91. ALDIZKARIA - 2026ko maiatzaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

TUTERA

Oposizio-lehiaketa, zerbitzu anitzetako enplegatuen hamabost plaza betetzeko (D mailarekin/taldearekin parekatua)

Alkateak apirilaren 27an emandako 1964/2026 Ebazpenaren bidez, deialdi bat eta haren oinarriak onetsi ziren, zerbitzu anitzetako enplegatuen hamabost plaza bete daitezen (D mailarekin/taldearekin parekatua), oposizio-lehiaketa bidez.

I. ERANSKINA.–OINARRIAK

Oposizio-lehiaketa hau eginen da honako hauetan xedatutakoari jarraikiz: Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina (abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsia); estatutu hori garatzeko eta gauzatzeko idatzitako sarrera erregelamendua; gainerako aplikazio arauak; eta honako oinarri hauek:

1.–Deialdiaren xedea eta arau orokorrak.

1.1. Deialdi honen xedea da oposizio-lehiaketaren bidez betetzea zerbitzu anitzetako enplegatuen hamabost plaza (D mailarekin/taldearekin parekatuta), Tuterako Udalaren zerbitzura aritzeko. Plaza horiek izanen dira lekualdatze-lehiaketa baten ondoriozkoak; zehazki, alkateak apirilaren 22an eman zuen 1910/2026 Ebazpenaren bidez iragarritako lekualdatze-lehiaketaren ondoriozkoak. Plaza zenbakiak, eskakizunak eta destinoak zehaztuko dira plaza hutsak hautatzeko ekitaldia egin baino lehen.

1.2. Hamabost plaza huts horiek txanda hauetan banatuko dira:

a) Sei plaza txanda irekian.

b) Sei plaza igoera txandan.

c) Bi plaza, desgaitasuna dutenendako txanda murriztuan.

d) Plaza bat genero-indarkeriaren biktima diren emakumeendako txanda murriztuan.

1.3. Igoera txandako plaza hutsen bat bete gabe geldituz gero izangaiak ez iristeagatik hautaprobak gainditzeko behar den gutxieneko puntuaziora, plaza horiek txanda irekikoei gehituko zaizkie.

Era berean, desgaitasuna dutenen erreserba txandan bete gabe gelditzen diren plaza hutsak gehituko zaizkie txanda irekikoei edo igoera txandakoei, jarraikiz egoki den hurrenkerari, hots, ezarrita dagoenari Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren 15.3 artikuluan.

Era berean, genero-indarkeriaren biktima diren emakumeen erreserba txandan bete gabe gelditzen diren plaza hutsak gehituko zaizkie txanda irekikoei edo igoera txandakoei, jarraikiz egoki den hurrenkerari, hots, ezarrita dagoenari Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren 15.3 artikuluan.

Bestetik, igoera- txandan edota desgaitasuna dutenen erreserba txandan edo genero-indarkeriaren biktima diren emakumeen erreserba txandan, baldin probak gainditzen badituzte txanda horietan eskaintzen diren plaza hutsen kopurua baino izangai gehiagok, txanda horietan probak gainditu arren plazarik eskuratzen ez dutenek aukera izanen dute txanda irekiko plaza hutsak eskuratzeko, txanda horretako izangaiekin lehia zorrotzean eta lortutako azken puntuazioaren arabera.

Orobat, txanda irekiko plaza hutsak aukera ditzakete, aurreko paragrafoan ezarritako moduan, igoera txandako izangaiek, baldin, behin 10. oinarriko agiriak egiaztaturik, ikusten bada ez dituztela betetzen deialdiko 2.2 oinarriko baldintza espezifikoak, baina, betiere, betetzen baldin badituzte txanda irekiko izangaien baldintzak. Aukera izanen dute txanda irekiko plaza hutsak eskuratzeko, txanda horretako izangaiekiko lehia zorrotzean eta lortutako azken puntuazioaren arabera.

1.4. Era berean, eta 13. oinarriarekin bat, deialdi honen xedea da izangaien zerrenda bat eratzea, aldi baterako bete dadin zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostua, hautapen prozeduran probak gainditu bai baina plazarik lortzen ez duten izangaiekin.

1.5. Deialdiaren xede den lanpostuan, eginkizun hauek bete beharko dira, oro har: atezaintzako lanak eta instalazioetako oinarrizko mantentze-lanak egitea eta laguntza operatiboa eta mantentze-lanak egitea Udalaren azpiegiturei, ekipamenduei eta ondasunei dagokienez, hori guztia kontuan izanik kasuan kasuko instalazioa edo zerbitzua, eta, orobat, ezarritako helburuak lortzeko agintzen zaion beste edozein, bat etortzen bada lanposturako eskatzen diren trebetasun eta gaitasun profesionalekin.

1.6. Izendapenaren ondorioz hautatzen direnak nomina eta plantillako funtzionario bihurtuko dira, ondorio guztietarako, karguaz jabetzen diren egunetik hasita, eta Gizarte Segurantzaren araubide orokorrean sartu eta kidetuko dira.

1.7. Lanpostuen ordainsariak izanen dira D mailako lanpostuetarako oro har ezarrita daudenak abuztuaren 30eko 351/1993 Legegintzako Foru Dekretuan (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen testu bategina), uztailaren 4ko 158/1984 Foru Dekretuan (foru dekretu horrek hizpide du Ordainsariei buruzko Behin-behineko Erregelamendu) eta Tuterako Udalaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langileen lan baldintzei buruz indarrean den Akordioan. Horrez gain, ordainsari osagarriak izaten ahalko ditu, baldin ezartzen badira aplikatzekoak diren gainerako xedapenetan eta zehazten badira plantilla organikoan.

1.8. Lan eta enplegu baldintzei buruz, oinarri hauetan agertzen ez den orotan, eta udal honi dagokionez, jarraituko zaio Tuterako Udalaren zerbitzuko langileen lan baldintzei buruz indarrean den Akordioan ezarritakoari.

Lanaldiaren araubidea zerbitzuaren beharretara egokituko da, eta administrazio-organo eskudunek noiznahi aldatzen ahalko dute, horretarako ezarritako prozedurari jarraikiz.

1.9. Deialdia eta haren oinarriak lotesleak izanen dira administrazioarentzat, hautaproben epaimahaientzat eta parte-hartzaileentzat.

2.–Izangaiek bete beharreko baldintzak.

