2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ABAIGAR
2026rako zerga-tasak. Hasierako onespena
Abaigarko Udalak, 2026ko apirilaren 21ean egin ohiko osoko bilkuran, erabaki hau hartu zuen, martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen xedapenekin bat (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko foru legea):
Lehena.–Onestea 2026ko urtarrilaren 1etik aurrera indarrean izanen diren zerga-tasak. Hona hemen zehatz-mehatz:
–Lurraren kontribuzioa: %0,23.
–Instalazio, eraikuntza eta obren gaineko zerga: %4,50.
–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: Haztapen indizea: 1,24.
–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga: %10,30, aplikatuta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 175.2. artikuluan ezarritako gehieneko koefizienteak.
Bigarrena.–Horri guztiari dagokion erabakia argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta, ediktuak paratuta, Udalaren iragarki-taulan, Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluarekin bat.
Aditzera ematen da orok jakin dezan. Erabaki honen aurka, behin betikoa baita bide administratiboan, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.
b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.
c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, erabaki hau argitaratu eta hilabeteko epean.
Abaigarren, 2026ko apirilaren 28an.–Alkatea, Álvaro Pérez de Aransolo Fernández.
Iragarkiaren kodea: L2606255