91. ALDIZKARIA - 2026ko maiatzaren 12a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

1482/2026 EBAZPENA, apirilaren 30ekoa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionarioak izendatzen baitira, administrazio publikoko teknikarien (arlo juridikoa) lanpostuan aritzeko, eta plaza esleitzen baitzaie.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren otsailaren 24ko 556/2025 Ebazpenaren bitartez, deialdi bat onetsi zen administrazio publikoko teknikarien (arlo juridikoa) berrogeita hamaika plaza oposizio bidez betetzeko, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzurako. Ebazpena 2025eko 53. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 17koan.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren maiatzaren 6ko 1233/2025 Ebazpenaren bidez, deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori 2025eko 113. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 6koan.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ekainaren 20ko 1774/2025 Ebazpenaren bidez, deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori 2025eko 132. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 3koan.

Hautaprobak bukatu ondoren, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren martxoaren 3ko 729/2026 Ebazpenaren bidez, plaza hutsak aukeratzeko egintzarako deia egin zen, eta 10 egun balioduneko epea ireki zen plazak aukeratzeko eta deialdiaren 8. oinarrian ezarritako betebeharrak egiaztatzeko.

Azkenik, kalifikazio epaimahaiak izendapen proposamena egin zuen, hautapen prozesua gainditu zuten izangaietatik deialdian eskainitako plazetan sartzen ahal zirenak izenda zitezen, deialdian eskatutako betebeharrak betez gero. Proposamen hori 2026ko 64. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 31koan.

Eskatutako dokumentazioa behar zen epean aurkezturik eta proposatutako izangaiek betebeharrak betetzen dituztela egiaztaturik, bidezkoa da izendapena egitea eta bakoitzari dagokion plaza hutsa esleitzea.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzea, administrazio publikoko teknikarien (arlo juridikoa) lanpostuan aritzeko, ondoko izangai hauek, haiek baitira, plazetarako baldintzak betetzeaz gainera, oposizioa gainditu eta bete beharreko plaza kopuruan sartzen diren izangaiak:

–Igoera txanda.

ZANDUETA CRIADO, ARGI

DEL BURGO ALDAYA, PILAR

GOÑI LEZA, MARIA MILAGROSA

–Txanda irekia.

NAGORE FERRER, TERESA MARIA

IDOATE GRIJALBA, ANTONIO MIGUEL

ECHAVARRI REDONDO, JON

UBIETO ARANGUREN, AMAIA

ECHAIDE GAMBRA, AINTZANE

CID GOÑI, ADRIÁN

ANDIA GARCES, IÑAKI

OLLO LOPEZ, IRIS MERITXELL

ESTEBARIZ ARTETA, EVA

OJER SUZUKI, LOREA MEI

GOÑI MICHAUS, MIREN

OROZ YOLDI, ANA

ECHEVERRIA ARMENDARIZ, JAVIER

GARAGALZA LIZARRAGA, MARIA

GARCIA JUAMPEREZ, IDOIA

TORRES CHERREZ, ANA CAROLINA

GAMBRA DE ANTONIO, AMAYA

ESQUISABEL SOTERAS, MARIA

ZAPATA VAZQUEZ DE PRADA, MARIA MERCEDES

ARIZALETA AZCONA, OLATZ

CIAURRIZ ECHEGOYEN, CRISTINA

SANZ RIVES, ANGELA

2. Plaza hutsak esleitzea I. eranskinean xedatutakoarekin bat.

3. Xedatzea ezen izendatu diren izangaiek plazaren jabetza hartu beharko dutela, bakoitzari dagokionaren arabera, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuko, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuko, Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako Departamentuko, Ekonomia eta Ogasuneko Departamentuko, Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako Departamentuko, Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Departamentuko, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko, Lurralde Kohesiorako Departamentuko edo Lehendakaritza eta Berdintasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusian, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileriaren Prozesu eta Ebaluazio Zerbitzuan edo Hezkuntza Departamentuko Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzuan, hilabeteko epean, izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, kontuan izanik argitaratze horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Aipatutako epean plazaren jabetza hartzen ez dutenek, behar bezala justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario izateko eskubide guztiak galduko dituzte.

4. Zenbaki hauek dituzten plaza hutsak bete gabe gelditu direla deklaratzea: 35966, 4053, 7520, 10962, 3677, 3772, 3799, 3820, 5441, 6142, 7446, 7516, 37398, 37399, 8022, 38024, 10216, 10551, 10768, 10945, 10978, 39409, 11023, 11499, 11676 eta 73197.

