7.31 | Hirigintza eta Ingurumena | Oposizioa | Funtzionarioa | Lanpostukoa (%17,43) eta mailakoa (%12) | - |
8.2 | Kultura | Oposizioa | Funtzionarioa | Lanpostukoa (%17,43) eta mailakoa (%12) | Euskara (B2) |
10.10 | Gizarte-ongizatea | Oposizioa | Funtzionarioa | Lanpostukoa (%17,43) eta mailakoa (%12) | Euskara (B2) |
1.5 | Lagunak udal zerbitzua | Oposizioa | Lan-kontratudun finkoa | Euskara (B2) |
Deialdia gauzatuko da honako araudian xedatutakoaren arabera: 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, abuztuaren 30ekoa, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duena; 1/2025 Foru Legea, maiatzaren 7koa, Nafarroako administrazio publikoetan behin-behinekotasuna murrizteko langileen arloko aparteko eta premiazko neurriak onesten dituena; 113/1985 Foru Dekretua, ekainaren 5ekoa, Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua onesten duena; aplikatzekoak diren gainerako arauak; eta deialdi honen oinarriak.
1.1. Plazen banaketa txandaka.
Plazak txanda hauetan banatuko dira:
–7 plaza txanda irekian (6 oposizio bidez, eta 1 oposizio-lehiaketa bidez).
–1 plaza, desgaitasuna dutenentzako txanda murriztuan.
–1 plaza genero-indarkeriaren biktima diren emakumeentzako erreserba txandan.
1.2. Plaza hutsen eta plazarik gabeko gaindituen pilaketa.
Halakorik bada, %33ko desgaitasuna edo handiagoa duten pertsonentzat plazak erreserbatzen diren hautapen-prozeduretan, izangaiek hautaprobak gainditu beharko dituzte eta adierazi duten desgaitasun maila eta kasuan kasuko zereginak eta eginkizunak betetzeko bateragarritasuna frogatu beharko dituzte.
Desgaitasuna dutenentzako erreserba txandan izangaiek ez badute lortzen hautaprobak gainditzeko behar den gutxieneko puntuazioa, bete gabe gelditzen diren plaza hutsak gehituko zaizkie txanda irekikoei, jarraikiz ezarritako hurrenkerari, hots, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren 15.3 artikuluan ezarritako hurrenkerari.
Era berean, genero-indarkeriaren biktima diren emakumeen erreserba txandan bete gabe gelditzen diren plaza hutsak gehituko zaizkie txanda irekikoei edo igoera txandakoei, jarraikiz egoki den hurrenkerari, hots, ezarrita dagoenari Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren 15.3 artikuluan.
Bestaldetik, desgaitasuna duten pertsonentzako erreserba txandan edo genero-indarkeriaren biktima diren emakumeentzako erreserba-txandan gainditzen duten izangaiak eskaintzen diren plaza hutsak baino gehiago badira, txanda horietan prozesua gainditu baina plaza eskuratzen ez duten izangaiek aukera izanen dute txanda irekiko plaza hutsak eskuratzeko, txanda horretako izangaiekin lehian eta eskuratutako azken puntuazioaren arabera.
1.3. Lanpostuaren eginkizunak.
Deialdi honen bidez izendatzen den izangaiak beteko ditu bere lanpostuari dagozkion eginkizunak, eta izanen ditu dagozkion eskubideak eta betebeharrak, hots, abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuan eta hura garatzeko araudian ezarritako eskubideak eta betebeharrak (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina) eta sailkatuta geldituko da ezaugarri teknikoen taulan zehazten den mailan, foru lege horretan ezarritako mailen artetik.
Izendatutako pertsonak Barañaingo Udalean eta haren erakunde autonomoetan beteko ditu bere titulazioarekin bat datozen eginkizunak eta zereginak.
2.–Baldintzak.
2.1. Izangai guztiek bete beharreko baldintzak.
Onartuak izateko, izangaiek honako baldintza hauek bete beharko dituzte:
a) Espainiako nazionalitatea izatea, edo Europar Batasuneko estaturen batekoa, edo, Europar Batasunak izenpetu eta Espainiako Estatuak berretsitako nazioarteko tratatuen arabera, langileen zirkulazio askea aplikatzen den estaturen batekoa.
Orobat, parte har dezakete espainiarren ezkontideek eta Europar Batasuneko beste estatuetako ezkontideek edo aipatu nazioarteko itunek ukitutako estatuetako herritarren ezkontideek, zuzenbidez bananduta ez badaude; halaber, parte har dezakete haien ondorengoek eta ezkontidearenek, zuzenbidez bananduta ez badaude, 21 urtetik beherakoak badira, edo gorakoak, haien kontura biziz gero.
b) Hamasei urte beteak izatea eta ez gainditzea erretiroa nahitaez hartzeko ezarritako gehieneko adina.
c) Honako hauek edukitzea:
–Eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean, Batxilergoko titulua, bigarren mailako Lanbide Heziketakoa edo horien baliokide bat izatea; edo, bestela, titulu hori eskuratzeko moduan egotea (titulua eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren gordekina).
Baldin atzerrian lortutako tituluak badira, eduki beharko da egoki den baliozkotzea, edo homologazioa frogatzen duen agiria. Baldintza hori ez zaie aplikatuko beren lanbide kualifikazioaren aitorpena eskuratu duten izangaiei, betiere eskuratu badute lanbide arautuen esparruan, Europar Batasuneko xedapenen babesean.
d) Behar den gaitasun fisiko eta psikikoa izatea bete behar diren eginkizunetan aritzeko.
e) Eginkizun publikoetan aritzeko ezgaitua edo gabetua ez egotea eta administrazio publikoren baten zerbitzutik bereizia ez izatea.
2.2. Desgaitasuna dutenentzako erreserba txandako izangaien berariazko betebeharrak:
Halakorik bada, desgaitasuna dutenentzako erreserba txandako izangaiek, 2.1.1 apartatuan aipatzen diren baldintzak betetzeaz gainera, %33ko desgaitasuna edo handiagoa eduki beharko dute, ofizialki aitortua.
2.3. Genero-indarkeriaren biktima diren emakumeentzako betebehar espezifikoak:
Genero-indarkeriaren biktima diren emakumeek, 2.1.1 apartatuan aipatzen diren betebeharrak betetzeaz gain, genero-indarkeriaren biktima gisa aitortuak izan beharko dute.
