2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
SESMA
Jarduera-lizentziaren eskaera. Nekazaritzako lanabesak eta produktuak biltegiratzeko nabea
Aditzera ematen da ondotik zehazten den espedientea jendaurrean egonen dela udal-bulegoetan, hogei egun baliodunean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita, epe horretan bidezko alegazioak aurkez ditzaten jarduerak ukituak gertatzen direnek. Hori dena, bete dadin martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuaren 48 artikuluan xedatutakoa (foru dekretu horren bidez onetsi zen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko erregelamendua –17/2020 Foru Legea, arautzen duena ingurumenean eragina duten jarduerak–).
Sustatzailea: Edurne Palacios Andrés.
Jarduera: nekazaritzako lanabesak eta produktuak biltegiratzeko nabea.
Tokia: 5. poligonoko 53. lurzatia.
Aditzera ematen da, orok jakin dezan.
Sesman, 2026ko apirilaren 27an.–Alkatea, Pedro M.ª Mangado Pinillos.
Iragarkiaren kodea: L2606219