2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
BARAÑAIN
Lekualdatze-lehiaketa, administrari-ofizialaren bederatzi lanpostu betetzeko
Tokiko Gobernu Batzarrak, 2026ko apirilaren 15ean hartu erabakiaren bidez, onetsi zuen deialdi bat, lekualdatze-lehiaketa bidez bete daitezen administrari-ofizialaren bederatzi plaza, destinoa dutenak Barañaingo Udalean eta haren erakunde autonomoetan.
Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.
Barañainen, 2026ko apirilaren 20an.–Alkate udalburua, María Lecumberri Bonilla.
Deialdia eginen da bat etorriz aplikatu beharreko arauekin eta oinarri hauetan ezartzen denarekin:
OINARRIAK
1.–Deialdiaren xedea.
1.1. Deialdi honen xedea da administrari-ofizialaren bederatzi plaza huts betetzea, lekualdatze-lehiaketa bidez; zenbaki eta ezaugarri hauek dituzte Barañaingo Udalaren eta haren erakunde autonomoen 2025eko plantilla organikoan:
Deialdiko plazen ezaugarriak:
PLAZA | ALORRA | SARBIDEA | ARAUBIDE JURIDIKOA | OSAGARRIAK | HIZKUNTZA ESKAKIZUNA |
1.4 | Alkatetza eta Idazkaritza | Oposizioa | Funtzionarioa | Lanpostukoa (%17,43) eta mailakoa (%12) | - |
2,4 | Giza baliabideak | Oposizioa | Funtzionarioa | Lanpostukoa (%17,43) eta mailakoa (%12) | - |
3,6 | Ekonomia eta Ogasuna | Oposizioa | Funtzionarioa | Lanpostukoa (%17,43) eta mailakoa (%12) | - |
3,9 | Ekonomia eta Ogasuna | Oposizioa | Funtzionarioa | Lanpostukoa (%17,43) eta mailakoa (%12) | Euskara (B2) |
12.5 | Modernizazioa eta Herritarrentzako Arreta (HAB) | Oposizio-lehiaketa | Funtzionarioa | Lanpostukoa (%17,43) eta mailakoa (%12) | - |
7,31 | Hirigintza eta Ingurumena | Oposizioa | Funtzionarioa | Lanpostukoa (%17,43) eta mailakoa (%12) | - |
8,2 | Kultura | Oposizioa | Funtzionarioa | Lanpostukoa (%17,43) eta mailakoa (%12) | Euskara (B2) |
10.10 | Gizarte-ongizatea | Oposizioa | Funtzionarioa | Lanpostukoa (%17,43) eta mailakoa (%12) | Euskara (B2) |
1.5 | Lagunak udal zerbitzua | Oposizioa | Lan-kontratudun finkoa | | Euskara (B2) |
Lekualdatze-lehiaketetan eta kategoriaz igotzeko lehiaketetan, deialdiaren xede diren plazak gero osatzen ahalko dira beste plaza huts batzuekin, hots, honako hauekin: kalifikazio-epaimahaiak deialdia egin duen organoari igortzen dionean aipatutako araudiaren 40. artikuluaren a) eta c) letretako lehen paragrafoko zerrenda, egun horretan hutsik dauden plazekin. Hori guztia, jarraikiz azaroaren 6ko 215/1985 Foru Dekretuaren 26. artikuluari (foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoetako lanpostuak betetzeko erregelamendua).
Era berean, lekualdatze-lehiaketetan, deialdiaren xede izanen dira, batetik, hasieran deialdian sartutako lanpostuak eta, hala badagokio, aurreko apartatuan aipatzen den kopurua handitzearen ondoriozkoak, eta, bestetik, lehiaketan beste lanpostu bat lortzen duten izangaiek hutsik uzten dituztenak.
Lekualdatze-lehiaketa gauzatuko da honako araudian xedatutakoaren arabera: 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, abuztuaren 30ekoa, onesten duena Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina; 1/2025 Foru Legea, maiatzaren 7koa, onesten dituena Nafarroako administrazio publikoetan behin-behinekotasuna murrizteko langileen arloko aparteko eta premiazko neurriak; 113/1985 Foru Dekretua, ekainaren 5ekoa, onesten duena Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua; 215/1985 Foru Dekretua, azaroaren 6koa, onesten duena Nafarroako Administrazio Publikoetako lanpostuak betetzeko erregelamendua; aplikatzekoak diren gainerako arauak; eta deialdi honen oinarriak.
