93. ALDIZKARIA - 2026ko maiatzaren 14a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.1. Foru legeak eta legegintzako foru dekretuak

ERABAKIA, Nafarroako Parlamentuak osoko bilkuran hartua, zeinaren bidez baliozkotzen baita 1/2026 Foru Lege-dekretua, apirilaren 15ekoa, zeinaren bidez neurri fiskalak hartzen baitira Nafarroako Foru Komunitatean, Ekialde Ertaineko krisiaren ondorio ekonomikoei aurre egiteko.

Nafarroako Parlamentuak, 2026ko apirilaren 30eko osoko bilkuran, baliozkotu egin zuen 1/2026 Foru Lege-dekretua, apirilaren 15ekoa, zeinaren bidez neurri fiskalak hartzen baitira Nafarroako Foru Komunitatean, Ekialde Ertaineko krisiaren ondorio ekonomikoei aurre egiteko. Erabakia argitara eman zen 2026ko 76. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, apirilaren 20koan, eta 2026ko 40. Nafarroako Parlamentuko Aldizkari Ofizialean, apirilaren 21ekoan.

Nafarroako Parlamentuko Erregelamenduaren 182.6 artikuluan ezarritakoa betez, argitara eman dadila agindu da.

Iruñean, 2026ko maiatzaren 7an.–Lehendakaria, Unai Hualde Iglesias.

Iragarkiaren kodea: F2606821