1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
126E/2026 EBAZPENA, apirilaren 15ekoa, Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez onartzen baita Irunberriko udal mugartean aerosorgailuetarako palak fabrikatzen dituen instalazio baten ingurumen baimen bateratuan ezarritako funtzionamendu baldintzen aldaketa. Horren ondorioz, instalazioak eta hango jarduerak ebazpen honen eranskinean ezarritako baldintzak bete beharko dituzte. Instalazioaren titularra Nordex Blades Spain SAU da.
Espediente mota | Ingurumen baimen bateratuaren baldintzak aldatzea |
Espedientearen kodea | 0001-0061-2026-000002 | Hasiera eguna | 2026-01-12 |
Kudeaketa unitatea | Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzua |
Telefonoa | 848426254-848427587 | Helbide elektronikoa | autprema@navarra.es |
Sailkapena | Legeria | Jarduera |
17/2020 Foru Legea, abenduaren 16koa | 1. eranskina / 11.6 taldea |
1/2016 Legegintzako Errege Dekretua, abenduaren 16koa | I. eranskina / Bat ere ez |
2010/75/EB Zuzentaraua, azaroaren 24koa | I. eranskina / Bat ere ez |
21/2013 Legea, abenduaren 9koa | Sartu gabeko zentroa |
Instalazioa | Haize-sorgailuetarako palak fabrikatzea |
Titularra | NORDEX BLADES SPAIN SAU |
Ingurumen identifikaziorako zenbakia | 3115909074 |
Tokia | Judasen Benta industrialdea 1, 3. poligonoko 248. lurzatia |
Koordenatuak | UTM-ETRS89, 30N eremua, X: 636.260 eta Y: 4.722.729 |
Udalerria | IRUNBERRI |
Proiektua | Sortutako hondakin berri bat sartzea, 101103 EHZ kodea duena (160215 EHZ kodea kenduta) |
Egun abian den instalazio horrek ingurumen baimen bateratua du, Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendariaren otsailaren 7ko 26E/2024 Ebazpenaren bidez eman baitzitzaion, eta sarturik dago Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legearen 1. eranskineko 11.6 taldean.
2026ko urtarrilaren 12an, titularrak bere ingurumen baimen bateratuan ezarritako baldintzak aldatzeko eskatu zuen, zehazki: ingurumen baimen bateratuaren III. eranskinean, sortutako hondakinen zerrendan, 101103 EHZ kodea duen hondakin berri bat sartzeko (beira zuntzeko materialen hondarrak), eta 101103 EHZ kodea duena kentzeko (baztertutako ekipoetatik kendutako osagaiak, 160215 EHZ kodean zehaztutakoez bestelakoak).
Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuak, aurkeztutako eskaera aztertuta, ondorioztatu du onargarria dela; izan ere, eskatzen dena bat dator instalazioak ingurumen aldetik eduki beharreko funtzionamendu egokiarekin eta teknika erabilgarri onenen aplikazioarekin.
Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legearen 28. artikuluan xedatutakoa aplikatuz, bidezkoa da ingurumen baimen bateratua aldatzea.
Ebazpen proposamena hamabost egunez egon da instalazioaren titularrari entzunaldia emateko izapidean, eta hark ez du proposamenaren aurkako alegaziorik aurkeztu.
Adierazitakoarekin bat, eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 255/2023 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
Lehendabizikoa.–Onartzea Irunberriko udal mugartean aerosorgailuetarako palak fabrikatzen dituen instalazio baten ingurumen baimen bateratuan ezarritako funtzionamendu baldintzen aldaketa. Horren ondorioz, instalazioak eta hango jarduerak ebazpen honen eranskinean ezarritako baldintzak bete beharko dituzte. Instalazioaren titularra Nordex Blades Spain SAU da.
Bigarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Hirugarrena.–Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta espedientean interesa dutenek, administrazio publikoek izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute haren aurka, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean. Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuari aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean. Epeak ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera kontatuko dira.
Laugarrena.–Ebazpena igortzea Nordex Blades Spain SAUri, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2026ko apirilaren 15ean.–Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendaria, Francisco Javier Larrañeta Nido.
Oharra: Ebazpen honetan aipatzen diren eranskinak interesdunen eskura egonen dira Ingurumen Zuzendaritza Nagusiaren bulegoetan (González Tablas kalea 9, behea, Iruña; Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzua) eta Nafarroako Gobernuaren webgune honetan: https://extra.navarra.es/InformacionPublicaPRTR/ConsultasAAU.html#/ConsultaAutorizacionesAmbientalesUnificadas.
Iragarkiaren kodea: F2605703