2.4. Euskaraz jakitea: B2 maila.
Eskuratu nahi izanez gero euskarazko B2 jakite-maila eskatzen duen plaza elebidun bat, maila hori frogatzen duen titulu edo ziurtagiri bat edukitzea, Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren araberakoa (titulu horiek Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen irailaren 13ko 210/2010 Ebazpenean jaso dira), edo ofizialki baliokidetzat jotako beste titulu bat, edo, bestela, izangaiak behar den hizkuntza maila duela frogatzeko berariaz antolatzen den proba gainditzea.
2.5. Sexu delituen ziurtagiria
Uztailaren 28ko 26/2015 Legearen arabera (Haurrak eta Nerabeak Babesteko Sistema aldatzen duen Legea), adingabeekin ohiko harremana duten lanpostuetan aritzeko baldintza da ez egotea epai irmo baten bidez kondenatua sexu askatasunaren eta sexu ukigabetasunaren aurkako delitu batengatik, ezta gizakien salerosketarengatik ere.
Baldintza hori frogatuko da ziurtagiri bat eskatuta Sexu Delitugileen Erregistro Zentralari, zeina arautu baitzen abenduaren 11ko 1110/2015 Errege Dekretuaren bidez, edo, bestela, aurkeztu beharko da erregistro horrek emandako ziurtagiri negatiboa.
2.6. Baldintzak betetzeko unea eta horiek frogatzea.
Baldintza horiek bete beharko dira eskaerak aurkezteko epea bukatzen den unean eta plazaren jabetza hartu arte.
Izangaiek baldintza horiek frogatu beharko dituzte deialdiaren oinarrietan ezartzen den unean.
3.–Eskabideak, tasak, eta eskabidearekin batera aurkeztu beharreko agiriak.
3.1. Eskabideak aurkezteko epea.
Hogei egun naturaleko epean aurkeztu beharko dira deialdian parte hartzeko eskaerak, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Eskaerak aurkezteko epea ezin izanen da luzatu.
3.2. Eskabidea aurkeztea eta formalizatzea.
Deialdian parte hartzeko eskabideak Barañaingo Udalaren Erregistro Orokorrean aurkeztu beharko dira (Udaletxe plaza z.g.), Herritarren Arretarako Bulegoan, goizeko 08:30etik 14:00etara, edo, bestela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako bideetako bat erabiliz.
Eskabidea posta bulego batean aurkeztuz gero, gutun-azal ireki batean aurkeztu beharko da, postako langileek data eta zigilua jar diezazkioten eskabideari, hura ziurtatu aurretik.
Eskabideak eredu baten araberakoak izan behar dira, zeina eskura baitago https://www.baranain.es/eu/gaurkotasuna/lan-publikoa/ helbidean, bai eta www.baranain.eus webgunean ere.
Parte hartzeko eskabidean, izangaiek adierazi beharko dute baldintza guztiak betetzen dituztela eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean.
Desgaitasuna duten izangaiek, parte hartzeko eskabidearekin batera, aurkeztu beharko dute desgaitasuna dutela frogatzen duen dokumentazioa, organo eskudunak emana. Halaber, eskabidean bertan eska ditzakete ariketak egiteko behar dituzten egokitzapenak, denbora eta baliabide aldetik, horien beharrik izanez gero. Aparteko orri batean, adierazi beharko dute zer desgaitasun duten eta zer egokitzapen eskatzen duten.
Parte hartzeko eskabidean, izangaiek berariaz adierazi beharko dute zein sarbide-sistemaren bidez parte hartuko duten (oposizioa edo oposizio-lehiaketa).
3.2.1. Sarbide-sistema baten edo bien bidez parte hartzea.
Izangaiek nola parte hartu aukeratzen ahal dute:
–Oposizio sistemaren bidez bakarrik (sistema horren bidez deitutako 8 plazak eskuratzeko asmoz).
–Lehiaketa-oposizio sistemaren bidez bakarrik (sistema horren bidez deitutako 12.5 plaza bakarra eskuratzeko asmoz).
–Aldi berean sarbide-sistema BIEN bidez (oposizioa eta oposizio-lehiaketa).
Kasu guztietan, izangaiek berariaz adierazi beharko dute eskabidean zein sarbide-sistemaren (edo sistemen) bidez hartuko duten parte.
Bi sistemen bidez aldi berean parte hartuko dutenentzako arauak:
–Azterketa-eskubideen tasa bakarra ordainduko dute.
–Merezimenduak egiaztatzeko dokumentazioa aurkeztu beharko dute, III. eranskinaren arabera, oposizio-lehiaketaren sisteman baloratuak izan daitezen. Dokumentazio hori ez aurkezteak ez die eragotziko oposizio sistemaren bidez parte hartzeko aukera.
–Gainerako izangaiek eginen dituzten oposizio-proba berberak eginen dituzte.
–Merezimenduak bakarrik oposizio-lehiaketa sistemaren bidez gainditu dutenen zerrendako kideei baloratuko zaizkie.
–Probak gainditzen badituzte, bi sistemen (oposizioa eta oposizio-lehiaketa) bidezko probak gainditu dituztenen zerrendetan agertuko dira, bakoitzari dagozkion puntuazioekin.
–Plaza bakarra eskuratzen ahal dute. Bi sistemen bidez plaza lortzeko posizioan geratzen badira, berariaz adierazi beharko dute lehentasuna plaza hutsak aukeratzeko unean, 8. oinarrian ezarritakoari jarraikiz.
–Sistemetako batean plaza bat aukeratu ondoren, automatikoki galduko dute bestean plazarik eskuratzeko eskubidea.
Parte hartzeko eskabidean, izangaiek adierazi beharko dute baldintza guztiak betetzen dituztela eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean.
Desgaitasuna duten izangaiek, parte hartzeko eskabidearekin batera, aurkeztu beharko dute desgaitasuna dutela frogatzen duen dokumentazioa, organo eskudunak emana. Halaber, eskabidean bertan eska ditzakete ariketak egiteko behar dituzten egokitzapenak, denbora eta baliabide aldetik, horien beharrik izanez gero. Aparteko orri batean, adierazi beharko dute zer desgaitasun duten eta zer egokitzapen eskatzen duten.
3.3. Tasak.
Azterketa eskubideengatik eta espedientea formalizatzeagatik 10,80 euroko tasa ordaindu beharko da.
Bi sarbide-sistemen bitartez (oposizioa eta oposizio-lehiaketa) aldi berean parte hartzen duten izangaiek tasa bakarra ordainduko dute.
Tasa telematikoki ordaindu beharko da, eskabidea formalizatzen den unean, ordainketa telematikoko sistema seguru bat erabiliz edo diru-sarrera bat eginez honako kontu zenbaki honetan: ES 84 2100 5181 14 2200064922. Horrelakoetan, ordainagirian datu hauek jarri beharko dira nahitaez:
–Izangaiaren izen-deiturak.
