91. ALDIZKARIA - 2026ko maiatzaren 12a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

AKATS ZUZENKETA, 3323/2024 Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoari buruzko argitalpenean.

2025eko 5. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 9koan, argitara eman zen Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Genetika Zerbitzurako biologo klinikoen plaza bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiari egindako aldaketaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa (deialdi hori Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen abuztuaren 19ko 2363E/2024 Ebazpenaren bidez onetsi zen, eta organo beraren urriaren 21eko 3323E/2024 Ebazpenaren bidez aldatu egin zen).

Akats bat dela-eta, argitalpen hori "1.7. Bestelakoak" atalean argitaratu zen, nahiz eta "1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza" atalean behar zuen. Horregatik, bidezkoa da aipatu akats hori iragarki honen bidez zuzentzea.

2026ko maiatzaren 5ean.–Nafarroako Aldizkari Ofiziala.

Iragarkiaren kodea: F2606643