1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
ENKANTEA, Lizarrako ondasun higiezin batena.
Nafarroako Foru Ogasunaren Derrigorrezko Diru-bilketaren Atalean bideratutako premiamendu-espediente administratibo baten barruan, Nafarroako Foru Ogasuneko Diru-bilketa Zerbitzuko zuzendariak, 2026ko martxoaren 20an, erabaki zuen behean azaltzen den ondasun higiezin enbargatua enkante bidez saltzea. Enkantea Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentziaren Enkanteen Atarian eginen da.
Nafarroako Foru Komunitateko Diru-bilketaren Erregelamenduaren 135. artikuluan eta aipatu erabakian xedatutakoa betez, iragarki bat argitaratzen da Estatuko Aldizkari Ofizialean, bai eta iragarki hau ere, eta honako hau ohartarazten zaie enkantean parte hartu nahi dutenei:
1. Enkante administratiboaren iragarkia, erreferentzia-zenbakia: 01358.
2. Helbide elektronikoa:
https://subastas.boe.es/ges/detalleSubasta.php?idSub=SUB-RC-2026-3100200101358
Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentziaren Enkanteen Atariaren helbide elektroniko horretan jasota daude enkantearen eta enkantean jarriko den ondasunaren funtsezko datuak.
3. Helbide elektroniko horretan adierazitako egunean hasiko da enkantea. Irekitzen denetik, eskaintza elektronikoak egiten ahalko dira hogei egun naturalean, enkanteen atari horretan.
4. Ondasunak adjudikatzeko aktaren ziurtagiria egin aurretik edo, hala dagokionean, salmentaren eskritura publikoa eman aurretik behar bezala justifikatzen bada ordaindu direla zorra, berandutze-interesak eta prozeduraren kostuak, enkantea bertan behera geratuko da.
5. Enkantean jarriko den ondasuna:
–Lote bakarra:
Finka: 8638.
Udalerria/atala: LIZARRA.
Erregistro kode bakarra: 31009000069154.
Finkaren hitzez hitzeko deskribapena.
Hirikoa: hamalau zenbakia. Lurgaineko hirugarren solairuko pisua, ezkerraldean –kokatua dagoen kaletik begiratuta–, Curtidores kaleko hogei zenbakiko etxean, Lizarrako Curtidores kaleko hemezortzi, hogei eta hogeita bi zenbakietan dauden hiru etxek osatzen duten eraikinean; hirurogeita hamabi koma laurogei metro karratuko azalera eraikia du, eta hirurogeita hiru koma hirurogeita hemezortzi metro karratuko azalera erabilgarria. Sukalde-jangela, hiru logela, atondoa eta dutxadun komuna ditu. Mugakideak, kaletik eraikinera begiratuta: eskuinean, eskailera zuloa eta solairu bereko eskuinaldeko pisua; ezkerrean, hogeita bi zenbakia duen etxea, kale berekoa; barrenean, esparru komuna; eta aurrean, Curtidores kalea. Hogeita lauren zatiezin bateko kuota du.
Katastrokoa:
5. poligonoa, 24. lurzatia, 1. azpieremua, 5. hiri-unitatea. Curtidores kalea 20, 2. eskuina. Etxebizitza.
Katastroko erreferentzia: 310000000001807384JA.
%12,74. 5. poligonoa, 24. lurzatia, 2. azpieremua, 1. eta 2. hiri-unitateak. A.g. Zoladura eta lurzorua.
Katastroko erreferentzia: 310000000002330064IJ.
6. Iragarki honetan eta Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentziaren Enkanteen Atarian aurreikusita ez dagoen guztian, egintza arautzen duten legezko eta erregelamenduzko xedapenetan ezarritakoari jarraituko zaio.
Argibide gehiago nahi izanez gero, harremanetan jarri Derrigorrezko Diru-bilketaren Ataleko langileekin (telefono zk.: 848 428693, helbide elektronikoa: recaudacion.ejecutiva@navarra.es).
Iruñean, 2026ko maiatzaren 7an.–Derrigorrezko Diru-bilketaren Ataleko burua, Sonia Ruiz Millán.
Iragarkiaren kodea: F2606790