91. ALDIZKARIA - 2026ko maiatzaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURCHANTE

Zirkulazioaren gaineko 2026ko zerga. Borondatez ordaintzeko epea

Diru-bilketaren gaineko Erregelamenduari jarraikiz, aditzera ematen da 2026ko ekainaren 1ean bukatuko dela epea, ibilgailuen zirkulazioaren gaineko zergagatik 2026. urteari dagozkion kuotak borondatez ordaintzeko.

Helbideratu gabeko ordainagiriak Murchanteko Udaleko edozein banku-korrontetan ordaintzen ahal dira.

Helbideratutako ordainagiriak 2026ko ekainaren 1ean kargatuko dira kontuetan.

Epe hori iragandakoan, Diru-bilketaren Erregelamendu Orokorrean ezarritako errekarguak aplikatu, eta premiamendu bidez kobratzeko izapideak hasiko dira.

Murchanten, 2026ko apirilaren 23an.–Alkate udalburua, Macario Manuel Jarauta Simón.

Iragarkiaren kodea: L2606087