2.1. Oposizio-lehiaketa honetan onartuak izateko, izangaiek baldintza hauek bete beharko dituzte, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean:

A) Espainiako nazionalitatea izatea, edo Europar Batasuneko beste estatu batekoa, edo langileen joan-etorri askea aplikatzekoa den edozein estatutako nazionalitatea, betiere Europar Batasunak izenpetu eta Espainiak berretsitako nazioarteko tratatuei jarraikiz, Europako Erkidegoa Eratzeko Tratatuan zehazten diren baldintzetan. Orobat, parte hartzen ahal dute espainiarren ezkontideek eta lehen aipatu diren estatuetako herritarren ezkontideek edo legez eratutako izatezko bikotekideek, baldin zuzenbidez banandurik ez badaude, bai eta haien ondorengoek eta haien ezkontideenek ere, baldin eta bi ezkontideak zuzenbidez banandurik ez badaude eta ondorengoak 21 urtetik beherakoak badira edo, adin horretatik gorakoak izanez gero, haien bizkar bizi badira.

B) Hamasei urte beteak izatea, eta erretiroa nahitaez hartzeko gehieneko adina gainditua ez izatea.

C) Eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean, eskola-graduatua edo DBHko graduatua edukitzea, edo haien baliokidea den beste bat, edo titulu hori eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren gordekina (azkeneko hori frogagiri bidez justifikatuko da).

Atzerrian lortutako tituluak dituzten izangaiek aurkeztu beharko dute kasuan kasuko titulua homologatzeko frogagiria, edo, kasua bada, baliokide izatearen ziurtagiria.

D) Behar den gaitasun fisiko eta psikikoa izatea, bete behar diren eginkizunetan aritzeko.

E) Ez egotea eginkizun publikoak betetzeko desgaitua edo gabetua, eta inongo administrazio publikoren zerbitzutik kendu gabea izatea.

F) Bat etorriz uztailaren 28ko 26/2015 Legearekin, zeinaren bidez aldatzen baita Haurrak eta Nerabeak Babesteko Sistema, adingabeekin ohiko harremana duten lanpostuetan aritzeko baldintza da kondenaturik ez egotea, epai irmo baten bidez, sexu askatasunaren eta sexu ukigabetasunaren aurkako delitu batengatik, ezta gizakien salerosketarengatik ere.

2.2. Igoera txandako izangaiendako berariazko baldintzak:

Txanda honetako izangaiek, honako baldintza hauek ere bete beharko dituzte, aurreko atalean adierazitakoez gain:

a) Nafarroako administrazio publikoetako langile finkoa izatea eta borondatezko edo nahitaezko eszedentzia-egoeran ez egotea, salbu eta borondatezko eszedentzian dagoen pertsona lanean ari bada deialdia egin duen administrazio bereko beste lanpostu finko edo aldi baterako batean.

b) Deialdiko plaza hutsen maila berekoa edo beheragokoa izatea.

c) Administrazio publikoetan bost urteko antzinatasun aitortua izatea, salbu Nafarroako Polizia Kidegoetako kideen kasuan, horiek frogatu beharko baitute kidego horretan egin dutela zortzi urteko benetako zerbitzualdia.

d) Aurreko 2.2.c oinarrian eskatzen den titulazioaren ordez, aski izanen da zortzi urteko antzinatasuna frogatzea administrazio publikoetan.

2.3. Desgaitasuna dutenentzako erreserba txandako izangaien berariazko betebeharrak:

Desgaitasuna dutenentzako erreserba txandako izangaiek, 2.1 apartatuan aipatzen diren betebeharrak betetzeaz gainera, eduki beharko dute %33ko edo hortik gorako desgaitasuna, ofizialki aitortua.

2.4. Berariazko betebeharrak genero-indarkeriaren biktima diren emakumeentzako erreserba txandan parte hartu nahi duten emakumeentzat:

Genero-indarkeriaren biktima diren emakumeentzako erreserba txandan parte hartu nahi duten emakumeek, 2.1 apartatuan aipatzen diren betebeharrak betetzeaz gain, genero-indarkeriaren biktima izan behar dute.

2.5. Espainiako nazionalitatea ez duten izangaiek aurkeztu beharko dute zinpeko deklarazio bat edo hitzematea, adierazteko ez dutela diziplina-zehapenik edo kondena penalik, galarazten dienik beren estatuko funtzio publikoan sartzea.

2.6. Plaza eskuratzen duten izangaiek frogatu beharko dituzte aurreko baldintzak, deialdi honen 9. oinarrian ezarritako epean eta moduan. Izangaiek baldintza horiek bete beharko dituzte eskabideak aurkezteko epea bukatzean, bai eta hautapen-prozedura osoan mantendu ere, izendatuak izan arte.

3.–Eskabideak.

3.1. Deialdian parte hartzeko eskabideak modu telematikoan aurkeztu beharko dira, Tuterako Udalaren egoitza elektronikoaren bidez (sede.tudela.es); "Trámites destacados-Empleo Público" atalean sartuta, deialdiari dagokion aipamenean. Aurkezteko epea 20 egun naturalekoa izanen da, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita. Azken eguna baliogabea bada, epea luzatu eginen da, hurrengo lehen egun baliodunera arte.

3.2. Eskabideek bat etorri behar dute dagokien ereduarekin. Eredu hori deialdiaren aipamenean egonen da, sede.tudela.es egoitzan, "Trámites destacados-Empleo Público" atalean. Eskabidean, izangaiek adierazi beharko dute betetzen dituztela deialdian eskatutako baldintza guztiak.

3.3. Behar bezala betetako parte hartzeko eskabidearekin batera, izangaiek merezimenduak alegatu eta frogatu behar dituzte, behar bezala ordenaturik, baremoko puntuazio-eskemari jarraikiz (II. eranskina). Ez da onartuko epez kanpo aurkeztutako merezimendurik. Horrenbestez, agiri hauek aurkeztu beharko dituzte:

–Parte hartzeko eskabidea, behar bezala betea eta sinatua.

–Alegatutako merezimenduen zerrenda, deialdian ezarritako baremoaren arabera, deialdiaren fitxan (Tuterako Udalaren egoitza elektronikoan) ageri den ereduari jarraikiz.

–Alegatutako merezimenduak egiaztatzen dituzten agirien kopia soila.

3.4. Deialdiko igoera txandan parte hartzea eskatzen duten izangaiek, baldin eta Tuterako Udaleko administrazioa ez den Nafarroako beste administrazio publiko bateko langile finkoak badira, eskabideari erantsi beharko dizkiote, gainera, deialdi honen 2.2 oinarriko baldintzak betetzen dituztela frogatzeko agiriak.

3.5. %33ko desgaitasuna edo handiagoa duten izangaiek, hura frogatzeko, agiri hauetako bat aurkeztu behar dute:

–IMSERSOk edo autonomia-erkidegoan eskumena duen organoak emandako ziurtagiria.

–Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalaren ebazpena, prestazio bat jasotzeko eskubidea onartzen diona hauetakoren bat edukitzeagatik: ezintasun iraunkor osoa, ezintasun iraunkor absolutua edo baliaezintasun handia.

Desgaitasuna izanik probak egiteko denboretan eta/edo bitartekoetan egokitzapenen bat eskatzen duten izangaiek hala adierazi beharko dute eskabidean. Beste agiri batean adierazi beharko dituzte eskatutako egokitzapenak, eta komenigarritzat jotzen duten dokumentazioa erants dezakete hura justifikatzeko.

3.5. Genero-indarkeriaren biktima diren emakumeendako txanda murriztuko izangaiek biktima direla egiaztatu beharko dute.

3.6. Eskabideak aurkezteko epea luzaezina da.

3.7. Ofizioz edo interesdunak eskaturik zuzentzen ahal dira eskabidean atzematen diren akats materialak edo egitezkoak, noiznahi.

3.8. Aski izanen da oinarri honetan adierazitako dokumentazioaren kopia soilak aurkeztea, baina aurkeztutako datuak edo agiriak ez-zuzenak edo faltsuak badira, behar diren erantzukizun penal, zibil edo administratiboak eskatuko dira.

4.–Izangaien onarpena eta erreklamazioak.

4.1. Eskabideak aurkezteko epea bukaturik, Tuterako Udaleko alkate udalburuak ebazpen bat emanen du, onartuen eta baztertuen zerrenda onesteko, eta aginduko du argitara dadila Tuterako Udalaren egoitza elektronikoan (sede.tudela.es), "Trámites destacados-Empleo Público" atalean, deialdiaren aipamenean.

4.2. Behin-behineko zerrenda Tuterako Udalaren egoitza elektronikoan argitaratu eta biharamunetik hasita, izangai baztertuek hamar egun balioduneko epea izanen dute erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, haiek zuzentzeko.

4.3. Erreklamazioetarako epea iraganik eta horiek ebatzirik, Tuterako Udaleko alkateak ebazpen bat emanen du, onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko, eta aginduko du argitara dadila Tuterako Udalaren egoitza elektronikoan (sede.tudela.es), "Trámites destacados-Empleo Público" atalean, deialdiaren aipamenean.

4.4. Onartuen zerrendetan agertzea ez da aski izanen deialdietan eskatutako baldintzak betetzen direla aitortzeko. Behin aztertuta izangaiek aurkeztu behar duten dokumentazioa edo Administrazioak bere eskuetan daukana, ohartuz gero baldintzaren bat ez dela betetzen, interesdunek galdu eginen dituzte deialdian parte hartzeagatik dituzten eskubide guztiak.

5.–Kalifikazio-epaimahaia.

5.1. Hauek izanen dira kalifikazio-epaimahaiko kideak:

Epaimahaiburua: Martín López Villacastín, Tuterako Udaleko zinegotzia.

Epaimahaiburuaren ordezkoa: Fernando Ferrer Molina, Tuterako Udaleko zinegotzia.

Epaimahaikidea: Ana Felipe Sáenz, Tuterako Udaleko zerbitzu anitzetako enplegatua.

Ordezkoa: María Cruz Pérez Omeñaca, Tuterako Udaleko zerbitzu anitzetako enplegatua.

Epaimahaikidea: Miguel Ángel Hernández Vallés, Tuterako Udaleko obren brigadako arduraduna.

Ordezkoa: Juan Carlos Irisarri Samanes, Tuterako Udaleko obretako zaintzailea.

Epaimahaikidea: Ángel Luis Antón Agramonte, Tuterako Udaleko Langileen Batzordearen ordezkaria.

Ordezko epaimahaikidea: Francisco Javier Arriazu Fernández, Tuterako Udaleko Langileen Batzordeko ordezkaria.

Idazkaria: Asunción Galán Hernández, Tuterako Udaleko erdi-mailako teknikaria.

Ordezko idazkaria: Manuel Leal Villadangos, Tuterako Udaleko erdi-mailako teknikaria.

5.2. Kalifikazio-epaimahaiko kideek parte hartzeari uko egin beharko diote, eta organo deitzaileari horren berri eman, baldin badaude abstenitzeko egoera batean, urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23. artikuluaren arabera (Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko Legea).

Izangaiek, halaber, zilegi izanen dute epaimahaikideak errekusatzea, egoera horietako bat gertatzen denean (aipatutako urriaren 1eko 40/2015 Legearen 24. artikulua).

5.3. Hautaprobak hasi baino lehen eratu beharko da epaimahaia.

5.4. Epaimahaia ezin izanen da eratu, ez eta jardun ere, bertan ez badago gutxienez kideen gehiengo osoa. Gainera, epaimahaiaren eraketak eta jarduketek balio izateko, bertan egon beharko dute epaimahaiburuak eta idazkariak edo haien ordezkoek.

5.5. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdiaren oinarrien interpretazioari eta aplikazioari buruz sortzen diren auzi guztiak.

5.6. Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza izan dezake, proba batzuetan nahiz guztietan laguntzeko. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko, eta haietan bakarrik emanen diote laguntza epaimahaiari.

6.–Hautapen sistema: oposizio-lehiaketa.

6.1. Oposizioa 2026ko azaroan hasiko da, gutxi gorabehera, eta betiere deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta bi hilabete iraganik. Hautapen-prozesua bi alditan eginen da; lehiaketaldia lehenik eta oposizioaldia gero, oinarri hauetan zehazten den gisara.

6.2. Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpenean zehaztuko da oposizioaldia non, noiz eta zer ordutan hasiko den. Ondoren, epaimahaiak iragarkien bidez emanen du aditzera gainerako probak noiz eginen diren. Iragarkiak Tuterako Udalaren egoitza elektronikoan argitaratuko dira (sede.tudela.es), "Trámites destacados-Empleo Público" atalean, deialdiaren aipamenean.

7.–Lehiaketaldia.

7.1. Epaimahaiak baloratuko ditu izangaiek alegatutako merezimenduak, behar bezala frogatuak, 7.3 apartatuan aipatzen den baremoaren arabera. Epaimahaiak noiznahi eskatzen ahalko ditu izangaiek alegatutako merezimenduei buruzko argibideak eta datu osagarriak.

7.2. Epaimahaiak ezin izanen du inola ere kontuan hartu alegatu gabeko eta agiri bidez frogatu gabeko merezimendurik, eta ezin izanen du puntuazio handiagorik eman, baremoan atal bakoitzerako adierazitako gehieneko puntuazioa baino.

