90. ALDIZKARIA - 2026ko maiatzaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERREGERENAKO MANKOMUNITATEA

2026ko aurrekontua. Hasierako onespena

Erregerenako Mankomunitateko Batzarrak 2026ko martxoaren 11n egin ohiko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Erregerenako Mankomunitatearen 2026ko aurrekontu orokorra.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, onetsitako aurrekontua ikusgai egonen da Eugiko kontzeju-etxean eta Baztango udaletxean, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Erreklamaziorik izanez gero, Batzarrak horien eta aurrekontuaren behin betiko onespenaren gaineko akordio zehatza hartuko luke. Erreklamaziorik ez balego, aurrekontua behin betiko onartutzat emanen da, jendaurreko epea igaro ondoren.

Baztanen, 2026ko martxoaren 11n.–Mankomunitate-burua, Fernando Anbustegi Goñi.

Iragarkiaren kodea: L2606452