1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
79/2026 EBAZPENA, apirilaren 22koa, Enpresen Sustapenerako eta Azpiegituretako zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitatean enpresa banatzaileek hodi bidezko gas naturala hartzen duten instalazioak aldian-aldian ikuskatzeagatik 2026. urtean kobratu behar dituzten tarifak eguneratzen dituena.
Industria eta Merkataritzako zuzendari nagusiaren abuztuaren 3ko 3839/2007 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitatean enpresa banatzaileek hodi bidezko gas erregaiak hartzen dituzten instalazioak aldian-aldian ikuskatzeagatik kobratu behar dituzten tarifak ezarri ziren.
Ebazpen horren 9. puntuan ezarri zen zenbatekoak ebazpen bidez eguneratuko zirela aldian-aldian, enpresa banatzaileek aldez aurretik eskatuta.
Ahalmen hau erabiliz, Enpresako zuzendari nagusiaren otsailaren 16ko 320/2011 Ebazpenaren bidez (2011ko 50. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 14koan), Nafarroako Foru Komunitatean enpresa banatzaileek hodi bidezko gas erregaiak hartzen dituzten instalazioak aldian-aldian ikuskatzeagatik 2011. urtean kobratu behar dituzten tarifak eguneratu ziren.
Gasaren merkatu antolatua eta hirugarrenak gas naturalaren sistemaren instalazioetara sartzea arautzen dituen urriaren 30eko 984/2015 Errege Dekretuaren zortzigarren xedapen iragankorraren arabera, "harik eta, Industria, Energia eta Turismoko ministroaren aginduz eta Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak proposatuta, enpresa banatzailearen kudeaketa-gastuak ezartzen diren arte, kontzeptu horrengatiko ordainsaria 12,8 eurokoa izanen da egindako ikuskapen bakoitzeko".
Aurreko guztia kontuan hartuta eta Nedgia Navarra SAren 2026ko apirilaren 13ko eskaera ikusirik, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuak proposatzen du otsailaren 16ko aipatu ebazpenean zehaztutako prezioak eguneratzea, aldizkako ikuskapenaren prezioen kostu-egitura honi jarraituz:
–Joan-etorriak: %10.
–Langileen kostuak: %85.
–Materialak: %5.
Egokitzat jotzen da ikuskapen fisikoaren gastuak %31,9 handitzea, aurreko kostu-egituraren aldaketa kontuan hartuta, honako honen arabera:
–Joan-etorriak: %36,3ko igoera.
–Langileen kostuak: %31ko igoera.
–Materialak: %37,5eko igoera.
Horrela, kontuan hartuta enpresa banatzailearen kudeaketa-gastuak (12,8 euro) eta ikuskapen fisikoaren gastuak (lehen definitutako kostu-egituraren arabera) %31,9ko igoera, proposatutako gehieneko tarifa berriak aterako lirateke.
Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Eguneratzea hodi bidezko gas naturala hartzen duten instalazioak aldian-aldian ikuskatzeagatik aplikatu beharreko gehieneko tarifak. Hona hemen:
a) 70 kW-eko edo gutxiagoko potentzia instalatua duten banakako instalazio hartzaileak, 4 barreko edo gutxiagoko presioa duten sareetatik elikatuak.
–Erabiltzaile batzuentzako instalazio komunik ez bada: 58,85 euro.
–Instalazio komunik bada: 69,74 euro (ikuskapena barne).
b) 70 kW-etik gorako potentzia instalatua duten banakako instalazio hartzaileak, kontsumoaren arabera:
–Urtean 5 GWh baino gutxiago kontsumitzen badira: 160,05 euro.
–Urtean 5 eta 10 GWh artean kontsumitzen badira: 209,01 euro.
–Urtean 10 eta 50 GWh artean kontsumitzen badira: 273,82 euro.
–Urtean 50 GWh baino gehiago kontsumitzen badira: 312,67 euro.
2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.
3. Ebazpen hau Nedgia Navarra SAri jakinaraztea, eta ohartaraztea ebazpenak ez duela administrazio bidea amaitzen eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean. Hartan espediente kodea adierazi beharko da.
Iruñean, 2026ko apirilaren 22an.–Enpresen Sustapenerako eta Azpiegituretako zuzendari nagusia, Iñigo Arruti Torre.
Iragarkiaren kodea: F2606142