93. ALDIZKARIA - 2026ko maiatzaren 14a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

882/2026 EBAZPENA, 2026ko apirilaren 28koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana. Haren bidez, agintzen da argitara dadila erabaki hau: "Erabakia, Nafarroako Unibertsitate Publikoko teknikarien eta kudeaketako eta administrazioko eta zerbitzuetako langileen plantilla organikoa aldatzen duena".

2003ko maiatzaren 12ko 110/2003 Foru Dekretuak onetsitako Unibertsitateko Estatutuetako 40. artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz, agindua ematen dut Gobernu Kontseiluak 2026ko apirilaren 28an hartutako erabaki hau argitaratzeko: "Erabakia, Nafarroako Unibertsitate Publikoko teknikarien eta kudeaketako eta administrazioko eta zerbitzuetako langileen plantilla organikoa aldatzen duena".

"NAFARROAKO UNIBERTSITATE PUBLIKOKO GOBERNU KONTSEILUAREN ERABAKIA, NAFARROAKO UNIBERTSITATE PUBLIKOKO TEKNIKARIEN ETA KUDEAKETAKO ETA ADMINISTRAZIOKO ETA ZERBITZUETAKO LANGILEEN PLANTILLA ORGANIKOA ALDATZEN DUENA

1993ko abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak plantilla organikoa onetsi egin behar dela ezartzen du. Foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina, Nafarroako Unibertsitate Publikoko administrazioko eta zerbitzuetako langileei aplikatu beharrekoa Unibertsitatearen Estatutuen 106. artikuluaren arabera. Plantilla horretan, lanpostuak zerrendatu behar dira, behar bezala sailkaturik, eta adierazi behar da bakoitza zein mailari dagoen atxikia, eta, bidezkoa denean, zein diren lanpostuan aritzeko egiaztatu behar diren betebehar espezifikoak, bai eta izendapen librearen bidez bete daitezkeen lanpostuak eta ezarritako ordainsari osagarriak erregelamenduaren arabera esleituak dauzkatenak ere.

Gobernu Kontseiluak 2009ko urriaren 6an hartutako erabaki baten bidez –zeina errektoreak 2009ko urriaren 30ean emandako 1600/2009 Ebazpenaren bidez argitaratu baitzen–, Nafarroako Unibertsitate Publikoko administrazioko eta zerbitzuetako langileen plantilla organikoa onetsi zen. Plantilla hori askotan aldatu da, urtero argitaratzen da, eta urte bakoitzeko abenduaren 31n dagoen egoera eta egitura organikoa islatzen ditu. Hain zuzen, 2025eko ekainaren 20an argitaratu zen azkenekoa, Nafarroako Aldizkari Ofizialaren 123. zenbakian, errektoreak 2025eko ekainaren 9an emandako 1131/2025 Ebazpenaren bidez.

Egiaztatu denez, zenbait aldaketa egin beharra dago plantilla organiko hori benetan dauden premietara egokitzeko.

Proposamena Negoziazio Mahaian aurkeztuta, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoan ordezkaritza duten sindikatuei entzun ondoren, hau da kudeatzaileak, 2026ko apirilaren 28an egindako bileran, Gobernu Kontseiluari proposatu dion

ERABAKIA:

Lehenbizikoa.–Nafarroako Unibertsitate Publikoko teknikarien eta kudeaketako eta administrazioko eta zerbitzuetako langileen plantilla organikoaren zenbait aldaketa onestea. Eranskin gisa gehitu den memorian daude aldaketa horiek.

Bigarrena.–Erabaki hau Nafarroako Unibertsitate Publikoaren iragarki ohol elektronikoan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Hirugarrena.–Erabaki honek 2026ko maiatzaren 1ean hartuko du indarra.

Laugarrena.–Erabaki honen aurka zilegi da aukerako berraztertzeko errekurtsoa jartzea, Gobernu Kontseiluari zuzendua, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Auzialdiko Auzitegiko maila bereko epaitegietan, hilabeteko epean lehenbiziko kasuan eta bi hilabeteko epean bigarrenean, biak ere argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita".

Iruñean, 2026ko apirilaren 28an.–Errektorea, Ramón Gonzalo García.

