91. ALDIZKARIA - 2026ko maiatzaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DEIERRI

UE-ZUR-31 unitatea birpartzelatzeko proiektua. Behin betiko onespena

Deierriko Udalak, Alkatetzaren 2026ko apirilaren 24ko Ebazpenaren bidez, honako hau ebatzi zuen:

Lehenbizikoa.–Behin betiko onestea Zurukuaingo UE-ZUR-31 unitatea birpartzelatzeko proiektua, zeina hasiera batez onetsi baitzen Alkatetzak 2026ko otsailaren 6an emandako Ebazpenaren bidez (2026ko 42. NAO, otsailaren 6koa).

Bigarrena.–Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea birpartzelazio espedientearen behin betiko onespena, eta banan-banan jakinaraztea espedienteko interesdunei.

Hirugarrena.–Ebazpen hau administrazio bidean irmotzen denean, Jabetza Erregistrora igortzea Udaleko Idazkaritzak emandako ziurtagiria, bai eta birpartzelazio proiektuaren ale bat ere, behar bezala eginbidetua, inskriba dadin, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuan ezarritakoarekin (legegintzako foru-dekretuaren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko testu bategina).

Aritzalan (Deierri), 2026ko apirilaren 27an.–Alkatea, Ana Marta Mendaza Acedo.

Iragarkiaren kodea: L2606213