91. ALDIZKARIA - 2026ko maiatzaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DONEZTEBE

Xehetasun-azterketa UC-4 unitatean. Behin betiko onespena

Doneztebeko Udalak, 2026ko martxoaren 30ean egindako ohiko osoko bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea xehetasun-azterketa bat egitea Doneztebeko UC-4 unitatean, zeina M.ª Teresa Monente Mozas arkitektoak idatzi eta Leitzako errepidearen 9. zenbakiko jabeek sustatu baitzuten.

Argitara ematen da, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluan xedatutakoarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Administrazio-egintza honen aurka, errekurtso hauek jar daitezke:

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazten denetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, jakinarazi eta bi hilabeteko epean, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua.

Donezteben, 2026ko martxoaren 13an.–Alkatea, María Arantzazu Arregui Alberro.

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2605974