7.3. Epaimahaiak deialdiaren II. eranskineko baremoaren arabera kalifikatu eta puntuatuko ditu alegatu eta frogatu diren merezimenduak. Lehiaketaldia ez da baztertzailea izanen, eta 30 puntu lortzen ahalko dira gehienez, honela banatuak:

A) Administrazio publikoetan egindako zerbitzuak: 20 puntu gehienez.

B) Prestakuntza: 10 puntu gehienez.

7.4. Epaimahaiak merezimenduak baloratutakoan, Tuterako Udalaren egoitza elektronikoan argitaratuko du balorazioa (sede.tudela.es), "Trámites destacados-Empleo Público" atalean, deialdiaren aipuan, izangai bakoitzak erdietsitako puntuazioa zehaztuta, eta 5 egun balioduneko epea emanen da, behin-behineko emaitzei alegazioak jartzeko.

7.5. Alegazioak jartzeko epea bukaturik, epaimahaiak behin betiko emaitzak argitaratuko ditu Tuterako Udalaren egoitza elektronikoan (sede.tudela.es), "Trámites destacados-Empleo Público" atalean, deialdiaren aipamenean.

8.–Oposizioaldia.

8.1. Oposizioak honako ariketa hauek izanen ditu:

–Lehen ariketa: teorikoa. Test motako 40 galderaz osatutako galde-sorta bati erantzun beharko zaio idatziz, deialdi honen III. eranskinean ageri diren gaiei buruz. Galdera bakoitzari erantzuteko zenbait aukera emanen dira, baina bakarra izanen da zuzena. Erantzun okerrak zigortu eginen dira. Ariketa egiteko, izangaiek 60 minutu izanen dituzte gehienez.

–Bigarren ariketa: praktikoa. Lanpostuaren eginkizunekin lotutako proba praktiko bat egin beharko da, deialdi honen III. eranskinean agertzen den gai-zerrendan ezarritakoaren esparruan, edo, bestela, idatziz ebatzi beharko da kasu praktiko bat edo batzuk, gai-zerrenda horretan jasotako gaiei buruzkoak, edo bi aukeren arteko nahasketa bat. Kalifikazio-epaimahaiak adieraziko du zenbat denbora izanen duten izangaiek, gehienez, ariketa egiteko.

–Hirugarren ariketa: Proba psikotekniko batzuk egin beharko dira, zehazteko izangaiak zer neurritan egokitzen diren deialdiko lanpostuaren profil profesiografikoaren eskakizunetara. Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko psikologia-zerbitzuaren laguntzaz eginen da.

8.2. Oposizioko ariketen balorazioan 75 puntu ematen ahalko dira gehienez, honela banatuak:

Lehen ariketa: 20 puntu gehienez.

Bigarren ariketa: 40 puntu gehienez.

Hirugarren ariketa: 15 puntu gehienez.

8.3. Oposizioko ariketak baztertzaileak izanen dira. Bazterturik geldituko dira ariketa bakoitzean gehieneko puntuazioaren erdia gutxienez lortzen ez duten izangaiak.

8.4. Lehen ariketa gutun-azal itxien sistemaren bidez eginen da, baita bigarren ariketa ere, idatzizko proba bat baldin bada. Hala ere, epaimahaiak erabakitzen ahal du, bigarren ariketan, jendaurreko irakurketa egitea, ariketaren ondoren.

8.5. Ariketa bakoitzaren kalifikazioa bukatutakoan, epaimahaiak jendaurrean jarriko du ariketa egin den tokian eta Tuterako Udalaren egoitza elektronikoan (sede.tudela.es), "Trámites destacados-Empleo Público" atalean, deialdiaren aipamenean, gainditu duten izangaien zerrenda, lortutako kalifikazioekin. Halaber, azalduko ditu oposizioko hurrengo ariketa egiteko tokia, eguna eta ordua, gutxienez 48 ordu lehenago.

8.6. Dei bakarra eginen da ariketa bakoitzerako. Izangaiek aldean eraman beharko dute nortasun-agiri nazionala, pasaportea edo gidabaimena. Oposiziotik kanpo geldituko dira bertaratzen ez direnak edo aipatutako agirietako baten bidez nor diren frogatzen ez dutenak.

8.7. Hautaprobak egiteko, behar diren eta posible diren egokitzapenak eginen dira desgaitasun aitorturen bat dutenentzat, denbora eta baliabideen aldetik, eskabidean azaldutakoaren arabera.

8.8. Bost egun balioduneko epea izanen da oposizioaldiko ariketa bakoitzaren kontra alegazioak aurkezteko. Epe hori amaitu ondoren, epaimahaiak ariketa bakoitzeko behin betiko emaitzak argitaratuko ditu deialdiaren aipamenean.

8.9. Oposizioaldiko ariketa guztiak amaitu ondoren, epaimahaiak gainditu duten izangaien zerrenda argitaratuko du, lortu duten guztizko puntuazioaren arabera ordenatuta.

8.10. Oposizioaldiko guztirako puntuazioa kalkulatzeko, oposizioaldiko hiru ariketetan eskuratutako puntuazioak batuko dira. Deialdiko guztizko puntuazioa kalkulatzeko, lehiaketaldian eta oposizioaldian erdietsitako puntuazioak batuko dira.

Berdinketarik gertatuz gero, oposizioaldian oro har puntuazio handiena lortu dutenen alde ebatziko da. Berdinketak badirau, kontuan hartuko dira bigarren, lehen eta hirugarren ariketetan lortutako puntuazioak, hurrenez hurren. Berdinketak bere horretan segitzen badu, zozketa publikoa eginen da.

9.–Baldintzak frogatzea eta plaza hutsak hautatzea.

9.1. Hamar egun balioduneko epea irekiko da, probak gainditurik deialdiko plaza kopuruan sartzen direnek aurkez ditzaten agiri hauek, erregistroaren bidez (horretarako, baliatu behar da aukera hau: "Aportación de documentación a expedientes en trámite"):

–Titulazioaren jabe izatearen frogagiriak; hartarako, aurkeztu beharko da deialdiaren 2.1.C oinarrian eskatutako tituluetako baten kopia, edo titulua lortzeko eskubideak ordaindu izana frogatzen duen gordekinarena, edo, bidezkoa denean, eskabideak aurkezteko epea bukatu aurretik titulua eskuratzeko moduan egotea frogatzen duen ziurtagiria.

–Ezaugarrien taulan zehazten denaren arabera, abenduaren 11ko 1110/2015 Errege Dekretuan araututako Sexu Delitugileen Erregistro Zentralaren ziurtagiri negatiboa aurkeztu beharko da, adingabeekin ohiko harremana duten lanpostuetan aritzeko baldintza baita.

