91. ALDIZKARIA - 2026ko maiatzaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOBEITI

Hiri-jarduketarako plan berezia, Lotzako San Joan kaleko 20an. Behin betiko onespena

Berriobeitiko Udalak, 2026ko martxoaren 18ko ohiko osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen hiri-jarduketarako plan berezi bat, teilatupeko solairuari bizitegi-erabilera emateko Lotzako San Joan kaleko 20an den etxebizitzan, Javier Jauregui Isok sustatua.

Argitara ematen dira behin betiko onespenaren erabakia eta hirigintzako dokumentua, aplikatuz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluan ezarritakoa (foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina):

1. Behin betiko onestea hiri-jarduketarako plan berezi bat, teilatupeko solairuari bizitegi-erabilera emateko Lotzako San Joan kaleko 20an den etxebizitzan, Javier Jauregui Isok sustatua.

2. Erabaki hau interesdunei jakinaraztea, eta agintzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila, bertan jasotako hirigintza arauekin batera. Orobat, behin betiko onespenaren erabakiaren berri emanen zaio lurralde antolaketaren eta hirigintzaren arloetan eskumena duen Nafarroako Gobernuko departamentuari, baita behin betiko onetsitako plangintza-tresnaren ale baten kopia autentifikatua igorriko ere, hura osatzen duten plano eta agiriekin (Udaleko Idazkaritzak behar bezala eginbidetuak), eta tramitatutako espediente osoaren kopia. Hori guztia, aipatu onespenetik 10 eguneko epean, gehienez ere, haren gaineko kontrola egiteko, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legean xedatuarekin.

3. Ahalmena ematea alkate udalburuari, egin ditzan erabakia ahalik eta hobekien betearazteko beharrezkoak diren jarduketa guztiak.

Berriobeitin, 2026ko apirilaren 13an.–Alkatea, Félix Remírez Hoyos.

Hiri-jarduketarako plan berezia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2605512