ERANSKINA.–MEMORIA: NAFARROAKO UNIBERTSITATE PUBLIKOKO TEKNIKARIEN ETA KUDEAKETAKO ETA ADMINISTRAZIOKO ETA ZERBITZUETAKO LANGILEEN PLANTILLA ORGANIKOAREN ALDAKETAK. 2026. URTEKO EKITALDIA

A.–Egitura-aldaketak.

A.1.–Unitate organikoak izenez aldatzea.

Unitate organiko hauen izena aldatu da:

Lehengo izena

Oraingo izena

AZPIEGITUREN ETA ZERBITZU OROKORREN ZERBITZUA

KONTRATAZIOEN, ONDAREAREN ETA AZPIEGITUREN ZERBITZUA

KUDEAKETA EKONOMIKOAREN ATALA

KONTRATAZIO ATALA

ADMINISTRAZIO ELEKTRONIKOKO PROZESUEN UNITATEA

ADMINISTRAZIO ELEKTRONIKOKO ANTOLAMENDUAREN ETA PROZESUEN UNITATEA

A.2.–Unitate organikoak sortzea.

Uunitate organiko hauek sortu dira:

KUDEATZAILETZA / INFORMATIKA ZERBITZUA / ADMINISTRAZIO ELEKTRONIKORAKO ATALA.

KUDEATZAILETZA / EKONOMIA GAIETARAKO ZERBITZUA / KONTRATAZIO ATALA / ONDAREAREN ETA INBENTARIOAREN UNITATEA.

KUDEATZAILETZA / KONTRATAZIOEN, ONDAREAREN ETA AZPIEGITUREN ZERBITZUA ZERBITZU OROKORREN ATALA /.

A.3.–Unitate organikoak atxikipenez aldatzea.

Unitate organiko hauen atxikipena aldatu da:

LEHENGO ATXIKIPENA

ORAINGO ATXIKIPENA

EKONOMIA GAIETARAKO ZERBITZUA / KONTRATAZIO ATALA /

KONTRATAZIOEN, ONDAREAREN ETA AZPIEGITUREN ZERBITZUA / KONTRATAZIO ATALA

EKONOMIA GAIETARAKO ZERBITZUA / KONTRATAZIO ATALA / ONDAREAREN ETA INBENTARIOAREN UNITATEA

KONTRATAZIOEN, ONDAREAREN ETA AZPIEGITUREN ZERBITZUA /-/ ONDAREAREN ETA INBENTARIOAREN UNITATEA

GIZA BALIABIDEEN ZERBITZUA / ANTOLAMENDURAKO ETA KALITATERAKO ATALA /ADMINISTRAZIO ELEKTRONIKOKO ANTOLAMENDUAREN ETA PROZESUEN UNITATEA

INFORMATIKA ZERBITZUA / ADMINISTRAZIO ELEKTRONIKORAKO ATALA / ADMINISTRAZIO ELEKTRONIKORAKO ANTOLAMENDUAREN ETA PROZESUEN UNITATEA

Justifikazioa:

Zenbait urtez bi zerbitzuren artean partekaturiko aldi baterako unitate administratibo gisa funtzionatu ondoren, Administrazio Elektronikoko Unitateak gero eta zeregin estrategiko handiagoa du erakundearen barrenean, eta behar bezala jardun da eraldaketa digitalerako prozesua koordinatzen, bultzatzen eta gauzatzen. Administrazio elektronikoa ezartzeko prozesua arrakastaz bukatu da, eta horrek esan nahi du dagoeneko gainditu dela aldi baterako izatekoa zen fase bat, soluzioen diseinuan, garapenean eta ezarpenean zentratua, eta pausoak eman direla beste etapa baterantz, non garrantzi berezia duten eguneroko kudeaketak, behar berrietara egokitzeko mantentze-lanek, etengabeko hobekuntzak, arauen arloko egokitzapenak eta barneko eta kanpoko erabiltzaileentzako laguntzak.