9.2. Epaimahaiak deia eginen du plaza hutsak aukeratzeko, argitara emanez aukera daitezkeen plaza hutsen zerrenda eta hautaketa egitera deitutako izangaien zerrenda (jarraituz lanpostu hutsak hautatzeko lehentasun ordenari). Bertan adieraziko da, halaber, izangaiek zer epe duten lanpostu hutsak hautatzeko. Informazio hori jendaurrean paratuko da, deialdiaren fitxan. Ondoren, izangaiek, horretarako ezarritako epearen barnean, aditzera emanen dute beren lehentasun-ordena, plaza hutsak eskuratzeko.

9.3. Plaza hutsak hautatzerakoan, %33ko edo hortik gorako desgaitasun aitortua duten izangaiek lehentasuna izanen dute gainerako izangaien aurretik, kontuan hartu gabe zein txandaren bidez hartu duten parte.

Tuterako Udalaren Prebentzio Zerbitzuak eginen du, ofizioz, ziurtagiri bat, adierazten duena desgaitasun aitortua bateragarria dela deialdiko lanpostuarekin. Ziurtagiri hori espedienteari erantsiko zaio. Aurrekoa gorabehera, desgaitasuna duen izangai bat baldin badago, eta desgaitasun horrek eragina badu plaza batean edo bestean jarduteko, plazak aukeratzen hasi aurretik, desgaitasunera hobekien egokitzen direnak eskainiko zaizkio, Tuterako Udalaren Prebentzio Zerbitzuak horren gainean egiten duen txostena aztertu eta gero.

Era berean, genero-indarkeriaren biktima diren emakumeek lehentasuna izanen dute gainerako izangaien aurretik plaza hutsak aukeratzeko orduan, deusetan galarazi gabe desgaitasuna duten pertsonentzat ezarritako lehentasun-ordena.

Hautaprobak igoera txandatik gainditzen dituzten izangaiek lehentasuna izanen dute deialdiaren xede diren plaza hutsak aukeratzeko txanda irekiko izangaien aurretik, baina kontuan hartuta, betiere, desgaitasuna dutela frogatzen duten izangaientzat eta genero-indarkeriaren biktima direla frogatzen duten emakumeentzat ezarritako salbuespena.

10.–Izendapen proposamena eta agirien aurkezpena.

10.1. Behin plaza hutsak hautatzeko izapidea bukaturik, epaimahaiak Tuterako Udaleko alkateari igorriko dio, espediente osoarekin batera, izangaiak izendatzeko proposamena, non agertuko baitira hautapen prozesua gainditu duten izangaien artetik deialdiko plaza kopuruan sartzen ahal direnak. Izendapen proposamen hori Tuterako Udalaren egoitza elektronikoan argitaratuko da, deialdiaren aipamenean.

10.2. Proposatutako izangaiek honako dokumentazio hau aurkeztu behar dute, izendatzeko, izendapen proposamena argitaratu eta 10 egun balioduneko epean:

A) Tuterako Udalaren edo haren erakunde autonomo edo mendekoen zerbitzuko langile finko ez diren izangaiak:

–Nortasun agiri nazionalaren kopia, edo izangaiaren nazionalitatea eta nortasuna frogatzen dituen beste agiri baliokide batena.

–Osasun ziurtagiria, karguaren eginkizunetan aritzea galarazten dion eritasunik edo akats fisikorik nahiz psikikorik ez duela erakusten duena.

–Zinpeko deklarazioa edo deklarazio solemnea, adierazten duena ez dagoela desgaitua edo gabetua eginkizun publikoetan aritzeko eta ez dela kendua izan administrazio publiko baten zerbitzutik.

–Zin egitea edo hitzematea errespetatuko duela Nafarroako Foru Araubidea, men eginen diela Konstituzioari eta legeei, eta zuzen beteko dituela karguari dagozkion eginkizunak.

B) Administrazio dei-egileaz besteko Nafarroako administrazio publiko bateko langile finko diren izangaiek, baldin eta igoera txandan parte hartzen badute, ziurtagiri bat aurkeztu beharko dute, aurreko apartatuko dokumentazioaz gainera, frogatzeko jarduneko zerbitzuan daudela jatorrizko administrazioan, edo borondatezko eszedentzian eta lanean ari direla deialdia egin duen administrazio bereko beste lanpostu finko edo aldi baterako batean.

10.3. Aski justifikaturik dauden ezinbesteko kasuetan izan ezik, agiri horiek aurkezten ez dituzten izangaiak eta, orobat, deialdiko 2. oinarrian eskatutako baldintza guztiak betetzen dituztela frogatzen ez dutenak ezin izanen dira izendatu, eta baliorik gabe geldituko dira ordura arteko jarduketa guztiak, galarazi gabe beren eskaeraren faltsukeria dela-eta legokiekeen erantzukizuna.

10.4. Aurreko apartatuan aurreikusitako kasuan, hutsik gelditu den plaza beteko da 9. oinarrian aipatzen den izangaien zerrendaren arabera, plazaren baldintzak betetzen dituen hurrengoarekin, eta izangai horrekin erabiliko da aurreko apartatuetan adierazitako prozedura bera.

10.5. Deialdi honen xede diren plazetarako baldintzak eta betebeharrak frogatzeko agiriez gainera, Tuterako Udalak besteren bat eskatu nahi izanez gero, proposatzen den izangaiari eskatuko dio, eta hark aurkeztu beharko du "Aportación de documentación a expedientes en trámite" aukera baliatuz.

10.6. Izangairen batek ez badu plaza hautatzen prozedurak agintzen duen moduan eta epean, edo hautapen-prozesuari uko egiten badio, edo ez baditu betetzen plazan aritzeko deialdian ezarritako betebeharrak, edo ez badu aurkezten eskatutako dokumentazioa prozedurak agintzen duen moduan eta epean, administrazio-organo eskudunak haren baja beteko du prozesua gainditu duten izangaien zerrendan hurrengoa den izangaiarekin.

Aurreko apartatuan aipatutako kasuetan, ez da aldatuko aurretik egindako plaza hutsen hautaketa. Beraz, halakoetan proposatzen diren beste izangaiei zuzenean esleituko zaizkie egoera horien ondoriozko plaza hutsak.

11.–Izendapena, plaza hutsen adjudikazioa eta jabetza hartzea.

11.1. Alkateak, ebazpen baten bitartez, Tuterako Udaleko funtzionario izendatuko ditu aurreko oinarrietan ezarritakoa betetzen duten izangaiak, deialdiaren xede diren lanpostuak betetzeko, eta plaza hutsak esleituko dizkie.