1.2. Lanpostuaren eginkizunak.
Deialdi honen bidez izendatzen diren izangaiak beteko dituzte bere lanpostuari dagozkion eginkizunak, eta izanen dituzte dagozkion eskubideak eta betebeharrak, hots, abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuan eta hura garatzeko araudian ezarritako eskubideak eta betebeharrak (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina) eta sailkatuta geldituko da ezaugarri teknikoen taulan zehazten den mailan, foru lege horretan ezarritako mailen artetik.
Izendatutakoek bere titulazioarekin bat datozen eginkizunak eta zereginak beteko dituzte Barañaingo Udalean eta haren erakunde autonomoetan.
1.3. Lanpostuak C mailakoak dira eta horri dagozkion ordainsariak izanen ditu, eta plantilla organikoan zehazten diren osagarriak gehituko zaizkie.
2.–Baldintzak.
2.1. Izangai guztiek bete beharreko baldintzak.
Indarrean den araudian xedatutakoaren arabera, lekualdatze lehiaketa honetan parte hartu ahal izateko, honako baldintza hauek bete beharko dira, eskabideak aurkezteko epearen azken egunean eta esleitutako plazaz jabetzeko orduan:
a) Barañaingo Udaleko edo haren erakunde autonomoetako langile finkoa izatea, eta jardunean, zerbitzu berezietan edo eszedentzia berezian egotea.
b) C mailan edo taldean egotea, zehazki administrari-ofizialaren lanpostuan.
c) Hizkuntza eskakizuna duten plazetan aritzeko, euskarazko B2 mailaren titulua edo baliokidea edukitzea.
Lehiaketa honetan parte hartzeak ez du inolaz ere ekarriko aldatzea parte hartu aurretik lehiakideek zuten araubide juridikoa.
Plaza erreserbarik gabe borondatezko eszedentzian edo nahitaezko eszedentzian dauden funtzionarioek zilegi izanen dute lehiaketan parte hartzea, baldin eta deialdiak eskatzen dituen baldintzak betetzen badituzte; horrela, berriz sartuko dira jarduneko zerbitzuan, eta plaza behin betiko esleituko zaie.
2.2. Aurreko baldintzak deialdiaren 3. oinarrian ezarritako epean eta eran frogatu beharko dira. Baldintza horiek eskaerak aurkezteko epea amaitzen den egunean bete behar direla ulertuko da. 2. oinarri honen 1. apartatuan aipatutako baldintzak, gainera, hautapen prozedurak irauten duen bitartean ere bete beharko dira. Hautapen prozedura izendapenarekin bukatuko dela ulertuko da.
2.3. Euskaraz jakitea: B2 maila.
Euskarazko B2 jakite-maila ezarrita duen plaza elebidun bat eskuratu nahi izanez gero, beharrezkoa izanen da aipatu maila egiaztatzen duen titulu edo ziurtagirietako bat izatea, Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren arabera (titulu edo ziurtagiri horiek zehaztu dira Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak irailaren 13an emandako 210/2010 Ebazpenean), edo ofizialki horien baliokidetzat hartzen den titulazioa.
2.4. Sexu delituen ziurtagiria
Uztailaren 28ko 26/2015 Legearen arabera (Haurrak eta Nerabeak Babesteko Sistema aldatzen duen Legea), adingabeekin ohiko harremana duten lanpostuetan aritzeko baldintza da ez egotea epai irmo baten bidez kondenatua sexu askatasunaren eta sexu ukigabetasunaren aurkako delitu batengatik, ezta gizakien salerosketarengatik ere.
Baldintza hori frogatuko da ziurtagiri bat eskatuta Sexu Delitugileen Erregistro Zentralari, zeina arautu baitzen abenduaren 11ko 1110/2015 Errege Dekretuaren bidez, edo, bestela, aurkeztu beharko da erregistro horrek emandako ziurtagiri negatiboa.