Testuinguru honetan, beharrezkoa da funtzio horri antolaketa-egitura egonkorra ematea, modu argian definitua eta informatika-zerbitzuan guztiz integratua, ezarritako sistemen iraunkortasuna ziurtatzen duena, bai eta baliabideen erabileraren efizientzia eta koordinazio tekniko egokia ere. Administrazio Elektronikorako Atala Informatika Zerbitzuaren barrenean sortzeak aukera ematen du koherentzia teknologikoa indartzeko, erabaki operatiboak har daitezen errazteko eta plataformen eta zerbitzu digitalen kudeaketa arinagoa eta espezializatuagoa ziurtatzeko.

Halaber, administrazio elektronikoko antolamendurako eta prozesuetarako berariazko unitate bat sortzeak eta Kudeatzailetzaren mendekoa den funtzionamendua izateak ikuspegi transbertsal eta estrategiko bat mantentzeko beharrari erantzuten dio; hori dela eta, prozedura elektronikoak helburu instituzionalekin, indarrean den araudiarekin eta erakundearen eraldaketa-beharrekin bat datozela ziurtatzeko helburua du. Horrela, antolaketa-eredu orekatu bat sortzen da, non konbinatu egiten baitira espezializazio teknikoa -Informatika Zerbitzuari atxikia dagoenez- eta orientazio estrategikoa eta antolamendukoa –haren funtzionamendua Kudeatzailetzaren mendekoa denez–. Horrek ziurtatzen du finkatze fase honetan gobernantza eraginkorra duela administrazio elektronikoak.

B.–Lanpostuen aldaketa.

B.1.–Funtzionario lanpostuak sortzea.

Lanpostu hauek sortu dira:

KUDEATZAILETZA / KONTRATAZIOEN, ONDAREAREN ETA AZPIEGITUREN ZERBITZUA /-/ ONDAREAREN ETA INBENTARIOAREN UNITATEA.

–Unitateko arduraduna.

  • Lanpostuaren zk.: 947.
  • Maila: B/C.
  • Zuzendari lanpostuaren osagarria: %20.
  • Bateraezintasunaren osagarria edo mailaren osagarria: %35 edo %12.
  • Lanpostuaren osagarria: %4,73 edo %10,20.
  • Lanaldia: goizez.
  • Herria edo hiria: Iruñea.

Justifikazioa:

Nafarroako Unibertsitate Publikoaren ondarea haren ondasun, eskubide eta akzioek osatzen dute, bai eta ordenamendu juridikoaren aurreikuspenen arabera Unibertsitateak eskura ditzakeen beste ondasun, eskubide eta akzioek ere.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko ondarearen inbentarioak ibilgetu materialeko eta immaterialeko elementuak biltzen ditu, kontabilitate kontuetan multzokaturik, eta haien kokapen fisikoa, antolamenduan duten mendekotasuna (unitate organikoa) eta egoera juridikoa erakusten ditu.

Unibertsitateak duen 37 urteko ibilbide honetan eta bere jarduera propioaren ondorio gisa, izugarri hazi dira haren ondarea eta inbentarioan jasotzen diren ondasunak. Ondare hori, bere horretan jarraitu beharrean, handitzen ari da, eraikin berrien obra eta zabalpenekin eta, ondorioz, ekipamendu berriekin. Haien artean nabarmentzekoak dira Sarioko instalazio berriak eta Osasun Zientzien Fakultateko eraikin berria, oraindik bukatu gabea. Halaber, Tuterako campusean ere instalazio berriak egitea aurreikusten da.

Bestalde, Unibertsitateko langileen kopuruak gora egin du, eta hazten jarraitzen du talde guztietan (irakasle eta ikertzaileak, TEKAZELak eta ikasleak), bai eta proiektuetako eta ikerketa-kontratuetako lotura iraunkorrik gabeko langileen kontratazioak ere. Horrek guztiak eragin handia izan du ondasun berriei dagozkien prozesuetan (alta ematea, mantentzea eta eguneratzea). Ordea, Inbentarioko Bulegoko plantillaren tamaina ez da aldatu urte hauetan guztietan. Hori dela eta, beharrezkoa da informazioa nahi duten Unibertsitateko unitate organikoak koordinatu, planifikatu eta haiekiko elkarrizketak eginen dituen figura bat sortzea.

