91. ALDIZKARIA - 2026ko maiatzaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Jarduera-lizentziaren eskaera. Ibilgailuen garbitegia

Aditzera ematen da jendaurrean egonen dela ondotik zehazten den espedientea, Hirigintzako udal bulegoetan, hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, epe horretan bidezko alegazioak aurkez ditzaten jarduerak ukitutakoek. Hori guztia, bete dadin xedaturik dagoena abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legean (Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituena) eta haren Erregelamenduan (martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuaren bidez onetsia).

Espediente zenbakia: 8/2026/AACC.

Sustatzailea: Plenergy Grupo SL.

Jarduera: ibilgailuen garbitegiaren jarduera ezartzea.

Tokia: udal industrialdea, Corellako errepidea 2-bis, (6. poligonoa, 23. lurzatia, 1. azpieremua, 3., 12. eta 14. unitateak eta 10.aren zati bat).

Tuteran, 2026ko apirilaren 20an.–Hiri Garapen Jasangarriko Alorreko zinegotzi ordezkaria, Zeus Pérez Pérez.

Iragarkiaren kodea: L2605805