1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
ENKANTEA, Ribaforadako ondasun higiezin batena.
Nafarroako Foru Ogasunaren Derrigorrezko Diru-bilketaren Atalean bideratutako premiamendu-espediente administratibo baten barruan, Nafarroako Foru Ogasuneko Diru-bilketa Zerbitzuko zuzendariak, 2025eko azaroaren 27an, erabaki zuen behean azaltzen den ondasun higiezin enbargatua enkante bidez saltzea. Enkantea Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatuko Agentziaren Enkanteen Atarian eginen da.
Nafarroako Foru Komunitateko Diru-bilketaren Erregelamenduaren 135. artikuluan eta aipatu erabakian xedatutakoa betez, iragarki bat argitaratzen da Estatuko Aldizkari Ofizialean, bai eta iragarki hau ere, eta honako hau ohartarazten zaie enkantean parte hartu nahi dutenei:
1. Enkante administratiboaren iragarkia, erreferentzia-zenbakia: 04560.
2. Helbide elektronikoa:
https://subastas.boe.es/ges/detalleSubasta.php?idSub=SUB-RC-2026-3100200104560
Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentziaren Enkanteen Atariaren helbide elektroniko horretan jasota daude enkantearen eta enkantean jarriko den ondasunaren funtsezko datuak.
3. Helbide elektroniko horretan adierazitako egunean hasiko da enkantea. Irekitzen denetik, eskaintza elektronikoak egiten ahalko dira hogei egun naturalean, enkanteen atari horretan.
4. Ondasunak adjudikatzeko aktaren ziurtagiria egin aurretik edo, hala dagokionean, salmentaren eskritura publikoa eman aurretik behar bezala justifikatzen bada ordaindu direla zorra, berandutze-interesak eta prozeduraren kostuak, enkantea bertan behera geratuko da.
5. Enkantean jarriko den ondasuna:
Lote bakarra: Ribaforadako 7028 erregistro zenbakia duen finkaren 1/6 zatiezina, Tuterako 1. Jabetza Erregistrokoa. Erregistro kode bakarra: 31018000487950.
Deskribapena: Hiri-finka.–Etxea, beheko solairua, beste solairu bat eta eskorta dituena, Karlos III.a Noblea karrikako berrogeita bostean. Guztira berrehun eta laurogeita lau metro eta hogeita hamazazpi dezimetro karratuko azalera du; horietatik berrogei metro eta hirurogeita bi eta erdi dezimetro karratu etxearenak dira eta gainerakoak eskortarenak. Etxeak bizitza bat du, bi solairutan banatuta, laurogeita bat metro eta hogeita bost dezimetro karratuko azalerarekin; beheko solairuan sarrera, goiko solairuko eskailera, sukalde-jangela, jakitokia eta komuna ditu, eta goiko solairuan, berriz, sarrera eta hiru logela. Mugakideak: aurrealdean, etxea dagoen kalea; sartu eta eskuinera, kale horretako 47 zenbakiko etxea; ezkerrean, 43 zenbakikoa; eta atzealdean, Nafarroako Parlamentua karrikako 66 eta 68 zenbakietako eskortak. 5. poligonoko 1.320. lurzatia.
Katastrokoa: Ribaforadan, 1.320. lurzatia, 5. poligonoa, 1. azpieremua eta 1-3 hiri unitatea. Karlos III.a Noblea karrika 45, behea. Etxebizitzak 132 m²-ko azalera du, biltegiak 89 m² eta zoladurak 8 m². Ondasun higiezinaren katastroko erreferentzia: 310000000001569489ZK.
6. Iragarki honetan eta Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentziaren Enkanteen Atarian aurreikusita ez dagoen guztian, egintza arautzen duten legezko eta erregelamenduzko xedapenetan ezarritakoari jarraituko zaio.
Argibide gehiago nahi izanez gero, harremanetan jarri Derrigorrezko Diru-bilketaren Ataleko langileekin (telefono zk.: 848428693, helbide elektronikoa: recaudacion.ejecutiva@navarra.es).
Iruñean, 2026ko maiatzaren 4an.–Derrigorrezko Diru-bilketaren Ataleko burua, Sonia Ruiz Millán.
Iragarkiaren kodea: F2606453