1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
207/2026 EBAZPENA, apirilaren 21ekoa, Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez baimentzen baita 2024-2025 ikasturteko Batxilergoko Sari Berezietan saritutako ikasleei sariaren ordainketa egitea.
Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiaren uztailaren 21eko 496/2025 Ebazpenaren bidez, 2024-2025 ikasturteko Batxilergoko Sari Bereziak esleitu dira.
Nafarroako Foru Komunitatean 2024-2025 ikasturtean Batxilergoko ikasketak bukatu dituzten ikasleentzako Batxilergoko Sari Berezietarako deialdia egiten duen apirilaren 30eko 265/2025 Ebazpenak hauxe dio zortzigarren oinarriaren 8. atalean: "Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publikoetan goi mailako ikasketen lehen maila egiten ez duten ikasleek eta Batxilergoan ohorezko matrikula lortzeagatik salbuespen horretaz baliatzen direnek 400 euro jasoko dituzte".
Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak aurkeztutako txostenean justifikatu du Batxilergoko Sari Berezien deialdian saritutako lau ikasleek egiaztatu dutela 400 euro jasotzeko baldintzak betetzen dituztela, apirilaren 30eko 265/2025 Ebazpenaren zortzigarren oinarriaren 8. atalean oinarrituta (ebazpen horren bidez, Nafarroako Foru Komunitatean 2024-2025 ikasturtean ikasketak bukatu dituzten ikasleentzako Batxilergoko Sari Berezietarako deialdia egiten da).
Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 245/2023 Foru Dekretuak emandako ahalmenak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Honako hauek dira 400 euroko saria jasotzeko baldintzak, zortzigarren oinarriko 8. atalean adierazten direnak, betetzen dituztela frogatu duten ikasleak:
–Samaa Kadri Kasmi.
–Marlen Gil Chivite.
–Iker Hualde Vaca.
–María Isabel Mangado del Castillo.
2. Saritutako ikasle bakoitzari 400 euro gordin ordain dakizkiola agintzea, hala xedatzen baitu zortzigarren oinarrian apirilaren 30eko 265/2025 Ebazpenaren bidez onetsitako deialdiak. Diru hori 2026ko gastu aurrekontuko "Sariak eta lehiaketak" izeneko 420005 42800 4800 321100 partidaren kargura ordainduko da.
3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.
4. Ebazpen hau igortzea Hezkuntza Departamentuko Ogasuneko kontu-hartzaile delegatuari, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari eta interesdunei, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2026ko apirilaren 21ean.–Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusia, Gil Sevillano González.
Iragarkiaren kodea: F2606011