3.–Eskabideak, tasak, eta eskabidearekin batera aurkeztu beharreko agiriak.
3.1. Eskabideak aurkezteko epea.
Hamar egun naturaleko epean aurkeztu beharko dira deialdian parte hartzeko eskaerak, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Eskabideak aurkezteko epea ezin izanen da luzatu.
3.2. Eskabidea aurkeztea eta formalizatzea.
Deialdian parte hartzeko eskabideak Barañaingo Udalaren Erregistro Orokorrean aurkeztu beharko dira (Udaletxeko plaza, z.g.), Herritarren arretarako bulegoan, goizeko 08:30etik 14:00etara, DNI-e edo CL@VE ziurtagiri digitalaren bidez. Hori guztia, bat etorriz urriaren 1eko 39/2015 Legearen 14.2.e artikuluan xedatutakoarekin (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen Legea).
Eskabideak eredu baten araberakoak izan behar dira, zeina eskura baitago https://www.baranain.es/eu/gaurkotasuna/lan-publikoa/ helbidean, bai eta www.baranain.eus webgunean ere.
Parte hartzeko eskabidean, izangaiek adierazi beharko dute baldintza guztiak betetzen dituztela eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean.
3.3. Eskabidearekin batera, alegatutako merezimenduen zerrenda aurkeztu behar da, II. eranskinean aipatzen den baremoari jarraikiz sailkatuak, bai eta haien frogagiriak ere, behar bezala kautotuak. Barañaingo Udalaren esku dauden dokumentuak ez dira aurkeztu beharko; kasu horretan, izangaiak merezimenduak aipatuko ditu, dokumentatu beharrik gabe.
Aski izanen da agirien kopia soilak aurkeztea, baina aurkeztutako datuak edo agiriak ez-zuzenak edo faltsuak badira, behar diren erantzukizun penal, zibil edo administratiboak eskatuko dira.
4.–Izangaien onarpena.
4.1. Eskabideak aurkezteko epea bukaturik, izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onetsi, eta aginduko da argitara dadila deialdiaren web fitxan (udalaren webgunean), baita Barañaingo Udaleko iragarki-taulan ere.
Izangai bazterturik ez badago, zuzenean onetsiko da onartuen behin betiko zerrenda, eta argitara emanen da Barañaingo Udalaren iragarki-taulan eta deialdiaren web-fitxan (udalaren atarian).
4.2. Izangai baztertuek bost egun balioduneko epea izanen dute erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, haiek zuzentzeko. Epe hori zenbatzen hasiko da behin-behineko zerrenda Barañaingo Udalaren iragarki-taulan eta deialdiaren web-fitxan (udalaren atarian) argitaratu eta biharamunetik aitzina.
4.3. Erreklamazioak aurkezteko epea igarota eta horiek ebatzita, onartutakoen eta baztertutakoen behin betiko zerrenda onetsiko da, eta aginduko da argitara dadila Barañaingo Udalaren web-orrian eta iragarki-taulan.
4.4. Onartuen zerrendan agertzeak ez du esan nahi bertan ageri direnei aitortzen zaienik betetzen dituztela ebazpen honen bidez iragartzen den prozeduran eskatutako baldintzak. Baldin eta hautapen prozesua gainditu ondoren, izangaiek aurkeztu beharreko agiriak aztertzen direnean, egiaztatzen bada ez dutela baldintzaren bat betetzen, interesdunek prozedura honetan parte hartzeagatik izaten ahal dituzten eskubide guztiak galduko dituzte, galarazi gabe faltsukeria dela-eta legozkiekeen erantzukizun penal, zibil edo administratiboak.
4.5. Izangai onartu eta baztertuen zerrendak argitaratzearekin, egintzat joko da interesdunei egin beharreko jakinarazpena, urriaren 1eko 39/2015 Legearen 40. artikuluan ezarritako ondorioetarako (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legea).
5.–Kalifikazio-epaimahaia.
5.1. Kalifikazio-epaimahaia honako hauek osatuko dute:
–Epaimahaiko burua: Fátima Sesma Vallés, Barañaingo Udaleko zinegotzia, edo hark eskuordetzen duena.
–Epaimahaikidea: Óscar Alcalá Liberal, Barañaingo Udaleko Hirigintza Alorreko Lantaldearen arduraduna, edo hark eskuordetzen duena.
