93. ALDIZKARIA - 2026ko maiatzaren 14a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

1361/2026 EBAZPENA, apirilaren 20koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez bukaera ematen baitzaio Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko osasun kudeaketako teknikarien plaza hutsak lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko prozedurari.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren irailaren 8ko 2622/2025 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko osasun kudeaketako teknikarien plaza hutsak lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko. Deialdi hori 2025eko 186. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, irailaren 18koan.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren otsailaren 18ko 531/2026 Ebazpenaren bidez (deialdiaren web-fitxan argitaratu zen, 2026ko otsailaren 20an), izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsi zen.

Gero, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren apirilaren 1eko 1150/2026 Ebazpenaren bidez, lekualdatze-lehiaketan eskainitako plaza hutsak zehaztu ziren, plaza hutsak aukeratzeko egintzarako deia egin zen eta 5 egun balioduneko epea ireki zen horiek aukeratzeko.

Deialdian ezarritakoari jarraikiz plaza hutsak aukeratzeko egintza eginik, bidezkoa da orain lehiakideari plaza esleitzea.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Bukaera ematea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko osasun kudeaketako teknikarien plaza hutsak lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko prozedurari, plaza horiek I. eranskinean ezarri bezala esleituta.

2. Lehiakideei adieraztea beren destino berrien jabetza-hartzea egintzat joko dela, beste izapiderik gabe, 2026ko maiatzaren 18an.

3. Indarreko araudian eta deialdiaren oinarrietan xedatutakoarekin bat, honako hau adieraztea:

a) Zerbitzuko zuzendaritza bat, atalburutza edo bulegoburutza bat edo horiekin parekatutako unitate bateko burutza bat betetzen ari diren lehiakideen kasuan, esleitutako plazaren jabetza-hartzearekin batera, betetzen ari diren zuzendaritza, atalburutza, bulegoburutza edo horiekin parekatutako unitateko burutza utzi beharko dute, bat etorriz Nafarroako Administrazio Publikoetako lanpostuak betetzeko Erregelamendua onesten duen azaroaren 6ko 215/1985 Foru Dekretuaren xedapen gehigarri bakarrean eta deialdiaren 3.7 oinarrian ezarritakoarekin.

b) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan zerbitzu-eginkizunen egoeran dauden lehiakideen kasuan, esleitutako plazaz jabetzen badira, zerbitzu-eginkizunei bukaera emanen zaie.

4. Ebazpen hau igortzea Osasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzura (Langileriaren eta Lan Harremanen Zuzendariordetza), Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko Profesionalen Atalera, eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzura, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura eta Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetako Zerbitzura, eta interesdunei jakinaraztea, eta adieraztea ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dutela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin bat.

5. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, kontuan izanik argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, hala ezartzen baitu 45. artikuluan Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legeak.

Iruñean, 2026ko apirilaren 20an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Gloria Arancón Largo.

I. ERANSKINA.–OSASUN KUDEAKETAKO TEKNIKARIEN LEKUALDATZE-LEHIAKETAN ESLEITUTAKO PLAZAK

IZENA

PLAZA
ZK.

DEPARTAMENTUA

LEKUALDATZEEN EREMUA

HERRIA

ARAUBIDE
JURIDIKOA

HIZKUNTZA-­EREMUA

SEXU-DELITUEN ZIURTAG.

HIZKUNTZAK

HIZKUNTZAK
MEREZIMENDU
GISA

GIDABAIMENA

ERANSUS GARZARON, MARIA

0072117

OSASUN DEPARTAMENTUA

OSASUNBIDEA-NOZeko ZERBITZU ZENTRALAK

IRUÑA

FUNTZIONARIOA

EM

Ingelesa

MONTANER VALENZUELA, FRANCISCO JAVIER

0066426

OSASUN DEPARTAMENTUA

OINARRIZKO OSASUN LAGUNTZA

IRUÑA

FUNTZIONARIOA

EM

ESLAVA LIZASO, CRISTINA

0073149

OSASUN DEPARTAMENTUA

OSASUN PUBLIKOAREN ETA LAN OSASUNAREN INSTITUTUA

IRUÑA

FUNTZIONARIOA

EM

Ingelesa, euskara

RUIZ TORREGROSA, ANA

0068058

OSASUN DEPARTAMENTUA

OSASUNBIDEA-NOZeko ZERBITZU ZENTRALAK

IRUÑA

FUNTZIONARIOA

EM

FELIPE AZNAR, VERONICA

0070843

OSASUN DEPARTAMENTUA

NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA

IRUÑA

FUNTZIONARIOA

EM

Ingelesa

Iragarkiaren kodea: F2606196