2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
DEIERRI
Intereseko elementuen eta eraikinen katalogoko fitxa aldatzea, Ibiriku Deierriko 35. poligonoko 2. lurzatian. Behin betiko onespena
Deierriko Udalak, 2026ko apirilaren 16an egin osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen Ibiriku Deierriko 35. poligonoko 2. lurzatia (AA-IBI-6) aldatzea, akats edo kontraesan bat hauteman baitzen eraikinaren katalogoko fitxan, eta hura zuzendu beharrez.
Hasierako onespenaren iragarkia argitaratu zen 2025eko 217. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urriaren 30ean, bat etorrita uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluan xedatutakoarekin (lege horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina). Jendaurrean izan zen hilabetez, eta inork ez zuen aurkeztu ez alegaziorik, ez eragozpenik ez eta oharrik ere.
Argitara ematen da, aipatutako araudiarekin batera (eranskin gisa gehitu da), bat etorrita uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79. artikuluarekin (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Aritzalan (Deierri), 2025eko apirilaren 24an.–Alkatea, Ana Marta Mendaza Acedo.
Katalogoko fitxa onetsia (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L2606399