2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MENDIGORRIA
Ordenantza fiskala, etxebizitza hutsak arautzen dituena. Hasierako onespena
Mendigorriko Udalak, 2026ko apirilaren 22an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Etxebizitza hutsak arautzen dituen udal ordenantza.
Ordenantzan onetsitako aldaketa hori jendaurrean egonen da 30 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten, eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten. Hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, ordenantzaren aldaketa behin betiko onetsi eta osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Mendigorrian, 2026ko apirilaren 23an.–Alkate udalburua, Ion Erro Arbizu.
Iragarkiaren kodea: L2606155