–Epaimahaikidea: Paula Goya Escudero, Barañaingo Udaleko Kirol Arloko administrari-ofiziala, edo hark eskuordetzen duena.
–Epaimahaikidea: Barañaingo Udaleko Langileen Batzordeko ordezkariek izendaturiko ordezkari bat.
–Ordezkoa: Barañaingo Udaleko Langileen Batzordeko ordezkariek izendaturiko ordezkari bat.
–Epaimahaikide idazkaria: Patricia Solabre Recalde, Barañaingo Udaleko aholkulari juridikoa.
–Ordezkoa: Asunción Nieto Zabala, Barañaingo Udaleko idazkaria.
5.2. Izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrendak argitaratu baino lehen eratu beharko da epaimahaia.
Epaimahaia ezin izanen da eratu, ez eta jardun ere, gutxienez kideen gehiengo osoa ez badago bertan. Horrez gain, kide anitzeko organoaren eraketak eta jardunak balio izateko, epaimahaiburuak eta idazkariak –edo haien ordezkoek– egon beharko dute bertan. Bigarren ordezkapen bat behar izanez gero, ordezko epaimahaikide izendatu direnak ere izan daitezke haien ordezkoak.
Epaimahaiak osatzerakoan, espezialitatearen printzipioa betetzen dela zainduko da, eta, horretarako, epaimahaikideen gehiengo osoak izan beharko du sartzeko eskatzen den ezagutza-arlo bereko titulazioa, maila akademiko berekoa edo goragokoa, eta gizonen eta emakumeen ordezkaritza orekatua lortzera joko da.
5.3. Kalifikazio-epaimahaiko kideek parte hartzeari uko egin beharko diote, eta organo deitzaileari horren berri eman, baldin eta abstenitzeko egoera batean badaude, urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23. artikuluaren arabera (Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko Legea).
Izangaiek, halaber, zilegi izanen dute epaimahaiko kideak errekusatzea, egoera horietako bat gertatzen denean.
5.4. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdiko oinarrien interpretazioari eta aplikazioari buruz sortzen diren auzi guztiak.
5.5. Epaimahaiak aholkulari espezialistei deitzen ahalko die, bere eskumeneko jarduketetatik edozeinetan laguntzeko. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko, eta haietan bakarrik emanen diote laguntza epaimahaiari.
6.–Prozeduraren garapena.
6.1. Lehiaketa honetan, epaimahaiak izangaien merezimenduak baloratuko ditu II. eranskinean jasotako baremoaren arabera.
6.2. Merezimendu guztiak agiri bidez alegatu eta frogatuko ditu izangai bakoitzak, lekualdatze lehiaketa honetan parte hartzeko eskabidea aurkeztean.
Izangaiek alegatutako merezimenduen gaineko azalpen eta datu osagarriak eskatzen ahal ditu epaimahaiak.
6.3. Epaimahaiak inola ere ezin izanen du frogatutzat hartu aurkeztu ez den eta agiri batez frogatu ez den merezimendurik, eta ezin izanen du eman, atal bakoitzeko, adierazitako gehieneko puntuazioa baino puntu gehiago.
6.4. Merezimenduen kalifikazioa bukatu ondoren, epaimahaiak argitara emanen du Barañaingo Udalaren iragarki-taulan izangai bakoitzak lortutako puntuazioa, eta bost egun balioduneko epea irekiko du, merezimenduen balorazioaren gainean eskubideko jotzen duten guztia alega dezaten.
6.5. Erreklamazioak aurkezteko epea igarota eta epaimahaiak haiek ebatzita, izangaien behin betiko zerrenda puntuazioak adierazita argitaratuko da udalaren webgunean eta iragarki-taulan.
7.–Izangaien zerrenda, lortutako puntuazioaren araberakoa.
Epaimahaiak izangai guztien puntuazioa jasoko du, eta lortutako puntuazioaren arabera ordenatutako zerrenda bidaliko dio alkate-udalburuari, zeinak, dena onbidean, dagokion ebazpena emango baitu, eta aginduko baitu zerrenda argitara eman dadila Barañaingo Udaleko iragarki-taulan eta deialdiaren fitxan (webgunean).
