90. ALDIZKARIA - 2026ko maiatzaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLLARAN

2026ko aurrekontua. Behin betiko onespena

Ollarango Udalak, 2025eko abenduaren 30ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2026ko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak.

Iragarkia argitaratu zen 2026ko 18. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 26an, eta harekin ireki zen jendaurrean egoteko eta alegazioak eta erreklamazioak egiteko aldia. Orobat, iragarki horri behar bezainbesteko publizitatea eman zitzaion, Udalaren iragarki-taulan ediktua jarrita.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202.1 artikuluan horretarako ezarritako hamabost eguneko epea iraganik, inork ez du egin alegaziorik edo erreklamaziorik; hortaz, behin betiko onetsitzat jo behar dira aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak.

Hona hemen behin betiko onetsitako aurrekontuaren laburpena, kapituluz kapitulu:

DIRU-SARREREN aurrekontua:

1. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 144.000 euro.

2. kapitulua.–Zeharkako zergak: 12.000 euro.

3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 7.140 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 213.110 euro.

5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretako aprobetxamenduak: 11.720 euro.

7. kapitulua.–Transferentziak Administrazio Orokorretik toki erakundera: 163.000 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 550.970 euro.

GASTUEN aurrekontua:

1. kapitulua.–Langileria-gastuak: 130.100 euro.

2. kapitulua.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 128.030 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 35.010 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 255.330 euro.

7. kapitulua.–Kapital-transferentziak: 2.500 euro.

Gastuak, guztira: 550.970 euro.

Argitara ematen da, bete beharrez martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea).

Ollaranen, 2026ko apirilaren 27an.–Alkatea, David Campion Ventura.

Iragarkiaren kodea: L2606295