93. ALDIZKARIA - 2026ko maiatzaren 14a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

883/2026 EBAZPENA, 2026ko apirilaren 28koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana, zeinaren bidez zuzentzen baita Gobernu Kontseiluak 2026ko otsailaren 17an hartutako erabaki batean hautemandako akatsa –erabaki horren bidez, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Teknikarien eta Kudeaketako eta Administrazioko eta Zerbitzuetako Langileen Lanpostuak betetzeko Arautegia aldatu zen–.

2003ko maiatzaren 12ko 110/2003 Foru Dekretuak onetsitako Unibertsitateko Estatutuetako 40. artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz, agindua ematen dut Gobernu Kontseiluak 2026ko apirilaren 28an hartutako erabaki hau argitaratzeko: "Erabakia, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Teknikarien eta Kudeaketako eta Administrazioko eta Zerbitzuetako Langileen Lanpostuak betetzeko Arautegia aldatzen duena".

"GOBERNU KONTSEILUAREN ERABAKIA, GOBERNU KONTSEILUAK 2026KO OTSAILAREN 17AN HARTUTAKO ERABAKI BATEAN HAUTEMANDAKO AKATSA ZUZENTZEN DUENA –ERABAKI HORREN BIDEZ, NAFARROAKO UNIBERTSITATE PUBLIKOKO TEKNIKARIEN ETA KUDEAKETAKO ETA ADMINISTRAZIOKO ETA ZERBITZUETAKO LANGILEEN LANPOSTUAK BETETZEKO ARAUTEGIA ALDATU ZEN–

Gobernu Kontseiluak 2026ko otsailaren 17an hartutako erabaki baten bidez, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Teknikarien eta Kudeaketako eta Administrazioko eta Zerbitzuetako Langileen Lanpostuak betetzeko Arautegia aldatu zen (NAO 49. zk., 2026ko martxoaren 9koa).

Akats bat hauteman da Gobernu Kontseiluaren erabaki horren lehenbiziko apartatuko 7. puntuan. Nafarroako Unibertsitate Publikoko Teknikarien eta Kudeaketako eta Administrazioko eta Zerbitzuetako Langileen Lanpostuak betetzeko Arautegiaren 12. artikuluko 1. apartatuaren idazketa berriari buruzkoa da aipatutako puntu hori.

Akats materiala denez gero, bidezkoa da hura zuzentzea, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 2015eko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109. artikuluko 2. apartatuan aurreikusitakoaren arabera.

Aurreko guztiagatik, hau da Gobernu Kontseiluak, 2026ko apirilaren 28ko bileran, hartu duen

ERABAKIA:

Lehenbizikoa.–Zuzentzea Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Gobernu Kontseiluak 2026ko otsailaren 17an hartutako erabakiaren lehenbiziko apartatuko 7. puntuan hautemandako akatsa. Zehazki, hau da aldaketa:

Honela dioen tokian:

‘12. artikulua. Bulegoburutzak betetzea.

1.–Lanpostu horiek betetzeko deialdira ateratzen diren lehiaketetan, elementu hauek baloratuko dira, ehun puntuko balio maximoa edukiko duen eta honela banatuta egongo den eskala batean:

–Administrazio publikoetan emandako zerbitzuak: hogeita bost puntu gehienez.

–Prestakuntza, irakaskuntza, ikerketa eta beste merezimendu batzuk: hamabost puntu gehienez.

–Hizkuntzak jakitea: hamar puntu gehienez.

–Lehiaketaren xede den burutzari edo ardurari buruzko memoria: berrogeita bost puntu gehienez’.

Honela esan behar du:

‘12. artikulua. Bulegoburutzak betetzea.

1.–Lanpostu horiek betetzeko deialdira ateratzen diren lehiaketetan, elementu hauek baloratuko dira, ehun puntuko balio maximoa edukiko duen eta honela banatuta egongo den eskala batean:

–Administrazio publikoetan emandako zerbitzuak: hogeita bost puntu gehienez.

–Prestakuntza, irakaskuntza, ikerketa eta beste merezimendu batzuk: hogei puntu gehienez.

–Hizkuntzak jakitea: hamar puntu gehienez.

–Lehiaketaren xede den burutzari edo ardurari buruzko memoria: berrogeita bost puntu gehienez’.

Bigarrena.–Erabaki hau Kudeatzailetzari eta Giza Baliabideen Zerbitzuari aditzera ematea.

Hirugarrena.–Erabaki hau Nafarroako Unibertsitate Publikoaren iragarki ohol elektroniko ofizialean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea".

Iruñean, 2026ko apirilaren 28an.–Errektorea, Ramón Gonzalo García.

Iragarkiaren kodea: F2606305