Lekualdatze-lehiaketak ebatzita hutsik gelditzen diren plazak funtzio publikoan sartzeko deialdietan sartuko dira.
8.–Plaza hutsak aukeratzea.
8.1. Organo eskudunak dei eginen du plaza hutsak aukeratzeko ekitaldirako, argitaratuz aukeratu beharreko plazak, izangaien zerrenda (plaza hutsak hautatzeko lehentasun ordenan, puntuazioaren arabera) eta plazak hautatzeko epea.
Informazio hori argitara emanen da udalaren webgunean eta iragarki-taulan.
Ondoren, izangaiek komunikatuko dute, bost eguneko epean, zer plaza huts nahiago duten.
9.–Izendapen-proposamena eta agirien aurkezpena.
9.1. Behin plaza hutsak hautatzeko izapidea bukaturik, epaimahaiak organo eskudunari igorriko dio, espediente osoarekin batera, izangaiak izendatzeko proposamena. Proposamenean egonen dira, puntuazio handiena izateagatik, eskainitako plaza kopuruan sartzen diren izangaiak.
Izendapen-proposamen hori argitara emanen da Barañaingo Udalaren web-orrian (deialdiaren fitxan) eta iragarki-taulan.
9.2. Izendatuek hamar egun naturaleko epea izanen dute lanpostuaz jabetzeko, izendapena jakinarazten zaienetik, salbu eta organo deitzaileak izendapenean egun jakin bat ezartzen badu horretarako.
9.3. Aipatu epean eta aski justifikaturiko ezinbesteko kasuetan salbu, ulertuko da jabetza hartzen ez duten izangaiek uko egiten dietela lehiaketaren jarduketatik sortutako eskubideei, eta hala izanik, aurreko oinarrian adierazi zerrendan hurrengoa den izangaiarekin beteko da plaza.
10.–Jarduketen publikotasuna.
Deusetan galarazi gabe Nafarroako Aldizkari Ofizialaren bidez modu ofizialean argitaratu beharreko izapideak, Barañaingo Udalaren web-orrian (deialdiaren fitxan) eta iragarki-taulan argitaratuko dira proben deialdiei eta kalifikazioei buruz epaimahaiak ematen dituen ebazpenen informazioa eta haren jarduketaren gaineko informazioa, bai eta interesdunentzat jakingarri den informazio guztia ere.
11.–Errekurtsoak.
Deialdi honen aurka eta oinarrien eta aplikazio egintzen aurka, errekurtso hauetako bat aurkezten ahal da, aukeran:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza egin duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
b) Administrazioarekiko auzi errekurtsoa, zeina zuzendu beharko baitzaio administrazioarekiko auzien jurisdikzioko organo eskudunari, bi hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.
c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik hasita.
Kalifikazio-epaimahaiaren egintzen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko da, deialdia egin duen udal organoari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia jakinarazten denetik hasita.
I. ERANSKINA.–HAUTAPEN-PROZESUAN PARTE HARTZEKO ESKABIDE-EREDUA
https://www.baranain.es/eu/gaurkotasuna/lan-publikoa/
II. ERANSKINA.–MEREZIMENDUAK BALORATZEKO BAREMOA
a) Antzinatasuna deialdiaren xede den lanpostuan, dagokion administrazioan, 1 puntu urteko: gehienez 40 puntu.
Oharrak:
1) Urteen kopurua osoa ez bada, egindako zerbitzualdiari proportzioan dagokion puntuazioa emanen da.
2) Deialdia argitaratu ondoren emandako zerbitzuak ez dira baloratuko.
b) Frantsesez, ingelesez edo alemanez jakitea (Europar Batasuneko laneko hizkuntzak diren aldetik): 2 puntu gehienez, hizkuntza horietako bakoitzeko.
c) Euskaraz jakitea: 2,76 puntu, gehienez.
Oharrak:
1) Apartatu honetan alegatutako merezimenduak baloratuko dira lanpostuaren edukiarekin zerikusia badute soilik.
2) Balorazio horretatik kanpo geldituko dira euskara jakitea nahitaezkoa duten plazak.
Iragarkiaren kodea: L2606054