2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARANTZA
Etxebizitza hutsen gaineko zerga arautzen duen ordenantza fiskala. Hasierako onespena
Arantzako Udalak, 2026ko apirilaren 23an egindako osoko bilkura arruntean, aho batez hasierako onespena eman dio Arantzako etxebizitza hutsen gaineko zerga arautzen duen ordenantza fiskalari.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari jarraituz, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egunez, interesdunek aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.
Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkezten ez badu, aipaturiko ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da eta haren testua osorik argitaratuko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Arantzan, 2026ko apirilaren 23an.–Alkatea, Saturnino Larralde Ibarrola.
Iragarkiaren kodea: L2606153