93. ALDIZKARIA - 2026ko maiatzaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAKANAKO MANKOMUNITATEA

Deialdia, euskara ikasteko dirulaguntzak emateko. Laburpena

DDBN kodea: 903038.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Haren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean aurki daiteke (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/903038).

–Oinarrien xedea eta zertarakoa. Oinarri hauen xedea da euskalduntzen edo alfabetatzen ari diren Sakanako herritarrei dirulaguntzak emateko modua arautzea.

–Dirulaguntzaren gaiak eta kontzeptuak. Diruz lagunduko dira 2025eko irailaren 1etik 2026ko abuztuaren 31ra arte egindako ikastaroen matrikulak. Kilometrajea ez da diruz lagunduko. Diruz lagunduko dira ikastaro estentsiboak, trinkoak, barnetegiak eta informatika bidezkoak, C2 mailakoak barne. Ez dira diruz lagunduko ikastaro teknikoak ez eta Sakanako Mankomunitateko langileek egindakoak ere.

–Oinarri arauemaileak: Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (identifikazio kodea:903038) eta Sakanako Mankomunitatearen webgunean (https://sakana-mank.eus).

–Laguntzetarako dirua, guztira: 50.000 euro.

–Eskabideak aurkezteko epea: eskabideak aurkezteko epea 2026ko irailaren 30era bitartekoa izango da. Epe hori luzaezina izanen da.

Lakuntza, 2026ko maiatzaren 4an.–Lehendakaria, Aitor Larraza Carrera.

Iragarkiaren kodea: L2606461