2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑA
Iruñeko Udal Planeko katalogoa
Iruñeko Udaleko alkateak, 2026ko martxoaren 30ean, honako ebazpen hau eman zuen:
RAL 30-MAR-26 (1/UV).
«Ikusirik Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman zela Lurraldearen Antolamenduko Batzordeak 2002ko abenduaren 18an eman erabakia, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Zuzendaritza Nagusiak eman apirilaren 2ko 423/2003 Ebazpenaren bidez, zeinetan Iruñeko Udal Plana behin betiko onetsi baitzen, bertako udalak sustatuta.
Ikusirik 2003ko 55. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 2koan, Udal Planean jasotako araudia osorik argitaratu zela, eta, Katalogoari dagokionez, I. Katalogoa argitaratu zela, eraikitako ondarea jasota (eremu arkeologikoak, esparruak, eraikinak eta elementuak). Halaber, informazio hau jasotzen zen: babes-arauen deskribapena; katalogatutako eraikin guztien zerrenda, identifikazio-datuak adierazita (etxe-saila, kokapena, izendapena, arkitekto egilea, eraikitze-data) eta katalogoan zer mailatan jasotzen zen.
Ikusirik Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratutako dokumentuetan ez direla Katalogoko fitxak agertzen; bai, ordea, udalaren webgunean (https://www.pamplona.es/eu/gaiak/hirigintza-etxebizitza-eta-azpiegiturak/udal-plana). Hori horrela,
EBATZI DUT:
1. Iruñeko Udal Planeko Katalogoko hirigintza-fitxak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
2. Nafarroako hirigintzari buruzko Informazio Sisteman agertzen den informazioa eguneratzea.»
Iruñean, 2026ko martxoaren 31n.–Alkatea, Joseba Asiron Saez.
Babesturiko eraikin eta elementuen katalogoa (PDFa).
(*) Fitxategiak 30 MB-tik gora ditu.
Iragarkiaren kodea: L2604956