Ondarearen eta Inbentarioaren Unitatearen arduradunaren postua sortzeak behar honi erantzuten dio: profil teknikoago bat izatea, antolamenduan eta kudeaketan erreferentziazkoa, inbentarioari buruzko beharrezko informazioa koordinatuko eta planifikatuko duena, bai eta Unibertsitateko edozein organori eman ere, eta, zehazki, kostuen analisirako informazioa emanen duena, datu iturri bat sortuko duena aurrekontuak egiteko prozesurako eta Unibertsitateko zuzendaritzako eta kudeaketako organoei ondasun guztiei buruzko informazioa emanen diena.

Unitate horri enkargatu zaio Nafarroako Unibertsitate Publikoko inbentarioa egitea eta inbentario hori mantentzea, eta, zehazki, hauek egitea:

  • Inbentarioko alten dokumentazioa egiaztatzea eta baliozkotzea.
  • Ondasunei inbentarioan alta ematea.
  • Inbentariaturiko ondasunak etiketatzea.
  • Inbentarioa eguneratzea.
  • Kontabilitate Atalari behar den informazioa ematea.
  • Edozein unitate organikoren arduradunei inbentarioari buruzko informazioa ematea.
  • Inbentarioari buruzko araudia proposatzea.
  • Urtero inbentarioa ixtea inbentarioa ixteari buruzko arauetan ezarritako egunerako.
  • Inbentarioko bajak proposatzea, bai eta ondasunen desafektazioa ere.
  • Urteroko amortizazioari dagozkion zenbatekoak proposatzea.
  • Ondasunen kontabilitate inputazioa proposatzea.

KUDEATZAILETZA / KONTRATAZIOEN, ONDAREAREN ETA AZPIEGITUREN ZERBITZUA / ZERBITZU OROKORREN ATALA.

–Atalburua.

  • Lanpostuaren zk.: 948.
  • Maila: B/C.
  • Esklusibotasun osagarria: %55.
  • Zuzendaritza-osagarria: %20.
  • Lanpostuaren osagarria: %4,73.
  • Lanaldia: goizez.
  • Herria edo hiria: Iruñea.

Justifikazioa:

Zerbitzu Orokorren Atala sortzeko, beharrezkoa da atalburutzako lanpostu bat sortzea, atal horren antolamendua, koordinazioa eta funtzionamendua behar bezalakoak direla ziurtatzeko. Unitate horrek dimentsio handi xamarra du; izan ere, orain, 46 lanpostu daude bertan, eta horrek giza baliabideen eta baliabide materialen bolumen handia kudeatu beharra dakar berekin.

Era berean, atalburu horrek funtsezko zerbitzuei loturiko kontratu orokorren jarraipena eta kontrola egiteko ardura hartu beharko du. Zerbitzu horien artean daude jangelak, lorezaintza, segurtasuna, garbiketa eta lekualdaketak. Funtzio horiek betetzeko, ezinbestekoa da gainbegiraketa-lan etengabea, beste arlo batzuekin planifikatu eta koordinatzeko gaitasuna eta kontratu-baldintzak eta eskatzen diren kalitate-estandarrak betetzen direla ziurtatzea.

Burutzaren maila ez da beste atal batzuetan izan ohi dena, atalean berean dauden langileak atalburu izan daitezela errazteko.

Ondorioz, kudeaketa efizientea egiteko, dauden baliabideak optimizatzeko eta zerbitzu orokorrak behar bezala ematen direla ziurtatzeko, beharrezkotzat jotzen da atalburutza bat sortzea.

KUDEATZAILETZA / INFORMATIKA ZERBITZUA / KUDEAKETA ELEKTRONIKOAREN ATALA

–Atalburua.

  • Lanpostuaren zk.: 949.
  • Maila: A/B.
  • Esklusibotasun osagarria: %55.
  • Zuzendaritza-osagarria: %20.
  • Lanpostuaren osagarria: %4,88.
  • Lanaldia: goizez.
  • Herria edo hiria: Iruñea.

Justifikazioa:

Administrazio Elektronikoaren Atala egitura organiko iraunkor gisa finkatzeak berekin dakar atalburutzako lanpostu bat sortzea, behar bezala bete daitezen atal horren zuzendaritza, koordinazioa eta funtzionamendua.

