2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRAIZOZKO KONTZEJUA
Herri-larreen aprobetxamendua. Eskaera
Kontzejuko Batzarrak, 2026ko otsailaren 17an egin bilkuran, erabaki zuen prozedura abiatzea herri-larreen aprobetxamendua adjudikatzeko, herritarren arteko zuzeneko adjudikazioaren bidez. Hori guztia, bi arau hauetan xedatutakoari jarraikiz: Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea, eta urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretua (horren bidez onetsi zen Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen Erregelamendua).
Interesdunek adjudikazioa eskatzen ahalko dute, baldin eta herri-larreen adjudikazioa eta aprobetxamendua arautzen dituen ordenantzan ezarritako baldintzak betetzen badituzte. Horretarako, eskubide hori dutela frogatzen duten agiriak aurkeztu beharko dituzte.
Eskaerak aurkezteko epea 15 egun baliodunekoa izanen da, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Iraizozen, 2026ko martxoaren 15ean.–Kontzejuko burua, Mirian Sapuppo Galain.
Iragarkiaren kodea: L2606299