2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ELORTZIBAR
Jarduera-lizentziaren eskaera. Gimnasiorako makinen biltegia
Jendaurrean jartzen da jarraian zehazten den eskaera.
Espedientea ikusgai egonen da idazkaritzan, iragarki hau argitaratu eta hogei egun balioduneko epean. Epe horretan, interesdunek aztertzen ahal dute, eta alegazioak aurkeztu.
Sustatzailea: Elina Pilates Equipment SL.
Jarduera: gimnasiorako makinen biltegia.
Tokia: Talluntxe industrialdea, C kalea 6. 31110 Noain (Elortzibar). Katastroko 2. poligonoko 708. lurzatia.
Abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legearen bidez dago arautua eskaera hau (Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen Foru Legea).
Noainen, 2026ko apirilaren 24an.–Alkatea, Luis Maya Armendáriz.
Iragarkiaren kodea: L2606217