–NANa/IFZa.
–Kontzeptua: "2026 - administrari-ofiziala - oposizioa / oposizio-lehiaketa".
Eskabidea Herritarren Arretarako Bulegoan bertan aurkezten duten izangaiek tasaren ordainketa eskudirutan egiten ahalko dute, unean bertan.
Tasa ordaintzen ez bada, izangaia bazterturik geldituko da.
Honako hauek ez dute tasarik ordaindu beharko:
a) %33ko edo hortik gorako desgaitasun aitortua dutenak.
b) Deialdia argitaratu baino hilabete bat lehenagotik gutxienez, langabe gisa inskribaturik daudenak. Aurreko paragrafoan ezartzen den salbuespena frogatzeko, kasuan kasuko enplegu bulegoak emandako ziurtagiri bat aurkeztu beharko da, non agertuko baita zein egunetan inskribatu zen langabe gisa.
Azterketa eskubideen tasa ordaintzeak ez du inola ere ordeztuko eskaera aurkeztu beharra behar den epean eta moduan.
3.4. Eskaerarekin batera aurkeztu beharreko agiriak.
Parte hartzeko eskabidea aurkezteko unean, izangaiek, kasuaren arabera, dokumentazio hau aurkeztu beharko dute:
–Nortasun agiri nazionalaren fotokopia.
–Eskatzen den titulazioa, edo eskabideak aurkezteko epea burutzen denerako hura erdiesteko moduan egotearen frogagiria.
–Desgaitasun aitortua duten izangaiek hura frogatzeko agiria aurkeztu beharko dute, organo eskudunak emana.
–Genero-indarkeriaren biktima diren emakumeek izaera hori frogatu beharko dute, hauetakoren bat aurkeztuz: kondena-epai bat genero-indarkeriako delitu batengatik, babes-agindu bat edo genero-indarkeriaren biktimaren aldeko kautelazko neurri bat erabakitzen duen beste edozein ebazpen judizial, edo, bestela, Fiskaltzaren txostena, izangaia genero-indarkeriaren biktima delako zantzuak daudela adierazten duena. Genero-indarkeriaren egoerak frogatzeko, halaber, gizarte zerbitzuen, zerbitzu espezializatuen edo genero-indarkeriaren biktimentzako Administrazio Publiko eskudunaren harrera-zerbitzuen ziurtagiria eta txostena aurkezten ahalko dira.
–Euskarako B2 jakite-maila edukitzeko betebeharra duen plaza bat eskuratu nahi dutenek horri dagokion titulua edo frogagiria erantsi beharko dute, deialdi honen 2.1.4 apartatuan xedatuaren arabera.
–Sexu Delituen Egileen Erregistro Nagusiaren ziurtagiri negatiboa. Abenduaren 11ko 1110/2015 Errege Dekretuaren bidez arautu zen erregistro hori.
–Tasa ordaindu izanaren frogagiria, baldin aurrez aurre edo deialdiaren oinarrietako 3.3 apartatuan adierazitako kontu-zenbakiaren bitartez ordaindu bada.
3.4.1. Merezimenduak frogatzeko dokumentazioa (lehiaketa-oposizioaren sistemaren bidez aurkeztu diren izangaientzat):
Oposizio-lehiaketaren sistemaren bidez parte hartzen duten izangaiek (dela sistema horren bidez bakarrik, dela oposizio bidez ere bai, bietan aldi berean), gainera, alegatutako merezimenduak egiaztatzeko dokumentazioa aurkeztu beharko dute, deialdi honen III. eranskinari jarraikiz.
Oposizio-sistemaren bidez soilik parte hartzen duten izangaiek ez dute zertan merezimenduei buruzko dokumentaziorik aurkeztu.
Desgaitasuna izanik, egokitzapenen bat eskatzen duten izangaiek (probak egiteko denboretan edota bitartekoetan) komenigarritzat jotzen dituzten agiriak eransten ahalko dituzte hura justifikatzeko.
Aipatutako agiri horiek aurkezten ez dituztenak ez dira onartuko deialdian, eta ordura arteko jarduketa guztiak baliorik gabe geldituko dira, deusetan galarazi gabe parte hartzeko eskabidea faltsutzeagatik legokiekeen erantzukizuna.
Aski izanen da agirien kopia soilak aurkeztea, baina aurkeztutako datuak edo agiriak ez-zuzenak edo faltsuak badira, behar diren erantzukizun penal, zibil edo administratiboak eskatuko dira.
4.–Izangaien onarpena.
4.1. Eskabideak aurkezteko epea bukaturik, izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onetsi, eta aginduko da argitara dadila deialdiaren web fitxan (udalaren webgunean), baita Barañaingo Udalaren iragarki-taulan ere.
Baztertutako izangairik ez badago, zuzenean onetsiko da onartuen behin betiko zerrenda, eta aginduko da hura argitaratzeko toki-erakundearen atarian (deialdiaren web-fitxan) eta iragarki-taulan.
4.2. Izangai baztertuek 10 egun balioduneko epea izanen dute telematikoki erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, haiek zuzentzeko. Epe hori zenbatzen hasiko da behin-behineko zerrenda Barañaingo Udalaren webgunean (deialdiaren fitxan) eta iragarki-taulan argitaratu eta biharamunetik aitzina.
4.3. Erreklamazioak aurkezteko epea igarota eta horiek ebatzita, onartutakoen eta baztertutakoen behin betiko zerrenda onetsiko da, eta aginduko da argitara dadila Barañaingo Udalaren webgunean eta iragarki-taulan.
4.4. Azterketa eskubideak ez dira itzuliko, baldin izangaiak bazterturik gelditzen badira izangaiei berei egozten ahal zaien arrazoi batengatik.
4.5. Onartuen zerrendan agertzeak ez du esan nahi bertan ageri direnei aitortzen zaienik betetzen dituztela ebazpen honen bidez iragartzen den prozeduran eskatutako baldintzak. Baldin eta hautapen prozesua gainditu ondoren, izangaiek aurkeztu beharreko agiriak aztertzen direnean, egiaztatzen bada ez dutela baldintzaren bat betetzen, interesdunek prozedura honetan parte hartzeagatik izaten ahal dituzten eskubide guztiak galduko dituzte, galarazi gabe faltsukeria dela-eta legozkiekeen erantzukizun penal, zibil edo administratiboak.
4.6. Izangai onartu eta baztertuen zerrendak argitaratzearekin, egintzat joko da interesdunei egin beharreko jakinarazpena, urriaren 1eko 39/2015 Legearen 40. artikuluan ezarritako ondorioetarako (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legea).
5.–Kalifikazio-epaimahaia.