5. Ebazpen hau igortzea Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuko, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuko, Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako Departamentuko, Ekonomia eta Ogasuneko Departamentuko, Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako Departamentuko, Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Departamentuko, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko, Lurralde Kohesiorako Departamentuko edo Lehendakaritza eta Berdintasun Departamentuko eta Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuko idazkaritza tekniko nagusietara, Hezkuntza Departamentuko Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzura, Aldi Baterako Langileak Kudeatzeko Zerbitzura eta Nominen eta Gizarte Aseguruen Zerbitzura, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileriaren Prozesu eta Ebaluazio Zerbitzura eta Langileriaren eta Lan Harremanen Zuzendariordetzara eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzura, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura eta Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetako Zerbitzura; eta interesdunei jakinaraztea, eta adieraztea ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahalko dela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin.

6. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

Iruñean, 2026ko apirilaren 30ean.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Gloria Arancón Largo.

I. ERANSKINA.–ESLEITUTAKO PLAZAK

DEITURAK ETA IZENA

TXANDA

PLAZA

DEPARTAMENTUA

ATXIKIPEN ESPARRUA

ARAUBIDE
JURIDIKOA

HERRIA

HIZKUNTZAK

ZANDUETA CRIADO, ARGI

Igoera txanda

0006913

UNIBERTSITATEKO, BERRIKUNTZAKO ETA ERALDAKETA DIGITALEKO DEPARTAMENTUA

TELEKOMUNIK. ETA DIGITALIZAZIOKO ZUZ. NAG.

Funtzionarioa

Sarriguren

DEL BURGO ALDAYA, PILAR

Igoera txanda

0011008

BARNEKO, FUNTZIO PUBLIKOKO ETA JUSTIZIAKO DEPARTAMENTUA

BARNEKO, FUNTZIO PUBLIKOKO ETA JUSTIZIAKO IDAZK. TEKN. NAG.

Funtzionarioa

Iruña

GOÑI LEZA, MARIA MILAGROSA

Igoera txanda

0073196

OSASUN DEPARTAMENTUA

OSASUNBIDEA-NOZeko ZERBITZU ZENTRALAK

Funtzionarioa

Iruña

NAGORE FERRER, TERESA MARIA

Txanda irekia

0011673

MEMORIA ETA BIZIKIDETZAKO, KANPO EKINTZAKO ETA EUSKARAKO DEPARTAMENTUA

MEMORIA ETA BIZIKIDETZAKO, KANPO EKINTZAKO ETA EUSKARAKO IDAZK. TEKN. NAG.

Funtzionarioa

Iruña

IDOATE GRIJALBA, ANTONIO MIGUEL

Txanda irekia

0011147

EKONOMIA ETA OGASUN DEPARTAMENTUA

AURREKONTUEN ETA ONDAREAREN ZUZ. NAG.

Funtzionarioa

Iruña

ECHAVARRI REDONDO, JON

Txanda irekia

0011680

BARNEKO, FUNTZIO PUBLIKOKO ETA JUSTIZIAKO DEPARTAMENTUA

FUNTZIO PUBLIKOKO ZUZ. NAG.

Funtzionarioa

Iruña

UBIETO ARANGUREN, AMAIA

Txanda irekia

0010931

ETXEBIZITZAKO, GAZTERIAKO ETA MIGRAZIO POLITIKETAKO DEPARTAMENTUA

ETXEBIZITZA, GAZTERIA ETA MIGRAZIO POLITIKETAKO IDAZK. TEKN. NAG.

Funtzionarioa

Iruña

ECHAIDE GAMBRA, AINTZANE

Txanda irekia

0007948

BARNEKO, FUNTZIO PUBLIKOKO ETA JUSTIZIAKO DEPARTAMENTUA

BARNE ZUZ. NAG.

Funtzionarioa

Iruña

CID GOÑI, ADRIÁN

Txanda irekia

0035648

HEZKUNTZA DEPARTAMENTUA

HEZKUNTZAKO IDAZK. TEKN. NAG.

Funtzionarioa

Iruña

ANDIA GARCES, IÑAKI

Txanda irekia

0010474

EKONOMIA ETA OGASUN DEPARTAMENTUA

KONTU-HARTZAILETZAKO ZUZ. NAG.

Funtzionarioa

Iruña

OLLO LOPEZ, IRIS MERITXELL

Txanda irekia

0011899

UNIBERTSITATEKO, BERRIKUNTZAKO ETA ERALDAKETA DIGITALEKO DEPARTAMENTUA

TELEKOMUNIK. ETA DIGITALIZAZIOKO ZUZ. NAG.