Orain arte, unitate hori aldi baterakoa izan da, eta kideetako batek de facto hartzen zituen bere gain atalburutzaren berezko funtzioak. Denbora honetan hartutako esperientziak agerian utzi du beharrezkoa eta egokia dela erantzukizun horiek beteko dituen figura formalizatu bat, eta egonkortasuna eta kudeaketa efizientea emanen dizkiola atalari.

Lanpostu hori sortzeak, beraz, unitateak egitura egonkor baterantz eginen duen eboluzio naturalari erantzuten dio, bai eta bere gain dituen funtzioen bolumen eta konplexutasun handiari ere; funtzio horien artean daude langileen kudeaketa eta oinarrizko zerbitzuei loturiko kontratu orokorren jarraipena.

B.2.–Atxikipena aldatzea.

LANPOSTU ZK.

IZENA

LEHENAGOKO KOKALEKUA

ORAINGO KOKALEKUA

499

ZERBITZU OROKORRETAKO BURUA

KUDEATZAILETZA / AZPIEGITUREN ETA ZERBITZU OROKORREN ZERBITZUA /-/ ZERBITZU OROKORREN UNITATEA

KUDEATZAILETZA / KONTRATAZIOEN, ONDAREAREN ETA AZPIEGITUREN ZERBITZUA / ZERBITZU OROKORREN ATALA / ZERBITZU OROKORREN UNITATEA

