91. ALDIZKARIA - 2026ko maiatzaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZKOIEN

Kaleen izendapena, U-3 sektorea (El Escopar industrialdea) urbanizatzearen ondorioz

Azkoiengo Udalak, 2026ko martxoaren 27ko ohiko osoko bilkuran eta Udalbatzako kide guztiak ados egonik, honako erabaki hau hartu zuen:

"Ikusirik beharrezkotzat jo dela izapidetzea hiri barruko bide bakoitza eremuan bertan behar bezala identifikatuta izateko prozedura, eta, horretarako, bidezko jo dela behar den espedientea abiatzea Azkoiengo U-3 sektorea urbanizatzearen ondoriozko bide publikoen izenak onesteko.

Ikusirik Idazkaritzak txosten juridikoa egin duela aplikatu beharreko legediari buruz eta jarraitu beharreko prozedurari buruz, bai eta bide publikoaren izendapena onestearen bideragarritasunari buruz ere.

Ikusirik Azkoiengo Udalaren arkitekto aholkulariak egindako txosten teknikoa, 26023 zenbakiduna.

Ikusirik Hirigintza Batzordearen aldeko txostena, 2026ko martxoaren 23koa.

Ikusirik ezen, Toki-araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 22.2.q artikuluan ezarritakoaren arabera, Udaleko Osoko Bilkurari dagokiola onespena,

ERABAKITZEN DA:

Lehenbizikoa.–Prozedura abiatzea bide publikoaren izendapena onesteko. Honela eginen da izendapena:

"Escopar industrialdearen eta urbanizazio berriaren arteko loturari eusteko asmoz, lehendik zeuden bideen izenak hartu dira erreferentziatzat, eta, horrenbestez, jarraipena dutenen kasuan, izen berari eutsi zaio; hori da A, B eta E kaleen kasua.

Jarraipenik ez duen kaleari G izena eman zaio, lehendik zeudenak F artekoak direlako.

Zenbakiei dagokienez, honako hauek esleitzen dira:

–Escopar industrialdeko A kalea: 1. poligonoko 1367. lurzatiari 21 zenbakia esleitzen zaio, eta 1. poligonoko 1365. lurzatiari, 23 zenbakia.

–Escopar industrialdeko B kalea: 1. poligonoko 1378. lurzatiari 30 zenbakia esleitzen zaio, eta 1. poligonoko 1377. lurzatiari, 32 zenbakia.

–Escopar industrialdeko G kalea: 1. poligonoko 1380. lurzatiari 2 zenbakia esleitzen zaio, eta 1. poligonoko 1379. lurzatiari, 4 zenbakia.

–La Paz etorbidea: 1. poligonoko 655. lurzatiari 51 zenbakia esleitzen zaio.

Bigarrena.–Jendaurreko aldia irekitzea, 20 egun baliodunekoa, iragarkia argitaratuz Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Udalaren egoitza elektronikoan (http://peralta.sedelectronica.es) eta iragarki-taulan".

Azkoienen, 2026ko apirilaren 10ean.–Alkatea, Juan Carlos Castillo Ezpeleta.

Iragarkiaren kodea: L2605460