5.1. Kalifikazio-epaimahaia honako hauek osatuko dute:
–Epaimahaiko burua: Fátima Sesma Vallés, Barañaingo Udaleko zinegotzia, edo hark eskuordetzen duena.
–Epaimahaikidea: Guillermo Ruano Ampudia, Barañaingo Udaleko administrari-ofiziala, edo hark eskuordetzen duena.
–Epaimahaikidea: Paula Goya Escudero, Barañaingo Udaleko Kirol Arloko administrari-ofiziala, edo hark eskuordetzen duena.
–Epaimahaikidea: Barañaingo Udaleko Langileen Batzordeko ordezkariek izendaturiko ordezkari bat.
–Ordezkoa: Barañaingo Udaleko Langileen Batzordeko ordezkariek izendaturiko ordezkari bat.
–Epaimahaikide idazkaria: Patricia Solabre Recalde, Barañaingo Udaleko aholkulari juridikoa.
–Ordezkoa: Asunción Nieto Zabala, Barañaingo Udaleko idazkaria.
5.2. Hautaprobak hasi baino lehen eratu beharko da epaimahaia.
Epaimahaia ezin izanen da eratu, ez eta jardun ere, gutxienez kideen gehiengo osoa ez badago bertan.
Kide anitzeko organoaren eraketak eta jardunak balio izateko, epaimahaiburuak eta idazkariak –edo haien ordezkoek– egon beharko dute bertan. Bigarren ordezkapen bat behar izanez gero, ordezko epaimahaikide izendatu direnak ere izan daitezke haien ordezkoak.
Epaimahaiak osatzerakoan, espezialitatearen printzipioa betetzen dela zainduko da, eta, horretarako, epaimahaikideen gehiengo osoak izan beharko du sartzeko eskatzen den ezagutza-arlo bereko titulazioa, maila akademiko berekoa edo goragokoa, eta gizonen eta emakumeen ordezkaritza orekatua lortzera joko da.
5.3. Kalifikazio-epaimahaiko kideek parte hartzeari uko egin beharko diote, eta organo deitzaileari horren berri eman, baldin eta abstenitzeko egoera batean badaude, urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23. artikuluaren arabera (Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko Legea).
Izangaiek, halaber, zilegi izanen dute epaimahaiko kideak errekusatzea, egoera horietako bat gertatzen denean.
5.4. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdiko oinarrien interpretazioari eta aplikazioari buruz sortzen diren auzi guztiak.
5.5. Epaimahaiak aholkulari espezialistei deitzen ahalko die, bere eskumeneko jarduketetatik edozeinetan laguntzeko. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko, eta haietan bakarrik emanen diote laguntza epaimahaiari.
6.–Hautapen-prozesuaren garapena.
6.1. Hautapen-prozesuaren garapena.
Deialdi honetan bi sarbide-sistema izanen dira:
A) Oposizio sistema (8 plaza): Hautapen-prozesuak fase bakarra izanen du, oposizio-fasea, non kontuan hartuko baitira kasuan kasuko lanpostuaren berariazko ezagutzak. Txanda honetan EZ da merezimendurik baloratuko.
B) Oposizio-lehiaketa sistema (1 plaza, 12.5 zenbakiduna): Hautapen-prozesuak bi fase izanen ditu: oposizio-fasea (ezagutza-probak) eta lehiaketa-fasea (merezimenduen balorazioa, deialdi honen III. eranskinean jasotako baremoaren arabera).
Bi sistemetan aldi berean parte hartzen duten izangaiek oposizio-proba berberak eginen dituzte; merezimenduak soilik oposizio-lehiaketaren sisteman baloratuko zaizkie.
6.2. Lehiaketa-fasea (lehiaketa-oposiziorako soilik): 30 puntu, gehienez.
Fase hau oposizio-lehiaketaren sistemaren bidez parte hartzen duten izangaiei baino ez zaie aplikatuko (12.5 zenbakidun plaza).
Izangaiei III. deialdi honen III. eranskinean jasotako baremoaren arabera baloratuko zaizkie merezimenduak.
Proba honen behin-behineko emaitzen kontra erreklamazioak jar daitezke 5 egun balioduneko epean, emaitzak udalaren webgunean argitaratu eta biharamunetik hasita, udalaren edozein erregistrotan eskabidea aurkeztuz.
Era berean, Administrazioak, erreklamazioak aurkezteko ezarritako epean, ofizioz zuzentzen ahalko ditu izangaiei emandako behin-behineko puntuazioan hautemandako akatsak.
Izangaiek eskaerak aurkezteko epearen barruan alegatu eta justifikatu ez dituzten merezimendu berriak ez dira inoiz kontuan hartuko.
Erreklamazioak aurkezteko epea bukatutakoan eta haiek ebatzitakoan, merezimenduen behin betiko balorazioa argitaratuko da.
6.3. Oposizio-fasea (sistema guztietarako): 70 puntu, gehienez.
6.3.1. Oposizioak 2 proba izanen ditu, egun berean edo egun desberdinetan egiten ahal direnak. Oposizio-fasean ariketei gehienez ere 70 puntu emanen zaizkie.
Izangai guztiek –parte hartzeko sarbide-sistema gorabehera– oposizio-proba berberak eginen dituzte, eta baldintza berberetan.
Onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpenean zehaztuko da oposizioko lehen proba non, noiz eta zer ordutan eginen den.
6.3.2. Lehenbiziko proba, gehienez ere 10 puntu:
Teorikoa izanen da; 80 galderari (test motakoak) erantzun beharko zaie idatziz, hizkuntza-gaitasunari, zenbakizko gaitasunari, ortografiari eta pertzepzioko trebetasunari buruz. Galdera bakoitzak zenbait erantzun izanen ditu aukeran, baina bat bakarra izanen da zuzena.
Proba hasi baino lehen, zehaztuko dira proba baloratzeko irizpidea eta erantzun okerren penalizazioa.
Ariketan gehienez ere 10 puntu lor daitezke. Bazterturik geldituko dira ariketan gutxienez 5 puntu lortzen ez dituztenak.
6.3.3. Bigarren proba, gehienez ere 60 puntu:
Test motako galde-sorta teoriko-praktiko bati erantzun beharko zaio idatziz, deialdiaren II. eranskinean (I. zatian eta II. zatian) ageri diren gaiei buruz. Aukera batzuk eskainiko dira galdera bakoitzari erantzuteko, baina bakarra izanen da zuzena.
Ariketa honetan gehienez 60 puntu lor daitezke. Bazterturik geldituko dira ariketan gutxienez 30 puntu lortzen ez dituztenak.
