91. ALDIZKARIA - 2026ko maiatzaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IRUÑA

2026rako lan eskaintza publiko partziala

«Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua onesten duen ekainaren 5eko 113/1985 Foru Dekretuaren 3. artikuluak ezartzen du Nafarroako Administrazio publikoek urtero lan-eskaintza onetsiko dutela hutsik dauden eta aurrekontu-zuzkidura duten plaza guztiak bilduz, eta adieraziko dutela horietatik zeintzuk beteko diren urte berean eta gainerakoak zein epetan betetzea aurreikusten den.

Hori horrela, 2023. urterako Estatuko Aurrekontu Orokorrei –2026. urterako luzatuak– buruzko abenduaren 23ko 31/2022 Legean ezarritako jarraibideen arabera, sindikatu-ordezkaritzarekin negoziatu ondoren eta ikusirik hala Giza Baliabideetako txostena nola genero-inpaktuaren txostenaren egiaztatze-txostena,

ERABAKITZEN DA:

Lehena.–Onestea Iruñeko Udalaren 2026. urterako lan eskaintza publiko partziala, bertan honako plaza hauek sartuta:

  • Berdintasuneko teknikariaren 1 plaza (1-209600-3 kodea).
  • Komunitate-teknikariaren 1 plaza (1-209900-3 kodea), euskarako B2 mailako hizkuntza-eskakizuna duena.
  • Pedagogian lizentziadunaren 1 plaza (1-100512-1 kodea), euskarako C1 mailako hizkuntza-­eskakizuna duena.

Bigarrena.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin agintzea.»

Iruñean, 2026ko maiatzaren 4an.–Tokiko Gobernu Batzarreko idazkaria, Garbiñe Bueno Zabalza.

Iragarkiaren kodea: L2606625