2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
URRAULBEITI
1/2026 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena
Urraulbeitiko Udalak, 2026ko apirilaren 29an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 1/2026 aurrekontu-aldaketaren espedientea.
Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek azter dezaten eta aurkez ditzaten egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak; hori guztia, bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluarekin (foru dekretu horren bidez garatu zen Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea). Inork erreklamaziorik aurkezten ez badu, behin betikotzat joko da horrela onetsitako espedientea.
Urraulbeitin, 2026ko apirilaren 29an.–Alkatea, María José Beaumont Aristu.
Iragarkiaren kodea: L2606345