Ariketa hasi baino lehen, kalifikazio-epaimahaiak zehaztuko du zenbat iraunen duen ariketa bakoitzak.
Kalifikazio-epaimahaiak proba egiteko beharrezko deritzon laguntza teknikoa eskatzen ahalko du.
6.4. Deialdia eta agerraldia.
Antolaketa-kontuak direla eta, probak egiteko deia egun eta ordu ezberdinetan egiten ahalko da, izangaien kopurua kontuan hartuta. Horretarako, argitara emanen da, webgunean, deialdiaren fitxan, gutxienez 48 orduko aurrerapenarekin, probak egitera deituta dauden izangaien zerrenda, deialdiaren tokiaren, egunaren eta orduaren berri emanez. Kasu horretan, kalifikazio-epaimahaiak ariketa desberdinak baina antzeko zailtasunekoak prestatuko ditu.
Izangai guztiek aldean izan beharko dute nortasun agiri nazionala, pasaportea edo gidabaimena. Oposiziotik baztertuak izanen dira iragarritako egunean, orduan eta tokian agertzen ez diren izangaiak edo aipatu diren agirien bidez identifikatzen ez direnak.
6.5. Behin-behineko kalifikazioak argitaratzea eta alegazioak aurkeztea.
Deialdian zehaztutako proben kalifikazioa bukatu ondoren, udalaren webguneko deialdiaren web fitxan eta Barañaingo Udalaren iragarki-taulan argitaratuko du epaimahaiak aurkeztutako izangaien zerrenda, lortutako behin-behineko kalifikazioekin, eta 5 egun balioduneko epea irekiko du interesdunek telematikoki alega dezaten eskubidekotzat jotzen duten guztia. Alegazioak aurkezteko epea bukatuta, behin betiko emaitzak argitaratuko dira.
6.6. Desgaitasuna duten pertsonentzako egokitzapenak.
Hautaprobak egiteko behar diren eta posible diren denbora eta baliabide egokitzapenak eginen dira desgaitasun aitorturen bat duten izangaientzat, eskaeran hala eskatzen badute.
7.–Gainditu dutenen zerrenda.
Hautaprobak amaitutakoan, epaimahai kalifikatzaileak bi zerrenda bereizi argitaratuko ditu Barañaingo Udalaren webgunean:
A) Oposizio sistemaren bidezko probak gainditu dituztenen zerrenda, oposizio-fasean lortutako kalifikazioekin (gehienez 70 puntu), lortutako puntuazioaren arabera ordenatuta eta txandaka banatuta.
B) Oposizio-lehiaketa sistemaren bidezko probak gainditu dituztenen zerrenda, lehiaketa-fasean (gehienez 30 puntu) eta oposizio-fasean (gehienez 70 puntu) lortutako kalifikazioekin, bai eta azken puntuazio osoa ere (gehienez 100 puntu), lortutako guztizko puntuazioaren arabera ordenatuta.
Bi sistemen bidez aldi berean parte hartu duten izangaiak bi zerrendetan agertuko dira, sistema bakoitzari dagozkion puntuazioekin.
Epaimahaiak zerrenda horiek organo eskudunari helaraziko dizkio, plaza hutsak hautatzeko izapideak egin ditzan.
7.2. Berdinketak hausteko irizpideak.
Azkeneko emaitzan berdinketarik izanez gero, bigarren proban puntu gehien lortzen dutenek izanen dute lehentasuna.
Berdinketak segitzen badu, kalifikazio-epaimahaiak jendaurrean eginen duen zozketa bakar baten bidez ebatziko da.
8.–Plaza hutsak aukeratzea.
8.1. Organo eskudunak deia eginen du plaza hutsak aukeratzeko ekitaldirako, argitaratuz aukeratu beharreko plazak, izangaien zerrenda (plaza hutsak hautatzeko lehentasun ordenan, txanden eta puntuazioaren arabera) eta plazak hautatzeko epea.
Informazio hori jendaurrean jarriko da udalaren webgunean.
Ondoren, izangaiek jakinaraziko dute, horretarako ezarritako epearen barrenean, zer plaza huts nahiago duten.
8.1.1. Plaza hutsak aukeratzeko berariazko arauak:
–Probak bakarrik oposizio sistemaren bidez egin eta gainditu dituztenek sistema horren bidez deitutako 8 plazetako edozein eskuratzen ahal dute.
–Probak bakarrik oposizio-lehiaketaren sistemaren bidez egin eta gainditu dituztenek ezin izanen dute eskuratu 12.5 plaza baino.
–Probak aldi berean bi sistemen bidez (oposizioa eta oposizio-lehiaketa) egin eta gainditu dituzten pertsonek berariaz adierazi beharko dute, ezarritako epean, zein plazaren alde eginen duten: oposizio-lehiaketa bidezko 12.5 plaza, ala oposizio bidezko 8 plazetako bat.
–Plaza bakarra eskuratzen ahal dute.
–Bi zerrendetan agertzen den izangai batek sistemetako batean plaza aukeratzen duenean, automatikoki galduko du beste sisteman plazarik eskuratzeko eskubidea; horrekin batera, dagokion zerrendan gainditu duen hurrengo izangaiak hartuko du hark zuen lekua hurrenkeran.
–Probak aldi berean bi sistemen bidez gainditutako izangairen batek ez badu lehentasunik adierazten ezarritako epean, zerrendetan duen posizio onenaren arabera legokiokeen plaza aukeratu duela ulertuko da.
8.2. Plaza hutsak hautatzerakoan, %33ko edo hortik gorako desgaitasun aitortua duten izangaiek lehentasuna izanen dute gainerako izangaien aurretik, kontuan hartu gabe zein txandaren bidez hartu duten parte.
Aurrekoa gorabehera, desgaitasuna duen izangairen bat baldin badago, eta desgaitasun horrek eragina badu plaza batean edo bestean jarduteko, plazak banatzen hasi aurretik, desgaitasunarekin hobekien egokitzen dena eskainiko zaio, balorazio eta orientazio talde eskudunak horren gainean egiten duen txostena aztertu eta gero.
8.3. Era berean, genero-indarkeriaren biktima diren emakumeek, hautapen-probak gaindituz gero, lehentasuna izanen dute gainerako izangaien aurretik plaza hutsak aukeratzeko orduan, deusetan galarazi gabe desgaitasuna duten pertsonentzat ezarritako lehentasun-ordena.
9.–Izendapen- edo kontratazio-proposamena eta agirien aurkezpena.
9.1. Behin plaza hutsak hautatzeko izapidea bukaturik, epaimahaiak organo eskudunari igorriko dio, espediente osoarekin batera, izangaiak izendatzeko proposamena. Proposamenean egonen dira, puntuazio handiena izateagatik, eskainitako plaza kopuruan sartzen diren izangaiak.