11.2. Izendapenaren eta plazaren jabetza hartzearen bidez, izendatuak bihurtuko dira nominako eta plantillako funtzionario, eta izanen dituzte indarreko xedapenek Nafarroako administrazio publikoetako funtzionarioen arloan ezartzen dituzten eskubide eta betebehar guztiak. Horrekin batera, Gizarte Segurantzako araubide orokorrean afiliatuko dira eta alta emanen zaie, araubide horretan ezarritakoaren babesean.

Aurrekoa gorabehera, baldin izendatutakoa afiliaturik badago Nafarroako Administrazio Publikoen edozein montepioren eskubide pasiboen araubide batean, bi aukera izanen ditu: edo segitzea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren montepioan, babes harturik martxoaren 5eko 10/2003 Foru Legearen bidez araututako eskubide pasiboen araubidea, edo sartzea Gizarte Segurantzako araubide orokorrean. Hori dena, aplikatuz abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, zehazki, bederatzigarren xedapen gehigarriaren 3. puntua (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutua).

11.3. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da izendapena, kontuan harturik ezen hautatutako izangaiak izendapen-ebazpenean ezartzen den egunean jabetuko direla beren plazez, salbu aski justifikaturik dauden kasuetan.

Egun horretan plazez jabetzen ez badira (salbu behar bezala justifikatutako kasuetan), eskubide guztiak galduko dituzte Tuterako Udalaren zerbitzuko funtzionario izateko. Hala bada, deialdiaren 10.4 deialdian ezarritakoari jarraikiko zaio.

11.4. Baldin eta funtzionario izaera eskuratzen duten izangaiei borondatezko eszedentzia ematen bazaie jabetza hartzen duten egunetik beretik, indarreko araudian ezarritako kasuetan, lanpostuan batere aritu gabe eta haiek eskatuta, hutsik gelditzen den plaza ere beteko da deialdiaren 10.4 atalean ezarritako moduan.

11.5. Aurreko bi ataletan aipatutako kasuetan, ez da aldatuko izendapenaren aurretik egindako plaza hutsen hautua. Beraz, funtzionario berriei zuzenean esleituko zaizkie egoera horien ondoriozko plazak.

12.–Jarduketen publikotasuna.

Galarazi gabe Nafarroako Aldizkari Ofizialaren bidez ofizialki argitaratu beharreko izapideak, Tuterako Udalaren deialdiaren fitxan argitaratuko dira, egoitza elektronikoan (www.sede.tudela.es), proben deialdiei eta kalifikazioei buruz epaimahaiak ematen dituen ebazpenen informazioa eta haren jarduketaren gaineko informazioa, baita interesdunendako jakingarri den informazio guztia ere.

13.–Aldi baterako kontratazioetarako izangaien zerrendak.

13.1. Izangaien zerrenda batzuk eratuko dira, aldi baterako kontratazioak egiteko, eta zerrenda horietan egonen dira hautaketa-prozesuan parte hartu eta gainditu bai baina plazarik eskuratu ez dutenak. Hori dena, bat etorriz Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamenduaren 42. artikuluan ezarritakoarekin, eta oinarri honetan ezarritako prozeduraren arabera.

Horrez gain, aldi baterako kontratazioak egiteko zerrendak osatuko dira deialdi honetako oposizioaldiko lehen ariketa gainditzen duten izangaiekin.

Berdinketarik gertatzen bada, deialdi honetan ezarritako irizpideak aplikatuko dira hura ebazteko.

Lehentasun-ordena azken puntuazioaren araberakoa izanen da; nolanahi ere, aldi baterako kontratazioan deituak izateko lehentasuna izanen dute plazarik ez eskuratu arren prozesua gainditu duten izangaiek, oposizioaldiko lehen ariketa gainditu dutenen aitzin.

Halaber, oposizioaldiko lehen ariketa gainditu dutelako aldi baterako kontratazio-zerrendetan sartzen direnen aitzin, lehentasuna izanen dute lehenago eginiko hautapen-prozesuetan plazarik eskuratu ez baina prozesua gainditu zuten izangaiek, baldin eta deialdi haien ondorioz zerrendarik sortu bazen, eta zerrenda horiek indarrean badaude.

Alkatearen ebazpen bidez onetsiko dira aldi baterako kontratazioak egiteko zerrendak, eta egoitza elektronikoan (sede.tudela.es) argitaratuko dira, "Trámites destacados-Empleo Público" atalean, deialdiaren aipamenean.

13.2. Izangaiei deitu eta, kasua bada, haiek kontratatzerakoan, honako hauek beteko dira: abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua (foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina) eta Tuterako Udalak 2004ko azaroaren 29ko osoko bilkuran hartutako erabakia (argitaratu zen 2005eko 10. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 24an), non onetsi baitziren Tuterako Udalaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langileak aldi baterako kontratatzeko irizpideak, edo irizpideak aldatuz gero, horien ordezkoak; eta, orobat, aplikatzekoa den gainerako araudia.

Kontrataziorako deitzen diren izangaiek frogatu beharko dute, kontratua sinatzeko unean, betetzen dituztela deialdian eskatzen diren baldintzak. Eskatutako baldintzak bete beharko dira sarrera-prozedurarako eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean, eta, orobat, prozedura horrek eta kontratazioaldiak iraun bitartean.

Aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrendan agertzeak ez du esan nahi interesdunei onartzen zaienik betetzen dituztela deialdian eskatutako baldintzak; izan ere, oinarri honetan adierazten den moduan frogatu beharko dituzte.

13.3. Titulazioa. Aldi baterako kontrataziorako zerrendan onartua izan nahi duenak frogatu beharko du baduela deialdian eskatzen den titulua. Nahi duenak baimena ematen ahal dio kontratazioa kudeatzen duen zentroari bere titulua kontsultatzeko, Hezkuntza Ministerioko Datuak Egiaztatzeko Zerbitzuan, baina aukera horrek ez du beti bermatzen egiaztapena, batzuetan ez baita ministerio horretan agertzen.

13.4. Desgaitasuna dutenei eta genero-indarkeriaren biktimei dei egitea, aldi baterako lan-kontrataziorako.

a) Aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrendak kudeatzeko orduan, errespetatuko da desgaitasunaren arloan ezarrita dagoena, aplikatu behar zaiena Nafarroako administrazio publikoetako langileei. Desgaitasun-egoera noiznahi frogatzen ahalko da, zerrendak indarrean dauden bitartean, eta, halakoetan, araudian ezarritako lehentasuna sortuko da desgaitasuna frogatzen den unean. Aldi baterako kontrataziorako deituz gero, frogatu beharko da izangaiaren desgaitasuna bateragarria dela kontratazioaren xede den lanpostuarekin. Frogagiri hori ofizioz eginen dute balorazio- eta orientazio-talde eskudunek.

b) Era berean, haien babesa gauzatzeko edo gizarte-laguntza osorako duten eskubidea gauzatzeko, aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrendetan hamar plazatik bigarrena erreserbatuko da emakumearen kontrako indarkeriaren biktima diren emakumeek betetzeko, betiere hautaprobak gainditzen badituzte eta izaera hori frogatzen badute.