389

ZERBITZUETAKO ARDURADUNA

388

ZERBITZUETAKO ARDURADUNA

563

GIDARIA

562

GIDARIA

932

ZERBITZUETAKO OFIZIALA

908

ZERBITZUETAKO OFIZIALA

870

ZERBITZUETAKO OFIZIALA

869

ZERBITZUETAKO OFIZIALA

868

ZERBITZUETAKO OFIZIALA

867

ZERBITZUETAKO OFIZIALA

849

ZERBITZUETAKO OFIZIALA

848

ZERBITZUETAKO OFIZIALA

847

ZERBITZUETAKO OFIZIALA

846

ZERBITZUETAKO OFIZIALA

845

ZERBITZUETAKO OFIZIALA

844

ZERBITZUETAKO OFIZIALA

843

ZERBITZUETAKO OFIZIALA

842

ZERBITZUETAKO OFIZIALA

841

ZERBITZUETAKO OFIZIALA

839

ZERBITZUETAKO OFIZIALA

837

ZERBITZUETAKO OFIZIALA

835

ZERBITZUETAKO OFIZIALA

834

ZERBITZUETAKO OFIZIALA

833

ZERBITZUETAKO OFIZIALA

822

ZERBITZUETAKO OFIZIALA

821

ZERBITZUETAKO OFIZIALA

820

ZERBITZUETAKO OFIZIALA

819

ZERBITZUETAKO OFIZIALA

909

ZERBITZU OROKORRAK

697

ZERBITZU OROKORRAK

696

ZERBITZU OROKORRAK

695

ZERBITZU OROKORRAK

694

ZERBITZU OROKORRAK

693

ZERBITZU OROKORRAK

692

ZERBITZU OROKORRAK

690

ZERBITZU OROKORRAK

689

ZERBITZU OROKORRAK

688

ZERBITZU OROKORRAK

687

ZERBITZU OROKORRAK

686

ZERBITZU OROKORRAK

685

ZERBITZU OROKORRAK

683

ZERBITZU OROKORRAK

682

ZERBITZU OROKORRAK

681

ZERBITZU OROKORRAK

679

ZERBITZU OROKORRAK

595

ZERBITZUKO ZUZENDARIA

KUDEATZAILETZA / AZPIEGITUREN ETA ZERBITZU OROKORREN ZERBITZUA /

KUDEATZAILETZA / KONTRATAZIOEN, ONDAREAREN ETA AZPIEGITUREN ZERBITZUA /

91

ADMINISTRAZIOKO OFIZIALA

933

EKONOMIAKO TEKNIKARIA

KUDEATZAILETZA / AZPIEGITUREN ETA ZERBITZU OROKORREN ZERBITZUA / AZPIEGITUREN ATALA /

593

ATALBURUA

KUDEATZAILETZA / AZPIEGITUREN ETA ZERBITZU OROKORREN ZERBITZUA / AZPIEGITUREN ATALA /

KUDEATZAILETZA / KONTRATAZIOEN, ONDAREAREN ETA AZPIEGITUREN ZERBITZUA / AZPIEGITUREN ATALA /

368

ADMINISTRAZIOKO OFIZIALA

781

ADMINISTRAZIOKO OFIZIALA

KUDEATZAILETZA / AZPIEGITUREN ETA ZERBITZU OROKORREN ZERBITZUA /

67

MANTENTZE-LANETAKO KUDEAKETARIA

KUDEATZAILETZA / AZPIEGITUREN ETA ZERBITZU OROKORREN ZERBITZUA / AZPIEGITUREN ATALA / MANTENTZE-LANEN UNITATEA

KUDEATZAILETZA/ KONTRATAZIOEN, ONDAREAREN ETA AZPIEGITUREN ZERBITZUA / AZPIEGITUREN ATALA / MANTENTZE LANEN UNITATEA

433

MANTENTZE-LANETAKO KUDEAKETARIA

434

MANTENTZE-LANETAKO KUDEAKETARIA

530

MANTENTZE-LANETAKO KUDEAKETARIA

930

MANTENTZE-LANETAKO KUDEAKETARIA

700

UNITATEBURUA

701

MANTENTZE-LANETAKO TEKNIKARIA

931

OBRETAKO TEKNIKARIA

KUDEATZAILETZA / AZPIEGITUREN ETA ZERBITZU OROKORREN ZERBITZUA / AZPIEGITUREN ATALA / OBREN UNITATEA

KUDEATZAILETZA / KONTRATAZIOEN, ONDAREAREN ETA AZPIEGITUREN ZERBITZUA / AZPIEGITUREN ATALA / OBREN UNITATEA

375

OBRETAKO KUDEAKETARIA

81

ATALBURUA

KUDEATZAILETZA / EKONOMIA GAIETARAKO ZERBITZUA / KUDEAKETA EKONOMIKOAREN ATALA

KUDEATZAILETZA / KONTRATAZIOEN, ONDAREAREN ETA AZPIEGITUREN ZERBITZUA / KONTRATAZIO ATALA /

428

BULEGOBURUA

85

BULEGOBURUA

879

ADMINISTRAZIOKO KUDEAKETARIA

82

ADMINISTRAZIOKO KUDEAKETARIA

618

ADMINISTRAZIOKO KUDEAKETARIA

730

ADMINISTRAZIOKO OFIZIALA

787

ADMINISTRAZIOKO OFIZIALA

84

BULEGOBURUA

KUDEATZAILETZA / KONTRATAZIOEN, ONDAREAREN ETA AZPIEGITUREN ZERBITZUA /-/ ONDAREAREN ETA INBENTARIOAREN UNITATEA

782

ADMINISTRAZIOKO OFIZIALA

520

INFORMATIKAKO TEKNIKARIA

KUDEATZAILETZA / INFORMATIKA ZERBITZUA / KUDEAKETA KORPORATIBOAREN ATALA

KUDEATZAILETZA / INFORMATIKA ZERBITZUA / ADMINISTRAZIO ELEKTRONIKORAKO ATALA

617

INFORMATIKAKO TEKNIKARIA

247

INFORMATIKAKO TEKNIKARIA

56

ADMINISTRAZIOKO KUDEAKETARIA

KUDEATZAILETZA / GIZA BALIABIDEEN ZERBITZUA / ANTOLAMENDURAKO ETA KALITATERAKO ATALA / ADMINISTRAZIO ELEKTRONIKOKO PROZESUEN UNITATEA

KUDEATZAILETZA / INFORMATIKA ZERBITZUA / ADMINISTRAZIO ELEKTRONIKORAKO ATALA / ADMINISTRAZIO ELEKTRONIKOKO ANTOLAMENDUAREN ETA PROZESUEN UNITATEA

606

ADMINISTRAZIOKO TEKNIKARIA

660

ADMINISTRAZIOKO TEKNIKARIA

Justifikazioa: Egitura sortu edo aldatu ondoren, sortutako egitura bakoitzean beharrezkoak diren lanpostuak identifikatu dira.

B.3.–Lanaldia aldatzea.

LANPOSTU ZK.