Izendapen-proposamen hori argitara emanen da Barañaingo Udalaren webgunean (deialdiaren fitxan) eta iragarki-taulan.
9.2. Proposatutako izangaiek honako dokumentu hauek aurkeztu beharko dituzte, 10 egun balioduneko epean, udalaren webgunearen deialdiaren web fitxan eta Barañaingo Udalaren iragarki-taulan izendapen-proposamena argitaratzen den egunetik hasita:
a) Nortasun agiri nazionalaren fotokopia, edo izangaiaren nazionalitatea eta nortasuna frogatzen dituen beste agiri baliokideren batena.
b) Txosten mediko ofiziala, frogatzen duena ez dutela karguaren eginkizunetan aritzea eragozten dien eritasunik edo akats fisiko edo psikikorik.
c) Zinpeko deklarazioa edo deklarazio solemnea, adierazten duena ez dagoela desgaitua edo gabetua eginkizun publikoetan aritzeko eta ez dela kendua izan administrazio publiko baten zerbitzutik.
d) Zina edo hitzematea, adierazten duena Nafarroako Foru Araubidea errespetatuko dituela, Konstituzioari eta legeei men eginen diela, eta karguari dagozkion eginkizunak zuzen beteko dituela.
e) Sexu Delitugileen Erregistro Zentralak emandako ziurtagiri negatiboa.
Desgaitasuna alegatu duten izangaiak. Desgaitasuna deialdiko plazarekin bateragarria dela dioen egiaztagiria, balorazio eta orientazio talde eskudunek ofizioz egina. Egiaztagiri hori espedienteari erantsiko zaio.
9.3. Aski justifikaturik dauden ezinbesteko kasuetan izan ezik, agiri horiek aurkezten ez dituzten pertsonak eta, orobat, deialdiko 2. oinarrian eskatutako baldintzetako bat betetzen dutela egiaztatzen ez dutenak ezin izanen dira izendatu, eta baliorik gabe geldituko dira ordura arteko jarduketa guztiak, galarazi gabe beren eskaeraren faltsukeria dela-eta legokiekeen erantzukizuna.
9.4. Aurreko apartatuan aurreikusitako kasuan, hutsik gelditu den plaza beteko da 9. oinarrian aipatzen den izangaien zerrendaren arabera, plazaren baldintzak betetzen dituen hurrengoarekin, eta izangai horrekin erabiliko da aurreko apartatuetan adierazitako prozedura bera.
9.5. Deialdi honen xede diren plazetarako baldintzak eta betebeharrak frogatzeko agiriez gainera, besteren bat eskatzen ahal zaio izangaiari, eta hark aurkeztu beharko du.
10.–Izendapena, plaza hutsen adjudikazioa eta jabetza hartzea.
10.1. Barañaingo Udaleko funtzionario izendatuko dira (1.4, 2.4, 3.6, 3.9, 12.5, 7.31, 8.2 eta 10.10 plazak), edo Lagunak udal zerbitzuko lan-kontratudun langile finko kontratatuko da (1.5 plaza) lanpostuan aritzeko, eta plaza hutsak esleituko dira, aurreko oinarrietan ezarritakoa betetzen duten izangaiei.
10.2. Izendatua izan eta plazaren jabetza hartzeak berekin ekarriko du izendatutako pertsona plantillako funtzionario edo lan-kontratadun finko bilakatzea, eta indarreko xedapenek ezartzen dituzten eskubide eta betebehar guztiak izanen ditu. Gizarte Segurantzako araubide orokorrean alta emanen zaio, araubide horretan ezarritakoaren babesean.
Aurrekoa gorabehera, eta aplikatuz abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren bederatzigarren xedapen gehigarriaren 3. puntua (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutua), Nafarroako Administrazio Publikoen edozein montepioren eskubide pasiboen araubide batean afiliaturik badago, bi aukera izanen ditu: edo segitzea martxoaren 5eko 10/2003 Foru Legearen bidez araututako eskubide pasiboen araubidearen babespean, edo sartzea Gizarte Segurantzako araubide orokorrean.
10.3. Izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, kontuan izanik argitalpen horrek izanen dituela jakinarazpenaren ondorio berberak, hala ezartzen baitu 45. artikuluan urriaren 1eko 39/2015 Legeak (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legea).
10.4. Hautatutako izangaiak izendapen-ebazpenean finkatzen den egunean jabetuko dira plazaz.
10.5. Emandako epean, eta ezinbesteko kasuetan salbu, jabetza hartzen ez dutenek, toki erakundeko funtzionario edo lan-kontratudun langile izateko eskubide guztiak galduko dituzte. Hala bada, deialdiaren 9.4 deialdian ezarritakoari jarraikiko zaio.
10.6. Funtzionario bihurtzen diren izangaiei, lanpostuan batere aritu gabe, zuzenean eta berek eskatuta, borondatezko eszedentzia ematen bazaie jabetza hartzearen egunetik beretik, indarreko araudian ezarritako kasuetan, hutsik gelditzen den lanpostua ere deialdiaren 9.4 apartatuan xedatzen den moduan beteko da.
10.7. Aurreko bi apartatuetan aipatutako kasuetan ez da aldatuko izendapenaren aurretik egindako lanpostu hutsen hautua. Beraz, pertsona berriei egoera horien ondoriozko lanpostuak esleituko zaizkie.
10.8. Euskaraz jakin beharra duten deialdi honen xedeko plazetako batean sartzen direnek, aurrerantzean, hizkuntza hori jakitea nahitaezkoa duten plaza hutsak betetzeko deialdietan baizik ez dute parte hartzerik izanen.
Aurreikuspen hori ez da aplikatuko baldin eta, exijitutako hizkuntza kontuan hartu gabe, hautapen prozesuko emaitzak aukera ematen bazion interesdunari betebehar hori ezarrita ez zeukan plaza bat eskuratzeko.
11.–Aldi baterako kontratazioetarako izangaien zerrendak.
11.1. Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamenduaren 42. artikuluari eta oinarri honetan ezarritako prozedurari jarraikiz, honako zerrenda hauek onetsiko dira, hautapen-prozesuan parte hartu bai baina plazarik eskuratu ez duten izangaiak aldi baterako kontratatzeko:
a) Hautaprobak gaindituta ere, plazarik gabe gelditu diren izangaien zerrenda.
b) Probak gainditu ez baina hautapen-prozesuko lehen proba gainditu duten izangaien zerrenda.
c) Hautapen prozesuko lehen probarako ezarritako gehieneko puntuazioaren gutxienez %30 lortu duten izangaiak.