14.–Datu pertsonalak babestea.

Tuterako Udala da datuen tratamenduaren arduraduna, enplegu-deialdiak kudeatzeko helburuz eta botere publikoak baliatuz erabiliko diren datu pertsonalei dagokienez.

Oinarri juridikoa: 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, abuztuaren 30ekoa, onesten duena Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina, eta interesdunak eskabidea aurkeztean emaniko adostasuna.

Datuak zenbat denboraz gordeko diren: datuak edukiko dira aipatutako helburua betetzeko behar den denboran, eta gordeko dira Udalak haien tratamenduaren ondoriozko erantzukizuna izan bitartean. Era berean, bete beharko dira apirilaren 4ko 12/2007 Foru Legean ezarritako kontserbazio arauak (Artxiboei eta Dokumentuei buruzko Foru Legea).

Datu-hartzaileak: datuak organo judizialei eta ordezkari sindikalei lagatzen ahalko zaizkie, indarreko legedia betez, eta argitara emanen dira Udalaren webgunean eta iragarki-tauletan, deialdian adierazi bezala.

Eskubideak: jakinarazten dizugu badituzula datuetara irispidea izateko eskubidea, datu horiek zuzentzeko eskubidea, baldin zuzenak ez badira, eta datuak ezerezteko eskubidea, bai eta beste eskubide batzuk ere. Horiek erabiltzeko, jo beharko duzu Erregistro Orokorrera (Plaza Vieja 1, 31500 Tutera), edo egoitza elektronikora (www.tudela.es). Bestetik, interesdunek erreklamazioa aurkezten ahal dute Datuak Babesteko Espainiako Bulegoan, eskaera-idazki bat bidaliz haren helbidera (Jorge Juan kalea 6, 28001, Madril), edo haren egoitza elektronikoaren bitartez (www.agpd.es).

15.–Errekurtsoak.

Deialdi honen, deialdiaren oinarrien eta aplikatzeko egintzen aurka, honako errekurtso hauetako bat aurkezten ahalko da, hautara:

A) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

B) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Iruñeko Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

C) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik hasita.

Kalifikazio-epaimahaiaren egintzen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal da, deialdia egin duen udal-organoari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia jakinarazten denetik hasita.

II. ERANSKINA.–MEREZIMENDUEN BAREMOA

A atala.–Administrazio publikoetan egindako zerbitzuak.

A.1. Administrazio publikoetan egindako zerbitzuak, deialdiaren xede den lanpostuaren antzeko eginkizunetan, D mailako lanpostuetan: 2 puntu urte bakoitzeko.

A.2. Administrazio publikoetan, aurrekoak ez diren D mailako beste lanpostu batzuetan egindako zerbitzuak, edo A, B edo C mailakoetan: 1 puntu urte bakoitzeko.

A.3. Administrazio publikoetan egindako zerbitzuak, E mailako lanpostuetan: 0,5 puntu urte bakoitzeko.

Oharrak A atalerako:

–Urteen kopurua osoa ez bada, zerbitzuan egindako aldiari proportzioan dagokion puntuazioa emanen zaie izangaiei. Era berean, lanaldi partzialetan egindako zerbitzuen kasuan, proportzioan dagokion puntuazioa emanen da.

–Ez dira baloratuko deialdia argitaratu ondoren egindako zerbitzuak.

–A atalean gehienez ere 20 puntu emanen dira.

B apartatua.–Prestakuntza.

B.1. Deialdian eskatzen den tituluaz bestelako titulu ofizialaren bat edukitzea (lizentzia, gradua, diploma edo Lanbide Heziketa), baldin eta lanpostuaren eginkizunekin zerikusia badu: 3 puntu.

B.2. Erakunde edo zentro publikoek eta unibertsitateek antolatutako prestakuntza-ekintzetan parte hartzeagatik: 0,10 puntu kreditu akademiko bakoitzeko, edo haren baliokide bakoitzeko (10 eskola-ordu).

Oharrak B.2 azpiatalerako (Prestakuntza akademikoa eta etengabea):

–Baloratu beharreko ikastaroetan, irakastorduen zatikiak hainbanatuko dira.

–Eskola-orduen kopurua agertzen ez duten ziurtagiriei kreditu baten balorazioa emanen zaie.

–Ikasturte akademiko bateko iraupena agertzen duten ziurtagiriei 12 kredituren balorazioa emanen zaie.

–Atal honetan baloratutako prestakuntza-ekintza bakoitzagatik 2 puntu emanen dira gehienez.

–Puntuazio berarekin baloratuko da parte-hartzea Administrazioak agindutako edo baliozkotutako prestakuntza ekintzetan, nahiz eta erakunde antolatzaileari buruzko betebeharrak ez bete. Horien artean, espresuki sartuko dira sindikatuek administrazio publikoetako etengabeko prestakuntzarako itunen barrenean antolatutakoak.

Oharrak B) apartatu osorako:

–Atal honetan aipatutako merezimenduak soilik baloratuko dira baldin deialdiko lanpostuarekin zerikusia badute.

–Titulu akademiko bat eskuratzeko ikasketak ez dira atal honetan baloratuko, ez unibertsitatekoak, ez unibertsitatetik kanpokoak. Era berean, ez da baloratuko deialdian parte hartzeko ezinbesteko baldintza den titulua.

Atal hau behar bezala aplikatzeko, izangaiek argi eta garbi adierazi beharko dute zein titulazioren bitartez eman nahi duten izena deialdian, eta beste zein titulazio alegatu nahi dituzten merezimendu gisa. Azalpen hori alegatutako merezimenduen zerrendan aurkeztu behar da.

–B atalean gehienez ere 10 puntu emanen dira.

III. ERANSKINA.–GAI-ZERRENDA

I. zatia (zati orokorra).

1.–Espainiako 1978ko Konstituzioa. Koroa. Gorte Nagusiak. Gobernua eta Administrazioa. Botere judiziala. Konstituzioak Nafarroaz egiten dituen aipamenak.

2.–Europar Batasuna: Europako Parlamentua. Kontseilu Europarra. Europar Batasuneko Kontseilua: eskumenak, egitura eta funtzionamendua.

3.–Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoa: izaera eta esanahia. Atariko titulua. Nafarroaren eskumenak.