Funtzionarioa

Sarriguren

ESTEBARIZ ARTETA, EVA

Txanda irekia

0066592

OSASUN DEPARTAMENTUA

OSASUNBIDEA-NOZeko ZERBITZU ZENTRALAK

Funtzionarioa

Iruña

OJER SUZUKI, LOREA MEI

Txanda irekia

0010914

UNIBERTSITATEKO, BERRIKUNTZAKO ETA ERALDAKETA DIGITALEKO DEPARTAMENTUA

UNIBERTSIT., BERRIKUNTZ. ETA ERALD. DIGITALEKO IDAZK. TEKN. NAG.

Funtzionarioa

Sarriguren

GOÑI MICHAUS, MIREN

Txanda irekia

0007464

INDUSTRIAKO ETA ENPRESEN TRANTSIZIO EKOLOGIKO ETA DIGITALERAKO DEPARTAMENTUA

ENPRESEN SUSTAPENERAKO ETA AZPIEGITURETAKO ZUZ. NAG.

Funtzionarioa

Iruña

Ingelesa, B2

OROZ YOLDI, ANA

Txanda irekia

0011132

LANDA GARAPENEKO ETA INGURUMENEKO DEPARTAMENTUA

LANDA GARAPENEKO ETA INGURUMENEKO IDAZK. TEKN. NAG.

Funtzionarioa

Iruña

ECHEVERRIA ARMENDARIZ, JAVIER

Txanda irekia

0004199

BARNEKO, FUNTZIO PUBLIKOKO ETA JUSTIZIAKO DEPARTAMENTUA

FUNTZIO PUBLIKOKO ZUZ. NAG.

Funtzionarioa

Iruña

GARAGALZA LIZARRAGA, MARIA

Txanda irekia

0006876

LURRALDE KOHESIORAKO DEPARTAMENTUA

LURRALDE ANTOLAMENDUKO ZUZ. NAG.

Funtzionarioa

Iruña

GARCIA JUAMPEREZ, IDOIA

Txanda irekia

0006933

BARNEKO, FUNTZIO PUBLIKOKO ETA JUSTIZIAKO DEPARTAMENTUA

BARNE ZUZ. NAG.

Funtzionarioa

Iruña

TORRES CHERREZ, ANA CAROLINA

Txanda irekia

0011004

BARNEKO, FUNTZIO PUBLIKOKO ETA JUSTIZIAKO DEPARTAMENTUA

FUNTZIO PUBLIKOKO ZUZ. NAG.

Funtzionarioa

Iruña

GAMBRA DE ANTONIO, AMAYA

Txanda irekia

0005865

LANDA GARAPENEKO ETA INGURUMENEKO DEPARTAMENTUA

LANDA GARAPENEKO ETA INGURUMENEKO IDAZK. TEKN. NAG.

Funtzionarioa

Iruña

ESQUISABEL SOTERAS, MARIA

Txanda irekia

0011741

LEHENDAKARITZA ETA BERDINTASUN DEPARTAMENTUA

KOMUNIK. ETA PROIEKZIO INSTITUZIONALAREN ZUZ. NAG.

Funtzionarioa

Iruña

ZAPATA VAZQUEZ DE PRADA, MARIA MERCEDES

Txanda irekia

0007005

LURRALDE KOHESIORAKO DEPARTAMENTUA

GARRAIOEN ETA MUGIKORTASUN JASANGARRIAREN ZUZ. NAG.

Funtzionarioa

Iruña

ARIZALETA AZCONA, OLATZ

Txanda irekia

0007166

LANDA GARAPENEKO ETA INGURUMENEKO DEPARTAMENTUA

LANDA GARAPENEKO ETA INGURUMENEKO IDAZK. TEKN. NAG.

Funtzionarioa

Iruña

CIAURRIZ ECHEGOYEN, CRISTINA

Txanda irekia

0010919

LURRALDE KOHESIORAKO DEPARTAMENTUA

LURRALDE ANTOLAMENDUKO ZUZ. NAG.

Funtzionarioa

Iruña

SANZ RIVES, ANGELA

Txanda irekia

0011919

EKONOMIA ETA OGASUN DEPARTAMENTUA

AURREKONTUEN ETA ONDAREAREN ZUZ. NAG.

Funtzionarioa

Iruña

Iragarkiaren kodea: F2606416