Organo eskudunak emandako ebazpen bidez onetsiko dira aldi baterako kontratazio-zerrendak.
Kontrataziorako deitzen diren izangaiek frogatu beharko dute, kontratua sinatzeko unean, betetzen dituztela deialdian eskatzen diren baldintzak.
11.2. Deialdian eskatutako baldintzak bete beharko dira sarrera-prozedurarako eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean, eta, orobat, prozedura horrek eta kontratazioaldiak iraun bitartean.
11.3. Aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrendak udalaren webgunean argitaratuko dira.
11.4. Gainditu arren plazarik lortu ez dutenen zerrendan, hautapen-prozesuan lortutako puntuazioaren arabera erabakiko da izangaien ordena.
Orobat, hautapen-prozesua gainditzen ez duten izangaien zerrendako ordena finkatuko da lehen proban lortutako puntuazioaren arabera, handienetik txikienera.
Aldi berean bi sistemen bidez parte hartu duten baina plazarik lortu ez duten izangaiak behin bakarrik agertuko dira plazarik gabeko gaindituen zerrendan, bi sistemetako edozeinen bidez eskuratu duten puntuaziorik handienarekin.
Berdinketarik gertatzen bada, deialdi honetan ezarritako irizpideak aplikatuko dira hura ebazteko.
11.5. Aurreko apartatuan ezarritako ordenari dagokionez, 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren zazpigarren xedapen gehigarriari jarraituko zaio. Horren arabera, aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrendetan, hiru plazatatik bat, lehena, erreserbatuko da zerrenda horretan dauden eta %33ko desgaitasuna edo handiagoa duten izangaientzat, betiere hautaprobak gainditzen badituzte eta frogatzen badute desgaitasun hori bateragarria dela bete beharreko lanarekin eta eginkizunekin, eskuratutako puntuazioa aintzat hartuta.
12.–Jarduketen publikotasuna.
Deusetan galarazi gabe Nafarroako Aldizkari Ofizialaren bidez modu ofizialean argitaratu beharreko izapideak, Barañaingo Udalaren webgunean (deialdiaren fitxan) eta iragarki-taulan argitaratuko dira proben deialdiei eta kalifikazioei buruz epaimahaiak ematen dituen ebazpenen informazioa eta haren jarduketaren gaineko informazioa, bai eta interesdunentzat jakingarri den informazio guztia ere.
13.–Errekurtsoak.
Deialdi honen aurka eta oinarrien eta aplikazio egintzen aurka, errekurtso hauetako bat aurkezten ahal da, aukeran:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza egin duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
b) Administrazioarekiko auzi errekurtsoa, zeina zuzendu beharko baitzaio administrazioarekiko auzien jurisdikzioko organo eskudunari, bi hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.
c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik hasita.
Kalifikazio-epaimahaiaren egintzen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko da, deialdia egin duen udal organoari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia jakinarazten denetik hasita.
I. ERANSKINA.–HAUTAPEN-PROZESUAN PARTE HARTZEKO ESKABIDE-EREDUA
https://www.baranain.es/eu/gaurkotasuna/lan-publikoa/
II. ERANSKINA.–GAI-ZERRENDA
I. zatia.–Gai orokorrak.
1. gaia.–Espainiako 1978ko Konstituzioa: Printzipio orokorrak. Oinarrizko eskubideak eta betebeharrak. Koroa. Gorte Nagusiak: osaera eta eginkizunak. Gobernua eta Estatuko Administrazioa. Botere judiziala. Konstituzio Auzitegia: osaera, izaera eta eskumenak.
2. gaia.–39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa.
3. gaia.–40/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzkoa: abstentzioa eta errekusazioa. Zehatzeko ahalaren printzipioak. Administrazio publikoaren erantzukizuna eta administrazio publikoen zerbitzuko agintari eta langileen erantzukizuna. Sektore publikoaren funtzionamendu elektronikoa.
4. gaia.–13/1982 Lege Organikoa, abuztuaren 10ekoa, Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzkoa: atariko titulua eta II. titulua. Nafarroaren ahalmen eta eskumenak.
5. gaia.–7/1985 Legea, apirilaren 2koa, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituena. II. titulua: udalerria, antolaketa eta eskumenak. V. titulua: Toki-erakundeei buruzko xedapen orokorrak. VII. tituluko I. kapitulua (Xedapen orokorrak): Toki-erakundeen zerbitzurako langileak. X. titulua: Biztanleria handiko udalak antolatzeko araubidea: Beharrezko udal organoen antolaketa eta funtzionamendua. XI. titulua: Zenbait arlotako arau-hauste eta zehapenen tipifikazioa toki-erakundeetan.
6. gaia.–6/1990 Foru Legea, uztailaren 2koa, Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa. Lege osoa eskatuko da, X. titulua ("Eskualdeak") izan ezik.
7. gaia.–251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, abuztuaren 30ekoa, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duena. II. titulua. Funtzionario publikoak.
8. gaia.–2/1995 Foru Legea, martxoaren 10ekoa, Nafarroako Toki Ogasunei buruzkoa: I. titulua: Nafarroako toki-ogasunen baliabideak: I. kapitulua: Baliabide motak. II. kapitulua: Ordainarazpen guztientzako xedapenak. IV. kapitulua: 7. atala. Tasak.
9. gaia.–2/1995 Foru Legea, martxoaren 10ekoa, Nafarroako Toki Ogasunei buruzkoa: II. titulua. Udal zergak.
10. gaia.–270/1998 Foru Dekretua, irailaren 21ekoa, garatzen duena Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan.
– I. kapitulua. Aurrekontuen espedienteen edukia eta aurrekontuko abiaburuak eta kontzeptuak.
- 2. atala. Aurrekontuko abiaburuak eta kontzeptuak.
–IV. kapitulua. Gastu-aurrekontua betearaztea.
- 2. atala. Gastu-aurrekontua betearazteko faseak.
- 1. azpiatala Arau orokorrak.
- 2. azpiatala Gastua baimentzea.
- 3. azpiatala. Gastuaren antolaera edo konpromisoa.
- 4. azpiatala. Betebeharraren aintzatespena eta likidazioa.
- 5. azpiatala. Ordainketa-agindua.
11. gaia.–234/2015 Foru Dekretua, irailaren 23koa, Nafarroako Toki-erakundeen Aurrekontu Egitura onesten duena.
12. gaia.–2/2018 Foru Legea, apirilaren 13koa, Kontratu Publikoei buruzkoa: Administrazio publikoen kontratuak. Administrazio publikoen kontratu guztietarako xedapenak. Kontratua prestatzeko jarduketa administratiboak. Administrazio klausula eta agindu tekniko partikularren orriak. Adjudikazio prozedurak. Publizitate arauak eta epeak. Esleipena, hobekuntza eta formalizazioa.
