91. ALDIZKARIA - 2026ko maiatzaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ESPARTZA ZARAITZU

Tokiko ehiza-barrutia eratzeko proiektua

Aditzera ematen da ezen 20 egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, jendaurrean egonen dela, Espartza Zaraitzuko Udalaren bulegoetan, tokiko ehiza-barrutia eratzeko proiektuaren espedientea, barrutian sartu beharreko lurren jabeek aukera izan dezaten espresuki uko egiteko beren lurrak proiektatutako barruti horretan sartzeari. Hori dena, bete dadin abenduaren 22ko 17/2005 Foru Legea (Nafarroako Ehizari buruzko Foru Legea).

Barrutian sartu beharreko mugarteak:

Espartza Zaraitzuko herri-lurrak: 2701 hektarea.

Ibiltzietako Kontzejua: 1201 hektarea.

Sartzeko Kontzejua: 1150 hektarea.

Espartza Zaraitzun, 2026ko otsailaren 23an.–Alkatea, Itziar Semberoiz Garralda.

Iragarkiaren kodea: L2605758