93. ALDIZKARIA - 2026ko maiatzaren 14a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

ENKANTEA, Garesko ondasun higiezin batena.

Nafarroako Foru Ogasunaren Derrigorrezko Diru-bilketaren Atalean bideratutako premiamendu-espediente administratibo baten barruan, Nafarroako Foru Ogasuneko Diru-bilketa Zerbitzuko zuzendariak, 2026ko otsailaren 5ean, erabaki zuen behean azaltzen den ondasun higiezin enbargatua enkante bidez saltzea. Enkantea Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatuko Agentziaren Enkanteen Atarian eginen da.

Nafarroako Foru Komunitateko Diru-bilketaren Erregelamenduaren 135. artikuluan eta aipatu erabakian xedatutakoa betez, iragarki bat argitaratzen da Estatuko Aldizkari Ofizialean, bai eta iragarki hau ere, eta honako hau ohartarazten zaie enkantean parte hartu nahi dutenei:

1. Enkante administratiboaren iragarkia, erreferentzia-zenbakia: 00677.

2. Helbide elektronikoa:

https://subastas.boe.es/ds.php?id=SUB-RC-2026-3100200100677

Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentziaren Enkanteen Atariaren helbide elektroniko horretan jasota daude enkantearen eta enkantean jarriko den ondasunaren funtsezko datuak.

3. Helbide elektroniko horretan adierazitako egunean hasiko da enkantea. Irekitzen denetik, eskaintza elektronikoak egiten ahalko dira hogei egun naturalean, enkanteen atari horretan.

4. Ondasunak adjudikatzeko aktaren ziurtagiria egin aurretik edo, hala dagokionean, salmentaren eskritura publikoa eman aurretik behar bezala justifikatzen bada ordaindu direla zorra, berandutze-interesak eta prozeduraren kostuak, enkantea bertan behera geratuko da.

5. Enkantean jarriko den ondasuna:

–Lote bakarra.

Garesko 4.610 zenbakiko finka.

Iruñeko 3. Jabetza Erregistroko 3.056. liburukia, 72. liburua, 106. folioa.

Erregistro kode bakarra: 31012000959189.

Finkaren hitzez hitzeko deskribapena:

Hiri-finka: bost zenbakikoa.–Garesko Harresi Berriko karrikako bederatzi zenbakiko etxeko hirugarren solairuan dagoen pisua, ezkerrekoa; berrogeita hamasei metro eta berrogei dezimetro karratuko azalera eraikia du. Mugakideak: aurrealdean, eskailera-zuloa eta sei zenbakiko finka; sartu eta eskuinean, Juan González; ezkerrean, Gregorio Goldaraz; eta atzealdean, Iruñeko errepidea. Eranskin banaezin gisa ganbara du, eraikineko laugarren solairuan, eta laurogeita hamar metro karratu inguruko azalera erabilgarria du. Kuota ehuneko hemeretzikoa da.

Titulartasuna:

Deskribatutako finka Amelia Merino Alcorta andrearen alde inskribatuta dago (NANa: 72661151-B), izaera pribatiboarekin, jaraunspen-titulu bidez, Iruñeko notario Felipe Pou Ampuero jaunak 2008ko uztailaren 3an baimendutako eskrituraren arabera (protokolo-zenbakia: 1.291). Eskritura horrek 2010eko ekainaren 23ko 4. inskripzioa eragin zuen.

Katastroko erreferentzia:

Garesen, 1. poligonoa, 164. lurzatia, 1. azpieremua, 4. hiri-unitatea, 62,00 metro karratu.

Ondasun higiezinaren katastroko erreferentzia: 310000000002052243KJ.

KOKAPEN KODEAK

HELBIDEA EDO PARAJEA

AZALERAK
(m²)

ERABILERA, XEDEA
EDO LUR MOTA

1 164 1 4

Harresi Berriko karrika 9, 3.

Nagusia Komuna 62,00

Etxebizitza

6. Iragarki honetan eta Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentziaren Enkanteen Atarian aurreikusita ez dagoen guztian, egintza arautzen duten legezko eta erregelamenduzko xedapenetan ezarritakoari jarraituko zaio.

Argibide gehiago nahi izanez gero, harremanetan jarri Derrigorrezko Diru-bilketaren Ataleko langileekin (telefono zk.: 848428693, helbide elektronikoa: recaudacion.ejecutiva@navarra.es).

Iruñean, 2026ko maiatzaren 4an.–Derrigorrezko Diru-bilketaren Ataleko burua, Sonia Ruiz Millán.

Iragarkiaren kodea: F2606467