91. ALDIZKARIA - 2026ko maiatzaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CABREDO

Ordenantza, erabilera anitzeko gelen erabilera eta horren prezio publikoak arautzen dituena. Hasierako onespena

Cabredoko Udalak, 2026ko apirilaren 22ko ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Cabredoko erabilera anitzeko gelen erabilera eta horren prezio publikoak arautzen dituen ordenantza.

Onetsitako arauak jendaurrean egonen dira hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantza behin betiko onetsitzat joko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Cabredon, 2026ko apirilaren 24an.–Alkatea, Gorka Sancho Pérez de Albéniz.

Iragarkiaren kodea: L2606193