13. gaia.–38/2003 Lege Orokorra, azaroaren 17koa, Dirulaguntzei buruzkoa.
14. gaia.–11/2005 Foru Legea, azaroaren 9koa, Dirulaguntzei buruzkoa: atariko titulua. Xedapen orokorrak. I. titulua. Dirulaguntzak eman eta kudeatzeko prozedurak. II. titulua. Dirulaguntzak itzultzea.
15. gaia.–5/2018 Foru Legea, maiatzaren 17koa, Gardentasunari, Informazio Publikoa Eskuratzeari eta Gobernu Onari buruzkoa: xedapen orokorrak. Gardentasuna: gardentasuna jarduera publikoan eta publizitate aktiboa. Informazio publikoa eskuratzeko eskubidea: arau orokorrak, hura gauzatzeko prozedura eta aurkaratzeko araubidea. Nafarroako Gardentasunaren Kontseilua.
16. gaia.–3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa. xedapen orokorrak. Datu-babesaren printzipioak. Pertsonen eskubideak.
17. gaia.–Genero berdintasuna: 3/2007 Lege Organikoa, martxoaren 22koa, Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Eragingarrirakoa: Berdintasun printzipioa eta diskriminazioaren aurkako babesa. 17/2019 Foru Legea, apirilaren 4koa, Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunari buruzkoa.
II. zatia.–Informatika.
1. gaia.–Windows 11ri buruzko oinarrizko kontzeptuak. Mahaigaina eta haren elementuak; atazen administratzailea; Windowseko arakatzailea; kontrol-panela; gailuak eta inprimagailuak; "hasi" botoia; ataza-barra; "exekutatu" komandoa; laguntza; sarean lan egitea; erabiltzaile-kontuak.
2. gaia.–Ofimatikako tresnak: Testu prozesadoreak: oinarrizko kontzeptuak. Microsoft Word 2019, edo hortik gorakoa: laneko area; aukeren zinta; idatzi eta editatzea; testu formatua; orrialde-diseinua eta konposizioa; estiloak; txantiloiak; taulak; artxiboak administratzea; posta-konbinazioa; eremuekin lan egitea; inprimatzea.
3. gaia.–Ofimatikako tresnak: Kalkulu-orriak: oinarrizko kontzeptuak. Microsoft Excel 2019 edo hortik gorakoa: oinarrizko kontzeptuak; laneko liburuak; orriak; gelatxoak; gelatxoak hautatzea eta komandoak; datuak sartzea; formulak eta loturak sortzea; funtzioak erabiltzea; orrialde-diseinua eta konposizioa; kalkulu-orri bat editatzea; formatuak; grafikoak; inprimatzea.
4. gaia.–Ofimatikako tresnak: Datu-baseak: funtsezko kontzeptuak. Microsoft Access 2019 edo hortik gorakoa: oinarriak; taulak; kontsultak; formularioak; txostenak; inprimatzea.
5. gaia.–Ofimatikako tresnak: posta elektronikoaren kudeatzailea (Outlook 2019 edo hortik gorakoa).
6. gaia.–INCIBEren gida: "Ciber amenazas contra entornos empresariales"
3.6, 3.10 eta 5) apartatuak/puntuak izan ezik
7. gaia.–"Protección de Datos y Administración Local":
https://www.aepd.es/sites/default/files/2019-09/guia-proteccion-datos-administracion-local.pdf
Oharra: gai guztiak eskatuko dira deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean indarrean dagoen legediaren arabera.
III. ERANSKINA.–MEREZIMENDUAK BALORATZEKO BAREMOA
a) Administrazio publikoetan eginiko zerbitzuak:
1. Edozein administrazio publikotan, deialdian eskaintzen den lanpostu berean edo gisako batean egindako zerbitzuak: 1 puntu urteko.
2. Edozein administrazio publikotan, deialdikoa ez beste lanpostuetan egindako zerbitzuak: 0,50 puntu urteko.
3. Enpresa pribatuetan, deialdian eskaintzen den lanpostu berean edo gisako batean egindako zerbitzuak: 0,25 puntu urteko.
Oharrak:
1. Urteen kopurua osoa ez bada, zerbitzuan egindako aldiari proportzioan dagokion puntuazioa emanen da.
2. Gehienez 20 puntu emanen dira a) apartatu honetan.
3. Lanaldi partzialean egindako zerbitzuen kasuan, behar den zatia kenduko da.
4. Ez dira baloratuko deialdia argitaratu ondoren egindako zerbitzuak.
b) Frantsesa, ingelesa edo alemana jakiteagatik (Europar Batasuneko laneko hizkuntzak diren aldetik): 2 puntu gehienez, hizkuntza horietako bakoitzeko.
Oharrak:
–Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren C1 mailaren pareko jakite-maila egiaztatzen duen titulu edo ziurtagiria duenari aurreko ataletan hizkuntza bakoitzarentzat ezarritako baloraziorik handiena emanen zaio.
–Titulu edo ziurtagiri hori izan ezean, Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren A1 mailaren pareko titulu edo ziurtagiri bat izanez gero, gehienez eman daitekeen puntuazioaren 1/5 jasoko da; A2 mailaren parekoa izanez gero, 2/5; B1 mailaren parekoa izanez gero, 3/5; eta, B2 mailaren parekoa izanez gero, 4/5.
–Euskara merezimendu gisa baloratzean, Nafarroako Gobernuak antolatutako ikastaroetan gainditutako urrats bakoitzagatik, gehienez eman daitekeen puntuazioaren 1/12 emanen da.
c) Euskaraz jakiteagatik: 2,5 puntu, gehienez.
Oharrak:
–Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren C1 mailaren pareko jakite-maila egiaztatzen duen titulu edo ziurtagiria duenari aurreko ataletan hizkuntza bakoitzarentzat ezarritako baloraziorik handiena emanen zaio.
–Titulu edo ziurtagiri hori izan ezean, Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren A1 mailaren pareko titulu edo ziurtagiri bat izanez gero, gehienez eman daitekeen puntuazioaren 1/5 jasoko da; A2 mailaren parekoa izanez gero, 2/5; B1 mailaren parekoa izanez gero, 3/5; eta, B2 mailaren parekoa izanez gero, 4/5.
–Euskara merezimendu gisa baloratzean, Nafarroako Gobernuak antolatutako ikastaroetan gainditutako urrats bakoitzagatik, gehienez eman daitekeen puntuazioaren 1/12 emanen da.
Iragarkiaren kodea: L2606055
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
