91. ALDIZKARIA - 2026ko maiatzaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ELO

Borondatezko birpartzelazio proiektua, SR-2 sektoreko 2.1 unitatean. Hasierako onespena

Alkateak 2026ko apirilaren 14an emandako 36. Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zen borondatezko birpartzelazio proiektu bat SR-2 sektoreko UE-2.1 unitatean, Ignacio Lecumberri Zuazuk eta beste sustatzaile batzuek formulatuta.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 152., 169. eta 74.1.b) artikuluetan xedatutakoarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Lehen aipatutako epean alegaziorik aurkezten ez bada, hasiera batez onetsitako birpartzelazio proiektua behin betiko bihurtuko da, eta ez da beharrezkoa izanen dokumentua behin betiko berariaz onestea. Behin betiko onesten den unetik aurrera izanen da betearazlea.

Elon, 2026ko apirilaren 15ean.–Alkatea, María Isabel Azpiroz Cilbeti.

Iragarkiaren kodea: L2605568