LANPOSTUA

HASIERAKO LANALDIA

ORAINGO LANALDIA

84

BULEGOBURUA

G

LZ

Justifikazioa: Kudeaketa Ekonomikoaren Atalaren antolaketa berregituratzearen ondorioa da lanaldi aldaketa. Izan ere, atal hori bi ataletan bereiziko da: Kontratazio Atala eta Ondarearen eta Inbentarioaren Unitatea. Horrez gain, Zerbitzu Orokorren Atala txertatu da. Konfigurazio berri horrek koordinazioa indartzeko eta arratsalde batzuetan arreta ematen dela ziurtatzeko beharra dakar berekin, hain justu, espedienteen kudeaketa eta barreneko zein kanpoko eskeren arreta optimizatzea eta arratsaldez arreta behar duten irakasle eta ikertzaileen eskaerak kudeatzea eta hornitzaileen kontsulten eskaerak igo izana kudeatzea. Hori dela eta, komenigarritzat jotzen da arreta emateko ordutegia zabaltzea. Halaber, lanaldi zatitua ezartzeak aukera ematen du lan fluxuetara eta tramitazio epeetara hobeki egokitzeko.

B.4.–Lanpostuaren hizkuntza-profila aldatzea.

Jakintza Transferitzeko Ataleko teknikari lanpostuaren berezko funtzioetan sartzen da ingelesezko dokumentazio tekniko eta juridikoa maiz erabiltzea: patenteen bilaketa, irakurketa eta analisia; lizentzia-akordioen erredakzioa eta berrikuspena; kanpoko entitateekin eginiko kontratuen kudeaketa; eta komunikazio zuzena nazioarteko negoziazioetan. Ingelesa denez arlo horietako komunikazio-hizkuntza, hizkuntza horretako ulermen eta adierazpen zehatza ezinbestekoa da lanpostuaren zereginak modu eraginkorrean betetzeko. Hori dela eta, lanpostua aldatzea eta hura lortzeko baldintzetan ingeleseko C1 maila izan beharra txertatzea proposatu da, bermatua gera dadin dokumentazio eta prozesu mota horiek behar bezala kudeatzeko behar den hizkuntza-konpetentzia.

Aldaketa hori behar den zerrendetan ageri den eta eskatzen den hizkuntza-baldintza betetzen duen pertsona bat kontratatzeko aukera sortzen denean gauzatuko da. Ordura arte, orain lanpostua betetzen duen pertsonak jarraituko du lanpostu horretan.

LANPOSTU ZK.

LANPOSTUA

KOKALEKUA

HIZKUNTZA-ESKAKIZUNA

25

ADMINISTRAZIOKO TEKNIKARIA

KUDEATZAILETZA / IKERKETA-ZERBITZUA / JAKINTZA TRANSFERITZEKO ATALA

Ingeleseko C1 maila

Azkenaldian Nafarroako Unibertsitate Publikoa hartzen ari den norabidean agerikoa da joera dagoela Europako proiektuetan parte hartzeko, eta, ondorioz, beharrezkoa dela Kalitaterako Atalak giza baliabide egokiak izatea. Zentzu horretan, beharrezkotzat jotzen da ingeleseko C1 mailaren hizkuntza-eskakizuna duen administrazioko teknikari baten lanpostu berri bat txertatzea.

Zehazki, Kalitaterako Atalak gero eta gehiago eta sakontasun handiagoz hartzen du parte Europako proiektuetan, hala nola UNITAn, ERASMUS MUNDUSen, JOINT MASTERen (SUSTAGRI) edo HRS4R zigiluan. Gero eta beharrezkoagoa da dokumentazioa ingelesez irakurri eta prestatzea, bai eta emaitzak ingelesez ematen dituzten txostenak sortzea, ESGetara (European Standard Guidelines) eta European Approach for Quality Assurancera egokituak.

LANPOSTU ZK.

LANPOSTUA

KOKALEKUA

HIZKUNTZA-ESKAKIZUNA

359

ADMINISTRAZIOKO TEKNIKARIA

KUDEATZAILETZA / GIZA BALIABIDEEN ZERBITZUA / KALITATERAKO ATALA / HOBEKUNTZARAKO ETA KALITATERAKO UNITATEA

Ingeleseko C1 maila

Iragarkiaren kodea: F2606304