2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑA
Jarduera-lizentziaren eskaera. 93 etxebizitza, merkataritzako lokalak, trastelekuak eta garajeak dituen eraikina
Aditzera ematen da ondotik zehazten diren espedienteak jendaurrean egonen direla udal-bulegoetan, hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, jarduerak ukitutakoek bidezko alegazioak aurkez ditzaten epe horretan. Hori guztia, bete dadin martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuan xedatutakoa (foru dekretu horren bidez onetsi zen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko erregelamendua –foru lege horren bidez arautu ziren ingurumenean eragina duten jarduerak–). Interesdunek eskura izanen dituzte eskaera horiek, udal-bulegoetan (Armada etorbidea 2, 5. solairua).
Espedientea: 2026-783.
Titularra: NAVARRA DE INVERSIONES Y GESTIÓN INMOBILIARIA SAU.
Jarduera: 93 etxebizitza, merkataritzako lokalak, trastelekuak eta garajeak dituen eraikina eraikitzea.
Tokia: Marcelo Celayeta etorbidea 79, Iruña.
Iruñean, 2026ko apirilaren 24an.–Alkatea, Joseba Asirón Sáez.
Iragarkiaren kodea: L2606252