4.–39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa: xedapen orokorrak. Prozeduretako interesdunak: jarduteko gaitasuna eta interesdunaren kontzeptua.

5.–5/2018 Foru Legea, maiatzaren 17koa, Gardentasunari, Informazio Publikoa Eskuratzeari eta Gobernu Onari buruzkoa: Xedea. Informazio publikoa eskuratzeko eskubidea.

6.–3/2007 Lege Organikoa, martxoaren 22koa, Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Eragingarrirakoa: Berdintasun-printzipioa eta diskriminazioaren aurkako babesa.

7.–3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa. xedapen orokorrak. Datu-babesaren printzipioak. Pertsonen eskubideak.

8.–31/1995 Legea, azaroaren 8koa, Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzkoa. I. kapitulua. Xedea, aplikazio eremua eta definizioak. III. kapitulua. Eskubideak eta betebeharrak.

II. zatia (berariazkoa).

9.–Herritarrei arreta egitea. Komunikazioa: oinarriak eta mailak. Komunikazioaren estiloak eta oztopoak. Trebetasun sozialak eta asertibotasuna. Gatazkak konpontzea. Entzute aktiboa.

10.–Oinarrizko elektrizitatea. Argiketariaren oinarrizko tresnak ezagutu, erabili eta mantentzea (bihurkinak, guraizeak, aliketak eta beste lanabes batzuk). Eraikinetako banaketa-koadroak (potentzia kontrolatzeko etengailua, etengailu magnetotermikoak, diferentzialak). Hots egiteko zirkuituak (sakagailuak, txirrinak). Oinarrizko argi-zirkuituak (etengailuak, kommutadoreak, entxufe-oinak –lur-konexiodunak nahiz gabekoak–, lanparak). Argi fluoreszenteko zirkuituak (pitzarazgailuak, erreaktantziak, lanpara fluoreszenteak). Zirkuitu bereziak (alarmak, larrialdiko argiak).

11.–Oinarrizko mekanika. Mekanikariaren oinarrizko tresnak ezagutu, erabili eta mantentzea (mailuak, bihurkinak, hainbat motatako giltzak, zerrak, eskuko zulagailua eta beste lanabes batzuk).

12.–Metalezko arotz-lanak. Sarrailagintzako oinarrizko lanak (ate-leihoak doitzea, sarrailak eta sarraila-zilindroak, metalezko altzarien mantentze-lanak).

13.–Iturgintza. Iturginaren oinarrizko tresnak ezagutu, erabili eta mantentzea. Iturgintzako instalazioen mantentze-lanak (komun-ontziak, txorrotak, zisternak, sifoiak).

14.–Berokuntza. Berokuntzako instalazioen mantentze-lanak (zirkuituak, airea purgatzea eta betetzea. Erradiadoreak. Galdara-gelak, elementu nagusiak).

15.–Zurezko arotzeria. Zurginaren oinarrizko tresnak ezagutu, erabili eta mantentzea (mailuak, zerrak, trintxak, zulagailu elektrikoa, lixak, kolak eta bestelako tresna eta osagarriak). Zurgintzako oinarrizko lanak (ate-leihoak doitzea). Sarrailak eta sarraila-zilindroak. Pertsianak: motak, mantentze-lanak eta konponketa.

16.–Lorezaintza. Lorezaintzako oinarrizko lanabesak zein diren eta nola erabili eta mantentzen diren (kimatzeko guraizeak, belarra mozteko makinak, are makinak, sasi-garbitzeko makina, heskai-moztekoak, aitzurrak, palak, eskuareak eta beste lanabes batzuk). Lorezaintzako mantentze-lanetako oinarrizko eragiketak (aspertsoreak jartzea, erregulatzea eta martxan jartzea, ureztatzeko instalazioen zainketa, garbiketa, lorategien kontserbazio lanen egutegia). Lorategirako produktuak aplikatzeko oinarrizko ezagutza (ongarria, intsektizidak, ongarritzea planifikatzea, ingurumenarekiko jardunbide egokiak produktu fitosanitarioak erabiltzean).

17.–Igeltserotza. Igeltserotzako oinarrizko tresnak ezagutu, erabili eta mantentzea. Igeltserotza-lanetan egin beharreko oinarrizko lan eta eginkizunak.

18.–Pintura. Pinturako oinarrizko tresnak ezagutu, erabili eta mantentzea. Pinturaren mantentze-lanak. Pintura-lanetan egin beharreko oinarrizko lan eta eginkizunak.

19.–Arriskuak eta larrialdiak. 31/1995 Legea, azaroaren 8koa, Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzkoa: I. kapitulua. Xedea, aplikazio-eremua eta definizioak. III. kapitulua. Eskubideak eta betebeharrak. 393/2007 Errege Dekretua, martxoaren 23koa, larrialdi egoerak sortzen ahal dituzten jardueretan aritzen diren zentro, establezimendu eta egoitzen autobabeserako oinarrizko araua onesten duena: xedapen orokorrak; II. eranskina. Autobabeserako planaren gutxieneko edukia; III. eranskina. Definizioak. Segurtasun-arauak eta babes-neurriak konponketetan.

20.–485/1997 Errege Dekretua, apirilaren 14koa, laneko osasunaren eta segurtasun seinaleen gaineko gutxieneko xedapenei buruzkoa.

21.–486/1997 Errege Dekretua, apirilaren 14koa, lantokietako segurtasun eta osasunari buruzko gutxieneko xedapenak ezartzen dituena.

22.–487/1997 Errege Dekretua, apirilaren 14koa, langileen segurtasun eta osasunerako gutxieneko xedapenak ematen dituena zamak eskuz jasotzeari buruz, langileen bizkarrerako eta gerrialderako arriskutsua izan daitekeen aldetik.

23.–773/1997 Errege Dekretua, maiatzaren 30ekoa, langileek norbera babesteko ekipamenduak erabiltzeari buruzko segurtasun eta osasunerako gutxieneko xedapenak ezartzen dituena.

24.–1215/1997 Errege Dekretua, uztailaren 18koa, segurtasun eta osasun xedapen gutxienekoak ezartzen dituena langileek lan ekipoak erabiltzeko.

25.–374/2001 Errege Dekretua, apirilaren 6koa, langileen osasuna eta segurtasuna, lanean agente kimikoekin jarduteari lotutako arriskuen kontra babesteari buruzkoa.

Oharra: gai guztiak eskatuko dira deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denean indarrean dagoen legediari jarraikiz, baina egun horren ondoren onesten diren arau aldaketen ekarpenak ere baloratzen ahalko ditu epaimahaiak.

Tuteran, 2026ko apirilaren 27an.–Alkatea, Alejandro Toquero Gil.

Iragarkiaren kodea: L2606227