91. ALDIZKARIA - 2026ko maiatzaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BETELU

Araxes ibaiko Goikola atsedenlekuaren eta bainuen erabilera arautzen duen udal ordenantzaren aldaketa. Hasierako onespena

Beteluko Udalak, 2026ko apirilaren 28an egin osoko bilkuran, Betelun dagoen Araxes ibaiko Goikola atsedenlekuaren eta bainuen erabilera arautzen duen udal ordenantzaren aldaketa hasiera batez onartu zuen.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeko 325. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik, herritarrek eta bidezko interesa dutenek hura aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Erregelamenduzko epean erreklamaziorik aurkeztu ezean behin betikoz onetsitzat joko da ordenantzaren aldaketa.

Betelun, 2026ko apirilaren 29an.–Alkatea, Lorenzo Zubillaga Goicoechea.

Iragarkiaren kodea: L2606331